www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIV. KAPITULUA

 

Fedeaz

 

        Maria seguratua izatu zenean aingeruaren bozaz, Jinkoa bera minzatu zitzaioela; ziñez eta fermuki sinhetsi zuen Aingeru hark adiarazten ziotzan guziak obratuko zirela haren baitn, eta etzuen billatu sinhetsten zuenaren konprenitzea.

        Ez du axasek bezala señale bat galdeiten. Ez da Zacharia bezala dudan ematen; ez dio orduan, nola horiek konplituko dire; nola mundurat eman behar dudan semeak gizonen erospena obratuko du. Urrun haren ganik, arima flako eta herbalei baizen ez dauzkoten galde eta kuriostasun horiek, bere Ispirituba makurarazten du fedearen ustarriaren azpian.

        Haren etsenpluat aphal hadi O ene arima! Hire argi guziez goragokoak diren egia batzuei hire adimendua azpian ematen diotelarik ez hadiala ibil fedeak irakasten darozkian misterio batzu konprenitu nahiz, ez lituzkek gehiago misterioak konpreni ahal bahetza, asko duk yakitea egiak direla.

        Misterio hek ezin konprenituzkoak dituk, aithortzen diat, fedeak ordean gal lezakek bere merezia; gizonak bere adimenduaz hek xeha eta explika ahal baletza, dohatsu, ikusi gabe sinhetsi izan dutenak.

        Munduan hasi zeruko argizagietarik sorhotako lorerik mendrenerañokoan, guziak hiretzat misterioak dituk. Misterio natural hek ezin konpreni detzakek: eta nahi hituske bada konprenitu Jinkoaren misterioak?

        Klarki nahi gintuzke ikusi Jinkoren gauzak; lurrekoak axaletik eta erdizka baizen ikusten ez ditugunean. Ez ditugu neurthu behar gizonaren ispirituko argi eta ezagutza aphurrak, izate infinitu eta ezin konprenitua den baten obra eta botherearekin.

        Jinkoa denetik bertze bat liteke, haren izatearen funts guzia ezagutzeko gai bagiñe. Egia soberanoari obedienzia oso baten bihurtzea da, begiz ikusten ez diren, adimendubaz konprenitzen ez diren gauzen sinhetstea.

        O ene Jinkoa! Fedearen bidez ene ganat hedatzen ditutzun argien arabera nahi dut hemendik harat gauzez yuiatu; eta ez ene jakintasunaren gañean.

        Ez darotazu bakharrik galdeiten ene bihotzaren sakrifizioa; nahi duzu oraiño fedearen medioz egin diezazudan ene Ispirituarena. Esparanza dut zerurat helduko naizela; han guziak ageriak izanen dire.

        Ordean zeruan berean ez ditut behinere osoki konprenituko ez zure perfekzioneak ez zure obrak; zeren bethi mugarrigabea izanen baitzare; eta ni izanen bainaiz bethi tipia eta mugarristatua.

        Sinhetsten dut Jauna; ordean finka zazu ene fede eskasa; emenda zazu ene baitan fedea. Behar den moldean galdeiten baderautzut, ezin errefusatuko darotazu dohain guzien itho urria den fedearen dohaña.

        Eman diezadazu fede bizi, guzietarak hedatzen den, dudarik batere gabea den, deus ere berezten ez duen fede bat. Duydatzea ez da sinhestea. Pontu xoil bat berezten duenak, guziei kontra egiten diote.

        Eman diezadazu karitateaz pixtua, sustatua den, fedeak irakasten darozkidan egien arabera biziaraziko naben fede bat: ez darotzut eskatzen fedeak sainduei egiñarazi diotzoten mirakulluen obratzea; bañan bai, sainduak egin izatu dituen fede hura.

        Ararteko ematen darotzut Birjina Saindu hura zeñak bere fedearen merezimenduaz ikusi izatu baitzituen bere baitan konplituak zure partez adiarazi ziotzoten guziak.

 

aurrekoa hurrengoa