IV. KAPITULUA
Grazian eta perfekzionean ainziñat gateko izan behar den arthaz
ZERBITZARIAK
Birjina Saindua, zure konzepzionearen lehen mementetik errezibitu izan zinduen graziaren bethetasuna. Etziñen ordean kontent ontasun balioz hartaz bakhean gozatzeaz, oraño zure bizi guzian artha izatu zinduen haren baliarazteko.
Graziak egun guziez geroago eta gehiago aberatsten zintuen. Ziñen, lur ungi landu baten pare, zeñetan hasirik mendrenak batenzat ehun ematen baitzituen.
Mariak aldazkak etxatu ditu palma-landareak bezala, alde guzietarat hek hedatu ditu eta aldazka hek grazia eta ohorea dakarkete.
MARIAK
Ene haurra nahi baduzu zure baitan baliarazi Jinkoaen adiskide, Jinkoaren ume: Izpiritu Sainduaren Tenplu, Jesusen anaia, eta primu lagun billakarazten zaituen grazia hura; egiozu ihes munduari, onets zazu othoitza, hurbil zaite husu Sakramenduetarat, zure estatuari dagozkon berthutien pratika besarka zazu.
Enzun zazu zure barnean mintzo zaitzun boza, eta zure buruba utzazu haren deihez eta inpreñuez erabilzerat. Zenbatenaz boza hura enzuten baita, hanbatenaz gehiago argitzen du.
Badire hanits, berthutearen bidetan zenbait denboraz ibilli ondoan, egin duten bideaz content pausatzen direnak; graziak ordean behinere ez dio, ia, asko da.
Bertze batzuei hanits zaie: gaixtoago ez billakatzea, ez da hori asko. Prestu denak egun guziez behar du trabaillatu hobeago billakatzen.
Zenbat kristau azken juiamenduan ez dire espantitubak izanen Jinkoaren justiziaren alderat bere burubak zorrez kargatuak ikusteaz, zeren ez diren progotxatu Saindu handiago billakatzeko zituzten errextasunez.
Berthutearen bidean ainziñat ez doana gibelat lerratzen da; irabazten ez denean, galtzen da.
Neurthuz nahi denean ibilli Jinkoaren zerbitzuan, hark neurtzen ditu bere ungi eginak haren alderat bekaitz ez denarenzat frankoa eta liberala da mundu huntarik beretik.
Den gutiena munduko ontasunetarik izan dezazun, bethi asko duzu. Ezin ordean behirene sobra izan dezakezu graziaren ontasunetarik. Bere nausiak kontuz eman diotzan ontasunak baliarazten ez dituen sehiya, punituba izanen da.
Erna zaite beraz, ene semea, zure kokumatik. Errepara zuzu denbora galduba. Ez erran asko zaitzula aita zerukoaren txean azken plazaren izatea, hola mintzo denak hirrisku du, hanbatere ez izateko.
ZERBITZARIAK
Maria! ararteko puxant eta kartsuba, zure laguntzarekin batean santifikatu nahi dut Jinkoak oso osoa haren maitatzen eta zerbitzatzen iragateko eman darotan bizia. Eugizu merezi dezadan loria hura, zeñetarat ezin hel bainaiteke graziaren laguntzarekin ere, ene obren bidez baizen; eta zeñaren handitasuna neurthua izanen baita hekin egitean izatu dukedan kharraren gañean.
|