www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVIII. KAPITULUA

 

Ungi bizitzeko Komunionetik
athera behar den Progotxuaz

 

ZERBITZARIAK

        Amodio puruaren Ama! zure izatearen lehen mementetik guzia saindua izatu ziñen; ordean zenbat etziñen ainziñat gan saindutasunaren bidetan, zure errai garbietan Berboa haragiz bestitu zenaz geroztik.

        Zure bizi guzian iraun zuten, Jesusen presenziak bederatzi ilhabetez zure baitan eman izan zituen saindutasunaren inpreñuek.

        Jainkoak egin zarotzun grazia guzizko haren orroitzapenak azken hatserañokoan itxiki zintuen griña saindu batetan hari zure ezagutzaren erakusteko moldea kausitu nahiz.

 

MARIAK

        Ene haurra, ene etsenplua zure ahalkarezteko da. Komunionean errezibitzen duzu saindutasun guziaren Jinkoa; eta urrunda saindu bat baitzare. Komunione xoil bat asko liteke sainduen khar guziaz zure bethetzeko; eta zure Komunionek bethi uzten zaituzte zure lazokeria guziarekin.

        Jesusek bere ontasunak frankiarekin ematen darozkitzu; eta zu bethi hari bekaizten zaizko. Haren presenziak egia da, errezibitu duzun ondoan berthutezko sentimendu handienak zure baitan pitxarazten ditu. Egiten ere diotzotzu aginzak; ordean zure aginzak eta sentimendu onak laster sunsitzen eta urmariatzen dire.

        Berzela egin ziñezake bere bizitaz ohora zinzaken munduko handi baten alderat. Senti ditugunean adiskide baten ungi egiñak kexa gare hari gure ezagutzaren erakusteko; amodioa ez da deskansuan, moienak ediren dituzken arterañokoan.

        Eskaz ditutzu bada, ene haurra, sainduek Komunionearen ondoan Jesusi bere eskerren bihurtzeo enplegutan ematen zituzten berthutezko okasione hek?

        Guzien gañetik galdeiten du atzartasun handi bat bihotzaren iaiduren gañean; halabai non, bakhar bat ez baita behar izan harenzat ez denik: artharekin zure burubaren gañen atzarria baziñaudez. Komuniatu ondoan; bethi iraun ziñezake Komuniatzean zinduen debozionean.

        Atzartasun hura Komunione bakotxaren ondoan, da, Komunione berri batenzat ekhar ahal dezazuken preparazione hoberena.

 

ZERBITZARIAK

        Berthute guzien etsenplua zaren Birjina! zure oñetan gorritzen eta ahalkatzen naiz ene laxokeriaz eta ene eskergabetasunez. Jesusi othoitz egiozu ez dadin behinere ene bihotzerat ethor; bere ganat osoki itzularazten dituelarik, haren mobimenduen erregelatzeko baizen.

        Errekerizazu ken diezadn hartaz indine den bihotz triste eta gaixto hau. Nere baitan berriz egin dezan zurearen iduritako izanen den bihotz bat; erran nahi da, bihotz karsu, emaille, samur, eta konstant bat; harena gure laderat den bezala.

 

aurrekoa hurrengoa