Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria

 

AMAREN IRRIA

 

Oroitu niz haurreko udaren beroaz,

Etxe peko errekan zagon uharteaz,

Arratsalde lainotik amak generoaz

Eztiki eman zaukun irakats arteaz.

 

Mahaina feminino, hatsa maskulino:

Frantsesa jakin behar duzie lehenik,

Euskaraz egin dugu beti oraindino,

Ez dut nahi eskolan jasaitea penik!

 

Anaiak eta biok, mintzairaren zama,

Erdaraz deus ere ez ginuen ulertzen:

"Nola euntsiko gira eskoletan ama?"

 

Isla higatu dela dena dut edertzen

Baina ama zenaren irriak narama

Generoen kontua dudala uhertzen.

 

 

Noizteinka
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 49, 2007ko urria