www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVI. KAPITULUA

 

Zer behar den egin, Jesus ediren ondoan

 

ZERBITZARIAK

        Jesus aurkitu duzu beraz, o Maria! zurekin badaramazu Nazaretherat. Aingeruak berak zure zorionaren ielos dire.

        Nonbeit atenzione handiarekin atzarriya izateraz zoaz seme preziatu horren gañean? zer griña eta artha ez ditutzu izanen haren biziaz?

 

MARIAK

        Ene haurra, egia diozu, zorion handi bat da Jesus ediren izatea: eta deusere ez da haredn gozamenaz seguratua izateko egin behar ez denik.

 

ZERBITZARIAK

        Birjina Saindua, zeronek othoi irakats diezadazu, zer behar dudan egin ontasun guzizko hartaz ez gehiago nere burua gabetua ikusteko.

 

MARIAK

        Ene haurra, artharekin examina zazu zerk Jesus ganik urrundu duen; eta nola ethorri zaren haren grazia galtzerañokoan, eta hura etsaitzat izaterañokoan.

        Ez othe zare bada hasi izatu haren zerbitzuan laxatzen,eta hura zured alderat hostu duten hanitz neglijenziez hobendun billakatzen?

        Ez othe duzu zure baitan mañaztatu zenbait pasione perillos; zure bihotzean pixten zituen lehen inharrak, abisatu zaren bezain laster, hil behar bidean?

        Jinkoak galdetu darotzunean zenbait kreaturen alderat zinduen amodio eta lehia sobratu baten sakrifizioa, eta othe diozu hura errefusatu?

        Ezagutzen baduzu arrozoin horietarik edo batak eta bertzeak Jesus zu ganik hastandu dutela: zoaz berehala gaitzaren erhorat: pikha zazu sur bihotza aldazken hil arazteko.

        Lehen zure buruari ekhartzen ziñoen atenzionea dobla zazu. Ahal bezain artha handienarekin begira zazu zure bihotza.

        Ezin bihotza dañatua izan daite hirrisku gabe. Bihotzaren konserbazioneari, da iratxakia arimaren biziaren konserbazionea.

        Izan zaite gauza mendrenetan leial, han ditan infidel billaka zaitezen beldurrez. Huts ariñez egiten den arbuioak, baratxe baratxe erorko handienetarat darama.

        Jesusek ez du nahi partaiatua den bihotz bat. Beretzat oso osoa egin du zure bihotza, berak nahi du bakharrik haren iabe izan.

        Ene haurra, zuk, eta arima laxoek hain errexki zuen buruei barkhatzen diotzotzuen huts arin hek, sentitu gabe Jesus zuen ganik urruntzen dute.

        Huts hek ez zaituzte haren etsai egiten, bañan hartarat preparatzen zaituzte. Begiratzen diote hotztasunaren marka batzuei bezala, eta hotztasun hark gutitzen du haren grazien nonbra.

        Leialtasunak gozatzen eta hazten du Jesusen bihotzaren eta presuna iustuaren bihotzaren arteko komerzio samurra.

        Izan zaite Jesusen alderat, nola nahi baitzinduke hura zure alderat izan liteken. Nahi zinduke zure gañerat heda letzaken bere amodiaren aberatstasun guziak; zabal diozozu zuk ere zure bihotz guzia.

        Haren alderako laburtasunek, bihotz hertsi, hertsi bat agertzen dut. Ielosia suerte bat ematen dio, hartaz landan bertze norbaitenzat aldaratzena den amodioak.

        Maite den presuna baten ganik heldu den hitz mendrena onhesten da. Leialtasunezko eta amodiozko disposizione berarkin errezibi zatzu Jesusen inspirazioneak, nahiz bere graziaz ekhar zaitzan bekhatuari ihes egiterat, nahiz berthutean ainziñatzerat.

 

ZERBITZARIAK

        Zer diren amodioa eta leialtasuna hain perfetki ezagutu duzun Birjina Saindua, esparantza dut neretzat galdetuko duzun Jesusen graziaz lagundua naizelarik, baliatuko naizela zure lezione onez.

        Ez dezazula ordean gaitzetz Birjina Saindua erran diezazudan ene beldurretarik bat. Naizen bezala herbala, helas! ez othe dut oraño izanen Jesus galtzeko, eta behin behikotzat galtzeko zorigaitza?

 

MARIAK

        Ene haurra, onda beldur izan zaitezen; eta beldurtasun hori ez bazindu, neronek inspira niezazuke. Ez zaitu guziarekin kexatu eta nahasi behar: kontrarat esparantzaz konpañiatua behar du izan.

        Zure partetik ahal guziak egitzu Jesusen amodioan irauteko, eta haren samurtasunetik idurik zazu perserberanziaren grazia.

 

ZERBITZARIAK

        Ai bada, o ene Ama ona, ungi tristagarri da perserbera ez dezan bizen bertze beldurrik ez duen arima batenzat, ez iakitea ea iraunen duen, ala ez.

 

MARIAK

        Ene haurra, duda hortan bizi behar dute lurraren gañean diren guziak; hala Jinkoak nahi izatu du, presonpzione edo esparantza sobratu batetan eror etzaitezenzat.

        Duda hark behar zaitu humiltasunean iduki, eta zure salbamendua behar darotzu eragin ikhara eta beldurtasunekin. Zerurat gaten zarnean, ez duzu gehiago beldurrik izanen; eta gozaturen zare bethi Jesusekin izateko segurantza dohatsuaz.

 

aurrekoa hurrengoa