|
Noizteinka HANNAH ARENDT GURSEN I. Armada gorriko soldadoek Duela hiru hogei urte Ez zituzten Auschwitzeko labeak ikusi, Urkidi dorpearen erdian, Elurrak estali Exterminazio zelaia Bidean harrapatu Zutenean. Ez zituzten Auschwitzeko labeak ikusi, Goseak hezurtu bizidun andana Aztoratua baizik. Ez zuten ulertu han zinez Gertatzen zena: Herio planifikatua, Zeldetako hotza, Jendetasun zangopilatua Eta mota orotako Gure haurrideen suntsiketa Metodikoa. II. 1940eko Paris setiatuko Buruzagi konplaxentek Benjamin eta Blücher Ariega eskualdeko Vernet-ra Bidali zituzten. Hannah Arendt Vel d'Hivera eroan zuten, Bere judutar Kideekin: Inork ez zuen Pariseko maiatz Eztiaren dastatzeko Betarik ukan. Trenak alemandar iheslariz Bete ziren Eta Hannah Arendt Gursera Ekarri zuten, Preso. Gurs, Esperantzaren Azken geltokia zen Hannah, Izarraren distira Herio izengabearen Seinale zelako. III. Baina arratsalde batez Gursetik ihes egin zuen Hannah Arendtek Eta mendiz mendi Lisboako bidea Hartu: Rennt Hannah rennt. Arratsalde hartan Gurseko Konzentrazio gune hormatuan Zelda huts bat zeukaten Zaindariek: Rennt Hannah rennt. New Yorkeko portuan, Alemaniarren izpiritua errautsi zuen Berunezko tapaki totalitarioa aztertzeari Ekingo ziola hitzeman zuen: Rennt Hannah rennt Belaunaldi berrien Soseguz Rennt Hannah rennt.
Noizteinka |