www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI. KAPITULUA

 

Etsenplu onaz

 

        Mariak begiratzen du Purifikazionearen legea, Birjina zela iñoratzen zuten Yuduei eskandalaren bide bat ez emateko.

        Ez dezazula utz obra edo akzione bat premiazkoa ez izan arren, hura egin gabe usteaz, norbeit eskandaliza badaite.

        Meditazione karsuenean baziñaudez ere, berehala alxa zaite; hori da Jinkoa Jinkoarenzat uztea.

        Jinkoa maite denean billatzen da hari bihotzen irabaztea. Nihoiz ordean etzaizko hobeki irabazten, gure etsenplu onez nola behar den maitatu; bertzei irakasten diote egunean baño.

        Berthuterat norbait gonbidatzen dugunean prezarazten dugu berthutea; ordean gonbiduari geronek pratika iratxakitzen diogunean, hanitz hobeki sinhetsiak gare. Sainduen etsenpluak egiten ditu sainduak.

        Apostoluek eta lehen mendetako fidelek egiten zituzten berthutezko obrak. Heien hitzak mirakulluak bezain puxantak ziren Ispirituen argitzeko eta irabazteko.

        Oi egun zein guti diren Kristaben artean berthutezko etsenpluez Jesu Kristoren urrin ona direnak.

        Iduri du gizonek ez dutela elkhar bantatzen batzuek bertzak damnazionearen bidean sararazteko baizen; elkarri ematen diotzoten etsenplu gaixtoez.

        Nahi baduzu damnatua izan, bakharrik damna zaite. Ez dezazula ordean galaraz anaia flako hura zeñarenzat Jesu Kristo hil izatu baitu.

        Zure lagunari lurreko ontasunen goratzea hoben bat liteke. Zer izanen da beraz hari eternitateko ontasunen goratzea? Hori da Debruekin parzurer izatea.

        Beregainki zenbait nausitasunez bestituak direnek, artha behar dute izan etsenplu onen emateko; zeren heien azpiko diren presunak, heien gañean moldatzen baitire.

        Artha hura berziki behar dute izan yende handiek. Jinkoren eta Elizaren legenzat errespetu gabe badire, laster bertzez segituak izanen dire. Yende xehiek uste dute ohore bat dela halakoen etsenpluak imitatzea.

        Maria Jinkoaren Ama ganik behar dute ikasi bere herrunka goraz baliatzen hartarat alxatu dituen Jinkoaren ohorarazteko.

        Handitasuna ez da zuzen bat giristione ez izateko. Goratasun handiago bat ez da funtsean obligazione handiago bat baizen.

 

aurrekoa hurrengoa