www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

VIII. KAPITULUA

 

Nola behar diotzogun Jinkoari egin,
Galdeiten darozkigun sakrifizioak

 

ZERBITZARIAK

        Amek bere ume lehenik sorthuez Jinkoari bere tenpluan egiten zioten ofrimendua, guti gostatzen zitzaien. Ordean Birjina saindua! zuk Jesusez egin izan zinduena, egiazko sakrifizio bat izatu zen zuretzat.

        Baziñakien egun batez bere bizia gizonen salbamenduarenzat eman beharko zuela; eta ia, Jinkoari ofrendatzen ziñoen biktima bezala.

        Hura izan zen Jesusen biziaren azken hats korañokoan pairatu behar izan zintuen pena eta estresen lehen mementa bezala.

        Ordudanik zure arima hasi zen, Simeon Jesus bere besoetan zauzalarik mintzo zen, dolorezko ezpata hartaz zilhatua izaten.

        Lurreko amek bere umeak maite dituzte, ez ordean bere amodio guziak heien baitan pausatzerañokoan. Zenbat edituzte aldaratzen banitatearenzat? zenbat bere buruenzat? bañan, zuk Jesus maite zinduen; maite zinduen zure bihotz guziaz; eta etzinduen hura baizen maite.

        Zure ume bakharra zinduen. Doi doia hasten ziñen Ama izaten; eta halako haur baten Ama izateaz zinduen bozkarioaren guztatzen. Bizkitartean bere Aitari haren ofreitzerat gateko eguna ethorri denean berehala abiatzen zare; bideari ematen zaizko.

        Abrahamen alaba paregabea, haren fedearen figunta; mutuarazten, ithotzen ditutzu zure baitan naturalezak sorarazten dituen sentimendu samurrenak, munduan maitien duzunaz sakrifizio bat galdeiten darotzun Jinkoaren boza baizen ez enzuteko.

 

MARIAK

        Ene haurra, ni bezala trebe eta ieneros izan zaite Jinkoak zure ganik zerbait galdeiten duenean zer nahi izan dadin.

        Helas! nahi izatu du sakrifizio bat egin niozan arrozoñekin maite nuenaz: ordean zu ganik zer galdeiten du ardura? higuindu behar zintuzkenen sakrifizioa.

        Jinkoa maite baduzu, ienereostasunak behar du izan zure amodioaren karaktera berezia. Bihotz hertsi batek, ez daki hanitz; zer den maitatzea.

        Zerbait nekha gaitzakeni lothu nahi ez gaizkoenean Jinkoa gatik; garaitu behar diren gaiztasunen bistan gogo urritzen gerenean; ez dakigu maitatzen.

        Amodio egiazkoa señalatzen da guduetan eta doloretan. Minberatasuna ez da konpuntzen Jesusen dizipulu baten sentimenduekin eta kondizionearekin.

        Nahi ditutzu zure sakrifizioak Yaunaren gogara egin? Egitzu laster, eta heien egitea zer gosta behar zaitzun, pensatzen egon gabe.

        Munduak sakrifizio gaitzenak eta gogorrenak nahi ditu bere esklaboen ganik, minzatzea asko du; berehala eta osoki egiten zaizko. Jinkoa izanen da bada nausi xoilla, zeñarenzat ez baitugu sakrifiziorik egiñen; ainzinetik examinatu gabe ea ez othe duen sobra galdeiten?

        O ene haurra! ala Jinkoa guti maite baitugu, eman nahi ginotzoken gure amodioaren señaletan, eremu batzutan baratzen garenean.

        Ez, egintezke mentura, fantesiaz batzen gobernatzen ez den; intrezez baizen maitatzen ez dakien munduari, Kristau gehienak Jinkoari ofreitzerat atrebitzen diren bezalako bihotz baten eskaintzerat.

        Bere Aitarenzat hertsiki manatua zaioen hura baizen egin ez lezaken ume bat; zerbait gosta behar zaioen pontutik bere esposari damu egiteaz axola ez luken espos bat; ez dire amodio zin zinezko baten frogak. Jinkoa infinituzki ona, samurra da bere kreaturen alderat; ordean dnbora berean Jinko ieloskor bat da.

        Ez da, galdeiten eta merezi duen bezala zerbitzatua; non ez den zerbitzatzen bihotz perfet, eta haren nahi guzietarat eroria den batekin.

        Ahalka zaite haren zerbitzuan hain nagia eta gogo urria izateaz. Ahalka zaite zuretzat hanbat egin duen ondoan; zuk harenzat hain guti egiteaz.

        Batzuetan manu gaitzegiak ematen darozkitzula zaitzu, zeren haren sariak merezitu behar baititutzu.

        Galde ahal dietzatzuke zure ontasunak, ohorea, osasuna, bizia bera, guziak zuzenez zor zaizko.

        Ez dezazula mirets baldin ematen diozun eredura oraño gehiago galdeiten baderautzu; ez du hori egiten, baizik hemen fagore handiagoen errezibitzerat zure preparatzeko, eta zeruan sari eta golardo hautetsiago baten mereziarazteko baizen.

 

aurrekoa hurrengoa