www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

XI. KAPITULUA

 

Probidenziak iustuen alderat duen arthaz

 

ZERBITZARIAK

        Birjina obedienta! bozik gogoan darabillat Ejiptorat gan behar izan zinduenean, zure arimak zuen sosegua eta berdintasuna.

        Baziñakien bide guzian Jinkoa zure gañean atzarriya egonen zela; eta ezleyitu zarotzun lekhurat heldu ondoan, han ez zintuela laguntzarik gabe utziko. Ezen nola bere begiak karratuak iduk zetzaken zure, eta karguz eman zarotzun altxagarri sakratuaren gañean?

        Ez ez ez zintuen beldurtu behar gabazko arteak, ez eta ere egunaz zure kontra etzaiek etxa ahal zetzaketen dardo hilgarriak.

        Yaunak bere Aingeruak egorri zituen zure begiratzeko; manua zuten zure urrats bakotxean leialki zure segitzeko; hirrisku guziak zu ganik aphartatzeko; eta behar bazen bere eskutan zure eramateko. Dañurik gabe ibilliko zare suge biperaren gañean; eta oinpean erabilliko ditutzu lehoña eta haren sugea.

 

MARIAK

        Ene haurra, Yaunak ber liburu sainduetan agintzen du, lagunduko dituela haren baitan bere fidanzia emanen dutenak.

        Behinere ez zaitzela nahasiya eta trublatua izan Jinkoak emanen darozkitzun manuen ariaz, nahi bezanbat gaitzak iduri dakizkitzun konplitzeko. Haren baitan izan zazu esparanza, eta lagunduko zaitu.

        Haren nahiari obeditzeko behar bazindu ere erori erromeskeriarik handienerat, guziez pausa zaite haren artharen gañean: haren probidenziak ez zaitu deusen eskasean utziko.

        Behar bazindu ere izan gaixtagiñen hirri, trufa eta persekuzione guziei paratua; ez dezazula gogoa gal. Jinkoa izanen da zure sustengua atsekabearen denboran.

        Arima iustuek haren baitan duten fidanzia, da haren laguntzaren fiadorrik segurena. Aldi batzuz iduri badu usten dituela; azkenean ediren arazten diote sosegua.

        Bethulia hiriko iendakiek etzuten gehiago deus idurikitzen bere arbasoen Jinkoa ganik, nihoiz baño gehiago bere probidenziaren begiak heien gañean idekiak zauzkan denboran.

        Joseph garbia etzen ahantzia izatu. Presondegi beltz baterat kondemnatua, nigarrez dago bere sepoetan. Kolpe kolpez handik atheratua da, erregeren tronuaren zahetzerat altxatua izateko.

        Ez da bizkitartean erran behar, bethiere probidenziak arima iustuak beldur eta hirrisku guzietarik begiratzen dituela: ez eta ere bethi hek nahi duten eta galdeiten duten moldean heien behar guziez kontu daukala.

        Bañan haren konduita ez da gutiago miragarria, nahiz athera detzan bere beharretarik, edo han utz detzan: nahiz mendeza detzan hei egiten zaizten inyustiziak, edo konsenti dezan billaka daitezen heien biktimak.

        Jinkoak ematen daroe bere gaitzetan pairakortasunaren grazia, eta hura emanik gehiago egiten du heien fagoretan ontasunez eta nahikarez bethetzen balitu baño.

        Zenbat kristau ez dire guziak eskas dituztenak eta deusen eskasik ez dutela diruritenak? hain dire kontent bere estatuaz. Probidenzia benedikatzen dute, eta bere zorthea ez lezakete ganbia mendeko dohatsuen zorthearekin.

        Yauna ganat beraz hel egizue zuen beharretan; haren gañean pausa zaitezte. Haren ganik izanen ditutzuen laguntzak bethi ageriak ez izan arren, ez dire gutiago egiazkoak eta konsolagarriak izanen.

 

aurrekoa hurrengoa