www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

XV. KAPITULUA

 

Nola, eta non behar den Jesus bilhatu,
haren galtzeko zorigaitza izan ondoan

 

        Etzen Maria hain laster abisatu Jesus eskaz zuela, non lehiyarekin bilhatu baitzuen; berehala bere hurkoen artean, ondoan Yerusalemen, eta izan zuen hura han aurkitzeko zoriona.

        Seme guziz maite haren ikusteaz izan zuen bozkarioa, haren eskasak eman zioen griña eta kexagunearen berdiña izatu zen.

        Jesus galdu duzu o ene arima! Ama samur haren lehiya imitazazu. Hark bezala guziak utz zatzu haren edireteko.

        Zure plañu eta nigarrez galde diozozute kreatura guziei, zeruari eta lurrari, argiari eta gabazko ilhunbei.

        Maiz Jesus billatzen da, hura ediren gabe, zerdn ez baita behar den bezala bilhatzen: iduri ere du hura bilhatzeko moldean, damu gindukela haren kausitzeaz.

        Haren bilhatzeko agertuko duzun pruntasunak, eta haren aurkitzeko erakusiko duzun lehiyak, behar dute haren galtzeaz duzun damuaren froga batzu izan.

        Non ordean hura edirenen duzu? munduaren artean othe? Jesus haren etsai ezagutua da. Ez dezazula uste izan haragiak eta odolak haren edireten lagunduren zaituztela; mariak etzuen aurkitu bere ahaidien eta ezagutzako yendien artean.

        Ebanyelioaren oraklei, sainduei, Yaunaren ministrei galde diozozute; erranen darotzute non edireten den: Jesus aurkituko duzu Mariak ediren zuen lekhuan. Tenpluan, othoitzetako etxean, errelijioneko exerzizioetan, haren ministroen eta zerbitzarien konpañiyan.

        Hura orño edirenen duzu bakhartasunean, eta guzien gañetik bihotzaren bakhartasunean; erran nahi da Pasionien ixiltasunean.

        Berak harat gonbidatzen zaitu, haren boza, eta haren ahotik atherako diren biziaren hitzak han enzuteko.

        Han billatu izan dute eta oraño ere bilhatzen dute haren ganat zin ziñez hurbildu nahi dutenek; nahiz baren ganik urrundu daitezken, edo bizitze gaixto baten errebelamenduez, edo nahikarako barraiamendu edo errelaxamendu batez.

        Ediren dukezun ondoan o ene arima! nolako bakhe gozoa ez duzu gustatuko! ez Jesus ganik urrun, ezin goza gaitezke zenbait zorionez.

        Jesus kausitu duenak, laster bere experienziaz, konprenitzen du trezor handi hark pena balio zuela haren ondoan ibiltzeko.

 

aurrekoa hurrengoa