|
Noizteinka EUSKADI MORNING Kalaka Nola deitu ez dakigun izen adosturik gabeko Gure lurrean jeiki naiz Eta KD irakurgailuan Jarri dut An die Freude. Handik laster alaba esnatzean Eines Freundes Freund zu sein Entzun eta erran du, Erdi-kexu: Baina zer da musika nazkagarri hori? Irratia pizturik Euskadi Gaztea Ezarri du: I want to break free hegaldatu da Etxean eta ondotik Sorotan Beleren Cincinattiko rokanrolla. Mezuak biderkatzen dira larrunbateko Euskadi morning honetan: Arkaitz ezkontzen da, Niko Etxarten Minuette harentzat Zorionak opatzeko. Ludwigek salbatu nau. Maider ihes joan beharrean dabil Aberria sobera maite zuelako, Gurasoak gaizki pasatzen ari dira, Berriak ukanen dituzte, Benito Lertxundiren Urrundik heldu naiz Kuadrilaren partez. Nola deitu ez dakigun izen adosturik gabeko Gure lurrean iragarkia ozen dabil Euskadi, aurrera doan herria: Alles Menschen werden Brüder Wo dein sanfter Flügel weilt. Hamaikak dira, Oasis taldearen singlea Euskadi Gaztean. Eguzkiak kanpoan zuhaitzen, arbolen, Hegaztien eta autobusa iranjen Bozkarioa akuilatzen du: An die Freude. Gipuzkoar zaharrak zinominikatuz Sintonian sartzen dira Entzuleen gogoetan irria Hazi nahi luketen animatzaileak: Es al diasu ba esango? Izpiritua arin doa nola deitu eta izen adosturik Gabeko gure lurralde zaharrean: Barrikada altxatu da, Aspaldiko altzairuzko aireak mailukatuz Callejon sin salida Eta oraindik metala nagusi Idibihotzekin: Ai gau eta alkohol bakartiz ito Gaztaroa, Wer ein holdes Weib errungen Mische seinen Jubel ein ! Hamaikak eta hamasei minutu. Ludwigek salbatu nau. Euskadi, aurrera doan herria. Daniren kristalezko algarak Autobidearen asper ilun etengabea Ikara aratzen zuela oroitzen naiz, Bat batean: Ai gau eta alkohol karratsez ito Gaztaroa! Eta fronterrako estreza. Tira ba, hogeita lau gradutan daukagu Termometroa. No se lo que encontrare en mi vida, Quedate por la noche, Conmigo Mujer contra mujer Debajo de la escalera Erromantismo meteorologikoa: Freude trinken alle Wesen An den Brüsten der Natur, Alle Guten, alle Bösen Folgen ihrer Rosenspur: Eta fronterrako estreza. Bederatzigarrenaren Adagio molto e cantabile Jarriko nukeela diot Orain portu gorenetarik Hiriburuetara ziztuan Lehiatuko banintz. Euskovision. Euskadi, aurrera doan herria. Eta gero presto kostarik kosta, Donostiatik Bilbora, Usurbil, Orio, Zarautz, Getaria Lekeitio, Gernika eta Bermeoko lagunak Bisitatuko nituzke, Zure alboraino: Triki aire bat harilka nezake, An die Freude ahosabaian Txakoli eta antxoa gustuz Itsastuko zaidanean. Atzoko fronterrako estreza. Ludwigek salbatu nau. Joseba pelukero azterketara aurkeztuko da, Urduri dago, animatzeko hara Oi ama euskal herri goxoa... Mezuek fribolitate kutsua dute Froh, wie seine Sonnen fliegen Durch des Himmels prächt'gen Plan. Nola deitu ere ez dakigun izenik gabeko Gure lurrean Loria bermatzen da Tristura eta etsipen guztien Ezabatzale: Bomba, un dos tres Bonba gehiagorik ez. Seid umschlungen, Millionen, Diesen Kuß der ganzen Welt Euskadi, aurrera doan herria Uhinek Angeluko hondartzara Aurtiki abarretako elorriak Oinak ziztatzen ditu: Zauri, zauri eta dolore. Reno (Nevada) Springsteenen Blues ikaragarria: Here's to the best you ever had We laught and made a toast It wasn't the best I ever had Not even close Urrikiak urratzen du harmonikaren ildoa. Nostalgia hedatzen da, Ezki itzaletan Ausatzen bailitzan: Asun, modako jantziak, bulebarrean. Fronterrako itsuskeria garbituko da. Noiz bada egingo da Gaztelugatxe abestiaren Tekno gisako remix samurra, Bakez gaitezen hordi? Ludwigek salbatu nau. Eta poetaren poz inozentearen Kemen harroaz Dantzari Euskadi, aurrera doan herria: Ahnest du den Schöpfer, Welt? Such ihn über'm Sternenzelt! Über Sternen muß er wohnen. Sostenuto cantabile Bebil aitzina, izen adosturik gabeko lurra, Kantari. Eskerrak isiler. Eskerrak Schiller.
Noizteinka |