|
Noizteinka LUISA VILLALTA LLORANDO I. Ez duzu Madrile ikusi. Lanerako orduan Hiriaren Bihotzeko sarraskia, zartagailuek Zitzikatu gorputz eta altzeiru Zirtzilkeria. Ez duzu Madrile ikusi. Gernika berria. Leize hegiko arriskuaren menpe, Zure ele poetikoaren umezurtz Uzten gaituzu: Ez duzu Madrile ikusi. Nunca mais oihukatuko zenuen. Hitzak, aditz trinkoak Eta ezpazioa zein denbora Egiastatzen dizkidaten Deklinabideak Ukatzear geratu naiz. Neure herria eta bere ismoak oro Gorrotatu ditut. Ez duzu Madrile ikusi, Odolez estali arpegi haien Izua eta etsia, Hilotzak burdinbideetan. Milaka errugabe sabelak airean, Lurrean hedailo. Nunca mais oihukatuko zenuen Madrile ikusi bazenu Ostegun beltz hartan terrorez Purtzilikatua. Goya negarrez zegoen Eta Atotxan Quichotte auhenka, Manchako eiherak baino Zailagoa dela gaurko intolerentzia Borrokatzen marmara. Ez duzu madrile ikusi. Gernika bat gehiago. Nunca mais oihukatuko zenuen. II. Ez dezakezu asma Nolako hotza pasatu nuen Bidaian zehar: Metroan Eta haize hormatuak Erraztatu Auzterlitze ertzean. Hezurtea klaskaz aditzen nuen: Kide kasik apatiko bati Erraz amoinatu Zigarreta erretzen Nuela, beldurrez Daldara nenbilen. Heriotza zena, Haren presentzia mutiria, Argia ala Kleinen oihal urdinean Zure irriaren ikararen Eskasa? Ez nekien, Zena zela metroan Hotza pasatu nuen, Duroc geltokian, Eta zu harrapatu aurretik Nintzenaren espetroa Ustez susmatu dudan Auzterlitze ertzean: Errauts minerala, Itzal ibiltaria, Izate hauskor eta iragarezina. La nuit est faite pour Voyager. III. Idatzi, tintalari leloak Bezala Oinarrizko hitzekin. Seinale urdinak pausa Ortzaizaren marran: Idatzi egiati Hilak ohoratzeko Eta biziak Iratzarrik atxikitzeko. Idatzi, zortea menderatzeko. Bakartasun osoa. Haize asmaezinek setiatu Hilerriaren bihotzean Herioa barranda dabil. Urrats xirrixarra. Zintzur karraka. Negar hanpatu Eta usnatze elkor. Idatzi, helbururik, Sustengurik, salbatsarerik, Argitalpen lehiarik gabe, Bakartasun osoan, Idatzi Ilunbeak urratzen dituen Karkara zorrotza idazteko, Eta oroz bat bizia Amodioa, elkartasuna Gauzen egia Eta ametsen ilusioa Gatibatzen gaituen Denboraren urrakoan Daudela iragartzeko. Idatzi idazteko Tintalari leloak bezala Haratago iraunen duten Oinarrizko hitzekin. Idatzi, distantziarik gabe Isiltzeko.
Noizteinka |