www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

X. KAPITULUA

 

Nola arima batek behar duen egin,
eta zeñ sentimendu behar dituen izan;
Jinkoak haren alderat daukanean
ezin konpreni dezaken konduita bat

 

        Jinkoak kolpe kolpez Mariai adiarazten dio Yosepen medioz, Jesus iaioa gerazatu behar zaioela Herodesen fuliari; eta abiatu behar dutela Ejyptorat.

        Zer bada, bothere infinitu bat duen Jinkoak ez du bada ahalik Prinze haren bihotzaren ganbiatzeko? ez da bada Jinkoarenzat ahalkagarri gizon herbal baten beldurrez ihesigatea?

        Ezin bada Jinkoak Jesusen fagoretan erreberri dezake, bere Populua salbatzeko Ejiptoari iasarri ziotzan zigorraden mirakullua?

        Ah! Mariak ez du billatzen Jinkoak haren alderat daukan konduitan dituen gogo eta deseñuen konprenitzea.

        Jinkoaren nahiyek orobat dute merezi gure sumisionea, edo heien arrozoñak konpreni detzagun, edo ez detzagun.

        Non kausituko du zertaz bizi desertuen erditik egin behar duen biaia luzean, eta egortzen duten herri arrotzean? ez du hori examinatzen.

        Abiatzeko manua ematen dioen Jinkoa bera asko botheretsua da, bizitzeko ahalen hari aurkiarazteko, hek ikusten ez dituen arren.

        Ez du galdeiten ea bethi Ejiptoan egon beharko duen; handik bihurtuko da; Jinkoak muga dela ezagutarazten dioenean.

        Jinkoak eman liotzoke oraño, gutiago konpreni letzaken manuak; haren arimak deusere ez bailezake gal bere sosegutik.

        Zertaz daiteke kexatua arima bat dakienean Jinkoak gidatzen duela? bada lagunzarik probidenziarena baño seguragorik?

        Manatzen darotazu, Yauna, ezagutzen ez ditudan bide batzutan ibil nadin; hori asko da zure nahiyak argiaren eta arrozoñaren lekhua ixikiko darot.

        Norat noan ez dakit; segur naiz ordean behin ere urrats falsorik ezin egin dezakedala zu bezain gidari zuhurraz nere burua erabilzerat usten badut.

        Ilhunben erdian asmurat nabillan arren, deskansuan naiz; zeren baitakit ez nauzula abandonatuko.

        Eta zerenzat baliya lakizket ene argi eta ezagutza mendre eta flakoak, zeronek zabaltzen darotazun, eta obedienzia itsu batekin segi dezadan manatzen darotazun bidean? minzatu zaizkidan pontutik; behar natzaio lanari lothu, nere burua enzun gabe.

        Zuhurzat eta iakinzat daukagun gizon baten menerat oso osoak ematen gare; eta bada, o zuhurtzia eternala, izi izanen naiz zuk zeronek gidatzen nauzunean?

        Maiz zure probidenziari laket zaio osoki kontrarioak diruriten moien batzuen bidez bere xedaterat helzea. Hala, nahi bezanbat espantagarriak diren arren ene gañean dituzun deseñuak; heien adoratzeaz kontent izanen naiz. Nik konpreni dezakedan baño gehiago egin ahal dezakezu.

        Zure konduita gordea izan arren, ez da gutiago adoragarria. Zure manuenzat, heien motiboak gutien konprenituko ditudan denbora berean; nahi dut izan, irakatsi darozkidatzun egienzat dudan sumisione bera.

        Egia hek ene izpirituaz gorago diren arren, hetaz bizkitartean gehiago naiz seguratua klar klara ikusten banitu baño; zeren, Yauna, zu zeroni minzatu baitzare.

 

aurrekoa hurrengoa