www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa  

XVIII. KAPITULUA

 

Bizi gordeaz

 

ZERBITZARIAK

        Birjina Saindua, othoi argi nazazu Nazaretheko hirian ziñaraman bizi ilhun eta gorde haren misterioaren gañean. Kanporat atherarik, ez ziñotzan bada Jesusi bihotz gehiago irabaziko, eta errespetu gehiago izanaraziko?

 

MARIAK

        Ene haurra, ohore bat zitzaitan hanitz denboraz, lurraren gañean Jinko gorde bat izan nahi zuen Jesus beraren arabera egitea.

        Mundu huntarat ethorri zen bere doktrinaz gizonei irakasteko humil izaten. Nazarethen zaraman bizitze gordeaz etsenplua ematen zaroen.

        Aita zerukoak ohoratua izan nahi zuen Jesusen bizitze ilhunaz: eta Jesusek, obra ahal zetzaken mirakulluen gañetik preferenzia eman zioen ilhuntasun hari.

        Molde hortan irakatsi du, gizon gehienen perfekzionea eta merezimendua ez datzala, Jinkoarenzat gauza handien egitean; bañan bai, haren nahia hala denaz geroz, esku lanetan eta munduaren arabera aphalenak diren enplegutan okupatzean.

        Gisa hortan nahi izatu diote gizonei konpreniarazi zein opinione falsoa zuten saindutasunaz; berthute distiantekin agertzen denean baizen estimatzen ez dutenean.

        Bañan guzien gañetik kondemnatzen du, gizon gehienek estimatuak, laudatuak, ohoratuak izateko duten gutizia; eta agertzeko erakusten duten lehia biziekia.

        Ene haurra, onets zazu gordea, iñoratua, ahantzia izatea. Jinkoaren laudamendua balin baduzu, zer kontu behar duzu egin gizonenaz? mundua iragaten da, eta guziak harekin batean badozaz.

        Nazarethen Jesusez gozatzen nintzen. Banuen haren amodioa, hark oro bat nerea bazuen. Zer behar da gehiago, dohatsu izateko?

        Erregien iauregi guziak baño gehiago behar zinduke prezatu lur xokotto bat, han bizi ahal bazintez osoki iñoratua zure gurutzefikaz landan bertze ontasunik izan gabe.

        Han ediren ziñezake nigar gozoenen ithurria, bethi geroago eta gehiago zure gaixtakerietarik zure buruaren garbitzeko.

        Han oraño Jesusekin famillerkiago bat egiten zintezkelarik, haren amodioan ediren ziñezake zeruko bozkarioen hirrits bat.

        Tristagarriegia zaitzu bizitze gorde bat, zeren ez baititutzu behinere gustatu haren gozotasunak.

        Hasi baziñe heien gustatzen, aurki ziñezake munduko ohorak eta plazerak ungi funtsgabeak direla, are funtsgabeagoak oraño, heien ondoan badiltzanak.

        Egia da, halako bizitze batetan behar direla maiz iasan mundutarren trufak; trufa hek berak ordean probetxu handitakoak dire, zeren hertsikiago oraño amarratzen baitute bakharrik billatzen den Jesusekin.

        Ene haurra, gizonen artean gutiak dire deskasuan bizi dirnak; gutiak bere buruekin laket zaienak; zeren gutiak baitire balsa handitik aphartatzea maite dutenak, bakharrik Jesusekin egoteko.

        Badire ere, bere buruak debotzat dauzkatenak berthute funtsezko bat izan gabe; zeren kanporat sobra barraiatzen baitire, eta sobra maite baitute bere buruben agertzea.

        Hanak hitzez dire debotak. Errexago da debozioneaz minzatzea, hura pratikan ematea baño.

        Ez da grazia hanitz denboraz egoten, arima haisatu eta zeruko esposarnez landan bertzen begiratzeak billatzen dituen baten baitan.

        Jesusi galde diozozu Sainduei eman izan diotzoten argi bizi hetarik bat; zeñaren bidez ezagutu baitute Jesus Kristorekin Jinkoa baitan gordea den bizitze baten zoriona.

 

BIGARREN LIBURUAREN AKABANTZA

 

aurrekoa