|
Noizteinka BAMAKO BLUES Kitarrak nota xeheak bihikatzen ditu Eta ondoan borobilean bildu emazteek Eresia zahar bat auhenkatzen dute: Hil da Ali Farka Touré Bazterrak zirela urre. Haizea dabil Niger ibaiaren besoetan Uraren isurian behingoz gerizatu nahian Doluzko kanta bat auhenkatzen duke: Negarrez dago Tinbuktu Lurra delarik gorritu. Desertuko ibiltari urdinek errautsa Irensten dute goseak erretzen dituela, Eta sabel hutsez Afrika urratzen doa: Oroitu hadi Bamako Farka Touré hil delako. Ry Cooderek deitu zuen Ali Farka Touré Los Angelesera musika elkarrekin egitera Munduaren auhenak bat balira bezala: Beltzez dabil Niafunke Eta pozez behar luke.
Noizteinka |