www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXIII. KAPITULUA

 

Bizitzez

 

        Mariaren etsenpluak Elisabeth bere kusinari bihurtzen dioen bisitan; irakasten daroku, elkarren alderat itxiki behar dugun bizitzeko moldea.

        Jinkoaren ama izan arren, Birjina humil hark ez du idurikitzen Elisabeth aiñzin dakioen: hala, kondenatzen du bere graduen ielos diren hanbat presunen minberatasun falsoa.

        Zerk Maria ekhar zezaken bizita haren egiterat? ezin zaiteken zenbait errelijionezko arrozoin baizen.

        Kuriostasunak, banitateak, amodio propioak munduan bihurazten dituzte bizitza gehienak; ez da orobat Mariak, Birjina guzien artean leialenak bihurtzen duenaz: xederik sainduenek egiñarazten diote.

        Presuna Jinkotiarrak bere bizitetan berthutien mobimenduz dabilza: munduak bizita hei begiratzen ez dioen arren kortesiaren eginbide batzuei bezala baizen.

        Debozioneak, karitateak, Jinkoaren loriak daramate Maria. Jinkoa zerbitzatua eta maitatua den etxe baterat doa; bere ahaideari Jinkoak egin diotzan graziez duen bozkarioaz parte ematerat. Bizitatzen du batasun saindu baten lokarriak hertsikiago amarratzeko gogoarekin.

        Debozioneak ez gaitu gibelatu behar elkarri zor diotzogun honestasunezko eginbidien bethetzetik: nahi du xoilki xede giriztinozko batzuekin eta sainduki konpli detzagun.

        Yende debotek atsegiñekin egiten dituzten bizitak dire, etsenplu onak bertzien baitan kausitzeko, eta berek hek emateko egiteko dituztenak.

        Bertze gañerako bizitak ez dire heien gogarakoak, unhagarriak zaizkote. Berthuteari laket zaio berthutearen aldean izatea.

        Sainduek Jinkoaren loriarenzat, lagunaren etsenplu onarenzat, eta bere perfekzione propioarenzat baliarazten dituzte indiferentenak iduri duten akzioneak.

        Heien arabera egin bagiñeza, eta xede berarekin elkar bizitatzen bagindu, zer abantail ez giñetzake kausi kortesiazko komerzio hortan?

        Munduko presunek ezagutzen ez dituzten milla plazer garbi eta inozent hetan guzta giñetzake. Hetarik ilki gintezke ez munduko bizitek bihotzean usten duten huts eta eskaz harekin; bañan bai, yende prestuen partaiaden barneko gozo eta kontentamendu saindu harekin.

        Ea beraz, giristinoak, bethi biztan izan zazue bekien ainziñerat eman darotzuedan etsenplua. Maria bezala etzaiteztela bakan baizen zuen etxetarik ilki; eta ez dezazuela izan ariarik presuna Jinkotiarrekin baizen.

        Hark bezala ez dezazuela billa Jinkoaren ohoratzea, eta lagunari etsenplu onen ematea baizen; eta zuen buruenzat probetxoz billaka zazue gizonekin, borxaz bada ere izan beharko duzuen komerzioa.

 

aurrekoa hurrengoa