www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

II. KAPITULUA

 

Nola behar dugun prezatu
Saindutzen gaituen Grazia

 

        Maria bere izatearen lehen mementetik begiratua izatu da bekatu oriyinaletik: erran nahi da konzebituba eta formatuba izatu dela Jinkoaren grazian eta adiskidetasunean.

        Guziak mundu huntan sartzen garenean Jinkoaren hasarreduraren biktima doloragarriak gare; Maria xoilla haren amodioaz aberatstuba, han sarthu da, haren graziaren obra mirakulluzko bat bezala.

        Jinkoak etzuen nahi bere egoitza egin behar zuen tenpluba izan zedin batere lizundua. Semearen ohoreari bazaukon Ama mement batez ere etzedin izan debrubaren gathetan.

        Zer estimu Mariak etzuen egin izatu fagore hautetsi hortaz? Lehenago, Salomoni zuhurtziaren dohaña bezala, fagore hori ditzaion, on eta ontasun guzien ithurriya. Jinkoa hartaz yabetu zen, izaten hasi zenekotzat; eta hori, zen harenzat lurreko khoroa baño zerbait gehiago.

        Arima kristaba bataioan izatu duzu Mariak bere konzepzionean errezibitu zuen grazia Saindutzen duen hura.

        Grazia haren medioz ardietsten duzu Jinkoa zure aita, Jesu-Kristo zure anaia deitzeko zuzena. Billakatzen zare Jinkoaren primu, eta Jesu-Kristoren primu lagun ezleyituba ere zaitzu zeruko erresuma.

        Orai ungi sentitzen othe duzu pribilio lorioz horren goratasun guzia? Ordean denbora berean konprenitzen othe duzu iratxakitzen darotzun eginbidearen hedadura guzia?

        Helas! Giristiñotasunaren ahalkeria handitan behar dugu aithortu Kristaben artean gutiak direla hortarat pensatzen dutenak; are gutiagoak oraño, bere obren Saindutasunaz bere goratasunaren sustengatzeko trabaillatzen direnak.

        Guri gutiak dire inozenziaren soin preziatu hura bere xuritasunarekin begiratzeko zenbait lan eta nekhe bere burubei eman nahi diotenak.

        Buruiope, banaloria bat ematen darokute munduko abantaillek; eta zoramendurik estranioenaz gure izpirituetan azken herrunka ematen diogu gure estimuba bakharrik merezitzen duen graziari.

        Iende handiek ez dute nahi bere ethorkiari eta leiñubari laidorik iratxaki, eta gu ez gare beldur ethorki guziz ispiritual eta Jinkozko bat abreen pareko bizitze batez desohora dezagun.

        Irritsekin bagabiltza lurreko ontasun eta premizen ondoan, eta negliatzen, erran behar bada arbuiatzen dugu zeruko ontasunen primeza eternala.

        Arima eskergabe, bekhatuaren biktima dohakabeak, nor nahi zareten; Ah! ez detzatzuela zuen bihotzak sorhaio billaka orano deitzen zaituzten Jinkoaren bozaren alderat.

        Bigarren bataio bat gelditzen zaitzue galdu duzuen graziaren kobratzeko. Hura da penitenziarena. Hartarat hel egizue esperanzarekin eta zin ziñez: Zuen aita-zerukoak ez du deusere hanbat sekerarekin gutiziatzen nola zuei bere adiskidetasunaren bihurtzea. Laster egizue ordean, menturaz gero ez da muga izanen.

        Birjina guziz garbia zarena, egizu guretzat othoitz, arren bethi gaudezen bekhatuak galarazi darozkigun ontasun preziatuen erreparatzeko hartu dugun gogo onean. Zure arartekotasunak ardietsiko daroku Jinkoaren adiskidetasunean osoki sartzeko grazia; eta hala Jesus zure semeaz lekhora, laudatuko eta benedikatuko zaitugu gure salbamenduaren Ithurburuba bezala.

 

aurrekoa hurrengoa