www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

XI. KAPITULUA

 

Aphalenzat direla Jinkoaren graziak

 

MARIAK

        Ene haurra, Jinkoaren ganik grazia handien ardietsteko sekretu bat nahi darozut irakatsi. Hura da bethiere sinhetstian izatea ez ditutzula hek merezi. Jinkoak aphalei ematen diotzote bere dohañak eta graziak; bere burubaz gaindi egiña den bihotz baten, Jinkoak ez du edireten non pausa bere fagoreak.

 

ZERBITZARIAK

        Sainduen erregiña! pontu horren gañean zure etsenpluak argi handiak dire guretzat. Jakiteko zein sentimendu aphalak zintuen zure burubaz; asko zaiku ikustea nola egin zinduen Aingeruak Jaunaren partez bisita bihurtu zarotzunean.

        Adiarazi zarotzun Jinkoaren ama billakatzeko menean ziñela, eta ezin konpreni zinezaken nola Jinkoak hautetsi zintuzken dinitate guziz gora hartarat zure alxatzeko.

        Izate soberanoa zure erraietan ematen zen mement berean, zure buruba beheratzen zinduen, zure ezdeustasunean hondatzen ziñen. Zure goratasunari iratxakiak zirn titre ohorezkoetarik, ez zinduen itxiki nahi Jaunaren sehi kualitatea baizen.

        Eva berriya, lehenbizikoaren ganik ungi diferenta izatu zare. Ber urguilleriak hari galarazi ziotzan bere pribilioak; aphaltasuna izanda zurien ithurburuba.

        Guziz bolheretsuak zure baitan mirakullu handienen egiteko, ez diote begiratu zure ethorkiaren distiadurari, eta gañerako abantail naturalei; bañan bai, zure aphaltasunaz zintuen sentimenduez.

        Behar zen, Jinko bati infinituki agrada zakioen humiltasuna, azken beheramendurat jautsten zenaz geroz gizon egiten zenean. Bere amatzat hautatu behar zuen dinitate guzietarik gorena bere humiltasunaren ariaz gehienik merezitzen zuena.

 

MARIAK

        Ene haurra, Jinkoaren begietan oraño gizonenetan baño hobeki merezimendurik gehiena du, gutien duela uste duenak. Zer Jinkoak zeruan era lurraren gañean ikusten du atsegin eta konplasenziarekin? Arima humillak.

        Noren gañerat hedatuko ditut ene begiak? Erraten du berak, baizik erromesaren eta aphalzen denaren gañerat? Urrunzen da Jinkoa gora gan nahi dutenen gañik; eta hurbiltzen da beheratzen direnen ganat.

        Graziaren ontasunez billuziak diren hanbat kristaben pobrezia heldu da heien urguilleriatik. Bere buruben ezagutzeko lana harbalezate, ezagutza hark heien baitan humiltasuna soraraz lezake; eta hark ardiets liotzoketen graziez senda lezake heien pobrezia.

        Ene haurra, izan zaite zure burubaz billuzia eta hustuba, eta Jinkoak betheko zaitu bere dohañez. Aberats egin zaite, zure funts propiotik miseria eta erromesia phuruba baizen ez zarela aithorturik.

        Aphal bazare Jinkoa zutaz baliatuko da bere loriaren emendatzeko. Bere ohorearen artha fidatzen diote, hari hura goratu nahi ez diotenei; eta harekin batean hura erdizkatu nahi ez dutenei.

        Jinkoaren ganik zenbait grazia izaten duzunean, humilki eta ezagutzarekin gogoan erabillazu, zein nausi ona behar duen izan Jinkoak; bere zerbitzarietarik azkenekoa, hanbat frankiarekin aberatsteko.

        Ez diozozula zure burubari deus iratxak ez gozatzen ditutzun ontasunetarik, ez egiten duzun ungitik. Noizeta ere haren graziei leialtasunik gehienarekin ihardetsten baitiozute; orhoitzaite ez zarela leial grazia beraren lagunzarekin baizen: eta Jinkoak zure leialtasuna saristatzen duenean ere; bere dohain propialei khoroa ematen diotela.

        Bethi zurekin erabillatzu hirur sentimendu hauk: Jinkoa da guzia, eta ni deus ez naiz. Jinkoa da guzien yabe; eta nik primezazat ez dut miseria baizen. Jinkoak guziak egin detzake, eta nik haren lagunza gabe ez dut ahalik.

        Orduan zure baitarik deus etzaren arren, deus ez duzun arren, deusen egiteko gai etzaren arren; bizkitartean Jinkoaren begietan zerbait izanen zare, onetsiko du zuri bere fagorien ematea, eta zure etsaien gañetik garaitiyar ilkiaraztea.

 

aurrekoa hurrengoa