www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII. KAPITULUA

 

Bakhartasunaren gozotasunez, eta abantaillez

 

ZERBITZARIAK

        Birjina Sainduba! nonbait egun gozo eta atsegin egitekoak iragaten zintuen Tenpluban. Han deskanzuan eta aisiarat gustatzen zinduen Jinkoarekin behkoz bekho egotea: bertze deus etzinduen gogoan Jinkoaren presenzia baizen; haren handitasunak eta perfekzionak sesurik gabe kontenplatzen ziñaraman denbora.

        Guziz maitea, han guzia zurea zinduen; eta zu guzia harena ziñen. Munduak eskain ahal zietzatzuken gauzarik aberatsenak, ederrenak fitz bat; oraño zerbait gutiago ziren zure begietan.

 

MARIAK

        Bai ene haurra, hala da: arima batek bakhartasunean, mundutik eta munduko ikuszaritarik urrundua denean; egun dohatsubak iragaten ditu. Ez da han Jinkoaz baizen okupatzen: lurraren gañean harekin, hura xoil xoilla baizen ez balitz bezala.

        Haren gogoa han ardura bilduba da bere Jinkoaren bozaren enzuteko; ezin deusek ere nahas dezake; maiz erratea laket duen hitz labur, ordean sarkor hautan; zu zare ene bihotzeko Jinkoa; edireten du bere aberatstasun, bere plazer, eta zorion guzia.

        Espoz sakratua bezala bere maitearen itzalean yarriya, urrikalmendurekin gogoratzen ditu gizonek handi, izantsun billakatzeko yasan behar dituzten kexaguneak; ezin konpreni dezake nola hark maitatzen duenaz bertzerik maita ahal daiteken.

        Ez da kantitzen lurraren gañean iragaten direnez. Maite duen hura da bethi izatu dena, bethi izanen dena; berdin Saindua, berdin maitagarria. Gogoeta hortan edireten du harenzat bethi berria den bozkario baten suieta.

        Jaunak nahi diotzonean arima bati eman bere lezione Jinkozkoak; nahi zaioenean bihotzerat minzatu, badarama bakhartasunerat.

        Galde diozozu, ene haurra, Sainduek zuten ispiritu bildu hura; erretretaren gostu hura. Onhetsazu munduaren ganik urrunbizitzea, eta ez zaitezela han ager premiaz baizen. Orduan ere egizu usoak bezala; arkhatik ilkiarazi zutenean. Laster harat bihurtu izan zen: zeren arkhaz kanpoan nihon ezin ediren baitzuen pausa lekhurik.

        Munduari artharekin ihes egiten ez badiozu, berehala han laketuko zaitzu, eta han behin lakhetuz geroz, ez duzu gehiago gusturik izanen Jinkozko gauzenzat.

        Gantikoetako Esposa Jerusalemeko karriken erdian ibilli zen bere maitearen ondoan, eta ez zuen han aurkitu. Aithorazu nekhez ilki zarela munduko solasetarik, sartu ziñenean baño Jinkoaren begietan hobendungo izan gabe.

        Bakhartasuna behar da maitatu, nahi denean publikoan trebeki eta beldurrik gabe agertu. Bakhartasunean ikazten dugu, nola behar garen munduaren artean minzatu.

        Bizitze gordea da inozenziaren begiratzeko moien gisakoena. Deusek ez du hala gizonaren berthutea ahitzen nola yendien konpania husuegiak.

        Ezin munduko aire isuristatua har daite haren kutsu gaixtoa sentitu gabe. Ardura beraz zoaz bakharrik egotera; han aire garbi bat hatzarekin hartuko duzu.

        Ermitau Sainduek aithortu dute nihoiz ere ez direla gaiago izatu Jinkoari lanotasun suerte batekin minzatzeko; munduko egiteko eta bilkuietarik urrunduak egon direnean baño.

        Ene haurra, Jinkoak bere delizioak zurekin denean ditu; zureak ekar-atzu harekin izatean; eta nihon hura ez duzu hobeki edirenen, bakhartasunean baño. Han nihon baño errexkiago zure izpirituan soraraziko ditu, zure pena guziak gozatuko, izialdurak pausatuko, dudak sunsiaraziko dituzten gogoreta batzuek; zeñek oraño irakatsiko baitarozkitzute gauza guzietan zuhurtziarekin ibilzeko bide segurak.

        Hitz batez bakhartasunean zure bihotzari adiaraziko dio gozoz betheko duen boza ixil bat; haren bihotzak itxikiko darotzu. Haren adiskide maitiez baizen konprenitua ez den hizkuntza bat, eta zure ariman sigillatuko ditu egia batzu, zenen ezagutza ezin izan baitaiteke haren amodioaren efektu phuru bat baizen.

 

aurrekoa hurrengoa