www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

VII. KAPITULUA

 

Beheramenduen amodioaz,
eta balioaz

 

        O ene Jinkoa! nonbeit zure Ama sainduarenzat humiliazione handi bat izatu behar zen bertze Am,a komunekoenzat baizen egiña etzen Purifikazioneko legearen begiratzea.

        Etzuen ordean iñoratzen beharamenduak eta laidoak egun batez izan beharko zutela zure partea: hala dohatsu bere burua itxiki zuen hortan zure iduriko ahal izatea.

        Zenbatenaz bertze emakumez gorago alxatu baitzinduen, hanbatenaz zuen atsegin bere buruaren ezdeustatzeaz; eta bere pribilioen gerizatzeaz.

        Mariak bezala bere Jinkoaren gogara egitea baizen billatzen ez duen arima batek, kasu guti egiten du yenden estimuaz. Guti sentitzen ditu heien errespetuak.

        Profeta batek dioen bezala nahiago du Yaunaren etxean beheratua egon; ezen ez mendeko umien ohore eta distiaduraz bere burua inguratua ikusi.

        Eta egiaz berthutea hobeki dago segurean estatu humil eta aphal batetan; handitasunen erdian baño. Gizonen begiei gordea badago, hanbatenaz gehiago izarniatzen du Jinkoarenetan.

        Egiazko berthuteak ez du ikusia izan nahi Jinkoaz baizen. Izan dadin ahantzia, arbuiatua ere; dohatsuago dauka bere burua.

        Yustuen gañean erne dagoen Probidenziak, maiz beheramenduen medioz hek eramaten ditu merezimenduen eta loriaren aphirikurat.

        Duda gabe nekhez iasaten du amodio propioak aphaldua izatea; ordean hargatik da beheramendua salbagarriagoa. Sainduek Jinkoari grazia handi batez bezala eskerrak bihurtzen ziotzoten, pairatzen zituzten laidoez.

        Ah! ez baditut heien sentimendu berak, enaiz orako gizon1 haragizko eta lurreko bat baizen: ez dut Jinko xoilla billatzen.

        Izatu ere dire sainduak Jinkoari beheramendu handiak galdetu diotzotenak; hanbatetareñokoa zen perfet izateko zuten gutizia.

        Ez badiot nere buruari senti heien animo bera, bederen ixil ixilla behar ditut errzibitu galdetu gabe ene onetan egortzen darozkidanak.

        Jinkoari ohore gehiago bihur diozoket haren nahiei zordiotedan errefinazionearekin beheramenduak iasanik; dohain gorenez berez baño.

        Apostolua mintzo den bezala Jinkoaren semea aphaldu da ezdeus bat billakatzerañokoan. Horra ahalaz segitu behar dudan etsenplua.

        Beheramenduen hinguinza da, Jesusekin ematen daroluten diruiaren higuinza.

        Jinkoak hek nere baitan emendatzen baditu, hori heldu da zeren nitaz egin nahi baitu bere semearen imayina perfet bat.

        Beheramenduak behar nituzke errezibitu gurutze egiazkoaren zathi bat errezibi nezaken bozkario eta ezagutza berarekin.

 

aurrekoa hurrengoa