www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

XII. KAPITULUA

 

Egiazko handitasuna datzala bereziki,
humiltasun giristinozkoan

 

        Aingerua Mariari minzatu zitzayoenean baliatu izan zen hitzak, etziren antolatzen Birjina haren Ispirituan, bere buruaz zuben opinionearekin.

        Haren arima truble edo nahasdura saindu batez arrapatua izan zen; iduri ere zuen beldurzen zela haren begietan iragaten zena; etzedin izan sensuen enganio edo Ispiritu gaixtoaren segada batbaizen.

        Aingeruak adiarazten zioen emakume guzien artean benedikatua zela. Ustean baitzen, guzietarik azkenekoa zela; ezin konpreni zezaken nola ematen zitzaioen, gisa hortako laudorio bat; ezen aingeruak erraten ere zioen, hartareñokoan Yaunaren ainziñean grazia ediren zuela; non haren ama billazatzerat baitzioan, bere baimendua ematen bazuen.

        Aldaratzen dioten goratasunaren bistan Maria apaltzen da; sobra dohatsu dauka bere buruba haren sehi kualitatearen ekhartzeaz. O! zuek ohore eta loria baten ondotik zabilzatenak Mariak irakatsiko darotzue non edireten den.

        Funtsezko eta egiazko loria datza aphaltzean. Zuen artean ttipien dena, dio Jinkoak berak, da handiena. Loria hura funtsezkoena bezala, da orobat segurena. Nihork hartaz ez darotzu eskatimarik emanen; nihork ez darotzu hura goratuko.

        Nihor baño xumeago billakatu nahiko duzunean, guziak baño handiago billakatuko zare; zeren zure baitarik deus ez zarela, deus ezin egin dezazuke ta seguratuba; seguranza hark beheratzen zaituelarik; alxatuko baitzaitu ontasun guzien ithurritzat ezagutuko duzun Jinkoaren ganat.

        Orduan Jinkoaren botherearen gañean pausa ahal zaitezke, hanbatenaz trebanzia eta esparanza gehiagorekin; zeren berak herbalen indarra izateaz plazer hartzen baitu.

        Bertze alde oraño humiltasunak begiratuko zaitu urguilleriari eta gora gan nahiari darraizko baxesia eta eta beheramendutarik. Zer da bethi eta guzien gañean laudatua izan nahi duen; handi izateko pasioneaz iretsiaden gizona baño aphalagorik?

        Humiltasuna duzunean ez duzu konturik egiñen yenden erranez. Apostoluarekin batean erranen duzu, nitaz denaz bezanbatean ez dut axolarik yaia nazazuen; ez dut yuie bat baizen ezagutzen; eta hura, Jinkoa da.

        Hark ezanziatasun batekin begiraraziko darotzu mundu beher huntako ohoriei; zeren heien distiaduraren artetik ikusiko baituzu heien funtsgabetasuna eta enganioa.

        Humiltasunak erakarriko zaitu ez lagunarekin zure burubaren neurtzerat, bañan bai haren ohoratzerat; eta inbidiarik gabe, bere herrunkaren eta yendien estimubaren ariaz zutaz gorago alxatuba ikusterat.

        Berthute guzien artean ez da batere humiltasunak bezala ispirituaren funts ona, eta arimaren trebeetasuna agertzen duenik. Bañan guzien gañetik hark egiñen zaitu, Jesus Jinko gizonaren iduriko.

        Nihoiz ez da presuna handiago, ohoragarriago buruzagi sakratu haren imitazeko ahalak egiten dituenean baño: eta behinere ez gaizko hari hurbilduko, aphal ez bagare; eta beheramenduak onetsten ez baditugu.

        Jesus humilla zen, maite zuen beheramendua; zeren baitzakien, zenbat haren bidez ohoratzen zuen bere aita. Eta egiaz Jesusen beheramenduen denboran aita zerukoak adiarazi zuen, haren nahikara guzien objeta zela: aingeruek kantatu zuten, ohore eta loria Jinkoari zerurik gorenean.

        Zeruetako erregiña hanbatenaz izatu zare alxatuba, zenbatenaz aphaldu nahi izatu bahituzu. Zure baitan egietan kausitzen da orakle hau, beheratzen dena, goratua izanen dela. Ardiets dietzakidatzu behar ditudan graziak nere baitan nausitua den supertasunaren funtsaren sunsiarazteko.

        Helas! orai arterañokoan ez ditut izatu humiltasunaren itxurak baizen; eta berthute hura ez dut eskarniatu, den bezain gaixtoa izan arren; superrak arbuiatzen dituen munduaren estimuba irabazteko baizen.

        Izanaraz diezadazu humiltasun zin zinezko bat. Hark ene herbaltasunaz seguratzen nabelarik, ekharriko nau guziak Jinkoarenzat egiterat, Jinkoaren ganik guzien idurikitzerat; guzietan, handitasun egiazkoaren ithurri xoilla den Jinkoaren estimuaren billatzerat.

 

aurrekoa hurrengoa