www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV. KAPITULUA

 

Meditazionearen premiaz
eta abantaillez

 

ZERBITZARIAK

        Betheleemgo heia, erran diezaguk, zer Mariak adiarazi zaroan, artzañak Jesus manyateran adoratzerat ethorri zirenean.

        Edo o Birjina Jinko abaten ama! Zeronek hobeki erran diezaguzu zertaz orduan okupatua ziñen.

 

MARIAK

        Ene haurra, trapu tzar batzutan troxatua manyatera baten barnean etziña zen Jinko iaio baten ikuskari espantagarria, zen neretzat; gogoeta eta erreflexionien funts ezin ahi zaiteken bat.

        Ezin unha ninteken misterio handi haren meditatzen. Ikusten nuena, aditzen nuena, sigillatzen zen ene gogoan; eta han inpreñu bat barna barna egiten zuen.

        Artzañak baño oraño gehiago nintzen espantitua obratua ikusten nuen mirakulluaz. Ene arimako puxantza guziak objet handi hartaz ziren okupatuak.

        Milla amodioaren dardo ene bihotzetik bazioazen, ez ninzen gelditzen laudorioak eta benedikzioneak guziz botheretsuari ematetik.

        Nahi baduzu, ene semea, ukitua izan fedearen objet handiez, hek behar ditutzu gogoan erabilli; eta atenzionerekin heien gañean meditazioneak egin.

        Hanits Kristaben fedea ez da kelemelea, baizik zeren ez duten artha, meditazionearen medioz haren neurritzeko eta borthitzteko.

        Zer hoben eta itsuskeria ez dugu lurraren gañean ikusten? Egia eternalen ahantzmendua da, heien ithurburua.

        Maiz Jinkoaren perfekzionien eta munduko gauzen funtsgabetasunaren gañean erreflexioneak egiñez; sainduak sueltatu dire creaturetarik; eta bere amodioa itzuli dute kreatzaillearen alderat.

        Exerzizio saindu hartan iksten zuten Jinkoaren begietan handi dena baizen ez prezatzen. Heien bihotzak berotzen ziren; eta hetarik alxatzen ziren su lama batzu osoki zerutikakoak, Jinko beraren baitan sunsitzen zirenak.

        Ez dezazula beraz egun bakhar bat ere iragaterat utz zure arima salbamenduko zenbait egiez hasi gabe. Molde hortan ikhasten da sainduen iakintasuna.

        Hañitzek bezala ez dezazula estakurutzat ekhar ez duzula meditatzeko astirik: ez da denbora eskasten, bañan bai nahiya.

        Erran behar bada, ez duzu munduan egiteko xoil bat baizen; hura da salbamenduaren egitekoa. Deus guti behar du izan; merezi ez badu, ez dezagun egun bat iragaterat utz hartaz orhoitu gabe.

        Egun guziez astia edireten duzu zure intrez denborako eta iragankorren gañean serioski erreflexionetan egoteko; bada othe da intrezik hurbillagotik ukitzen zaituztenik, eta zuretzat konsekenzia gehiagotako denik, eternitatekoak diren baño?

        Ez dezazula oraño erran ez dakizula meditazionean egoten. Gai zare milla gauza funtsgabekoen eta kuriostasun phuruzkoak direnen gañean pensatzen egoteko; eta zure inoranzia eztakurutzat ekhartzen duzu fedearen eta eternitatearen objet handien gañean erreflexionien egiteaz kuestione denean.

        Jinkoarenzat eta zure salbamenduarenzat duzun ezansiatasunaz baizen ezin utz dezakezu saindutzeko duzun moian puxant hori.

        Ene haurra, bethi zure bizia ungi erregelatua izanen da, egun guziez hartzen baduzu denbora bat Jinkoaren ainziñean examinan egoteko ea izan behar zindukena, zaren harenzat.

        Ez zare herioaz atzamana izanen, egun guziez ikhasten baduzu ungi hilzeko moldea.

        Egun bakotxean aldare edo gurutzefika baten oñetan oren erdi bat edo oren laurden bat bederen eramaten baduzu Jinkoaren handitasunen edo miserikordien, haren aginzen edo dixiduen gañean meditazione egiten; hañitzez iakinzunago billakatuko zare, salbamenduardn szineziaz landan gañerako guziak dakizkiten gizon iakin eta sabantak baño.

        Gizonari zer baliatuko zaio munduaren arabera progotxosak eta ohoragarriak diren argi eta ezagutza guziez bere ispirituaren aberatstea; ez baditu sainduek izatu dituzten, eta sainduak egiten dituzten ezagutzak?

        Prestu eta Jinkotiar billakatzeko, ez da asko nahi xoillaren izatea; seriozki estudiatu eta hartu behar dire hartako bideak.

        Errekeri zazu Jesus, arren eman diezazun grazia, exerzizio saindu harenzat duzun nakazdura eta desgutuaren garaitzeko. Ispiritu gaixtoak ez du billatzen hartarik zure urrunarazten, baizik zeren ezagutzen duen zein premiazkoa den haren usaia.

        Ez xoilki zure buruarenzat, bañan oraño manera berezi batez zure artharen azpian direnen gidatzeko abantail handiak hartan edirenen ditutzu.

 

aurrekoa hurrengoa