www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

XV. KAPITULUA

 

Arima batek Jesus Komunionean
errezibitzeko izan behar duen lehiyaz

 

MARIAK

        Ene haurra ya irakurririk heldu zaren misterioak, oraño egiñaraz dietzatzuke gogoan ez ditutzun asko erreflexione.

 

ZERBITZARIAK

        Zeruetako Erregina! Zato, zeronek argi nazazu. Minza zakizkit; enzuten zaitu zure zerbitzariak.

 

MARIAK

        Aingeruaren bisita izan nuben baño lehenago, Israelgo justuen pare, errekeritu nuen zerua, arren ganbia zedin ihintz gozo batetarat; eta lurraren ganerat jautsaraz zezan yustu guzizkoa. Ez ninzen ordean behinere menturatuko pensatzerat, ni behar ninzela izan munduari Salbatzaille bat eman behar zioen Birjina hura.

        Bizkitartean seguratua izan ninzenean hautetsia ninzela haren ama izateko; oi! ene haurra, beheratzen ninzelarik hain zorthe gora eta dohatsuaren bistan; zer bozkario ez nuen izatu ene Jinkoa ene erraietan ekartzeaz.

        Bere Inkarnazionean nerekin hain barna eta hertsiki bat egin nahi izatu duen Jinkoa berak, gutizia du, ene haurra, Komunionearen medioz zurekin bat egiteko. Oi, zein lehiya guti duzun ordean haren errezibitzeko.

        Ez zaitezela trika mahain saindutik zure urrunarazteko nagitasunak eta humiltasun falso batek asmarazten darozkitzun eztakuruetan. Beldurra eta errespetua dakarzketzu aitsekiatzat; ordean beldurrak eta errezpetuak amodioari amor eman behar diote; eta baliatu behar dire amodioa atzarriagoa billakatzeko.

        Errespetu baten itxuran Komunionetik urruntzea, da gurekin egoteaz luken atsegina Jesusi goratzea. Atsegin hura nahi duela, erakutsi darotzu, erran darotzunean; gizonen umekin egoteaz dituela bere delizioak.

        Zure hutzak, diozu, husuegiak dire hain maiz Sainduen Sainduaren ganat hurbilzeko. Ordean, ene haurra, nahi bezanbat erorkorra izan dadin arima bat, bethi Jesus plazerekin heldu da haren ganat bere ahalak egiten baditu korreyitzeko.

        Diozu, Komunionetik urrundua zaudezela zeren indine baitaukazu zure burua; behar zinduke erran; nere baitan den bezanbatean nahi dut gai izan, Jesusek arima debotei Komunionearen bidez ematen diotzoten grazietan partalier billakatzeko.

        Zertako dire hain bakanak zure Komunioneak? Zeren belduzen baituzu nekhea; nahi baituzu aisiyan bizi: beldurtzen baituzu husu Komuniatzerat usteko, zure ganik galde lezaketen bizitze karsu hura.

        Errenkura zare zure herbaltasunaz eta zure arimako gaitz eta eritasunez. Balia zaite beraz biziaren ogian eskañiya zaitzun erremedio efetuzkoaz.

        Jesusek Ebanjelioan bere othurunzarat gonbidatzen ditu herbalak eta eriak; Itsubak eta erromesak. Ezagutzen ditu zure beharrak eta miseriak, bere sakramenduan eskainzen darotzu zure sendatzeko eta borthizteko gisakoa den yanari bat.

        Nahi izateko liteke izan zindezaken saindutasun oso eta perfet bat Komuniatzeko. Ez du ordean Jesusek hura baitezpada galdeiten. Premiazkoa balitz gutiak litezke haren gonbidu guzien despit, han errezibituak litezkenak.

        Saindutasun perfet hura Komunioneari darraioen fruitu bat da; eta ez hartarako disposizione baitezpadako bat. Zoaz mahain saindurat zure indinitateaz aithor zin ziñeko bat egiñik, bereziki bihotzeko garbitasun handi batekin; edo bederen haren ardietsteko gogo egiazko batekin; orduan zure Komunionea ungi egiña izanen da.

        Orhoit zaite Komunione on bat ez dela behinere ariman zenbait efetu on egin gabe. Zure leialtasunaz eta atzartasunaz eman izatu baziñe husu Komuniatzeko estatu hortan, ia ungi ainziñat gana zintezke perfekzionearen bidetan.

        Zeruan Jesusen presenziaz gozatzea berantesia duen arima batek, bere atsegin guziak ematen ditu lurraren gañean ahal bezain maiz Komunionearen bidez hartaz gozatzean.

 

aurrekoa hurrengoa