www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

XII. KAPITULUA

 

Ez dela munduan estaturik,
zeñetan ezin Jinkoa zerbitza baitezakegu,
han nahi gaituen pontutik

 

MARIAK

        Ene haurra, zerenzat ditutzu errenkura horiek zure estutuaren gañean? ezin, diozu, han Yauna zerbitza dezakezu zerbitzatua izan behar duen bezala.

        Zerua zure estatu berean saindutu diren presunez bethea da. Ejyptorat gan ninzenean han Jinkoa aurkitu nuen iuduen artean ediren nuen bezala, eta molde berean haren zerbitzatzerat enseiatu ninzen.

        Guzietan begiratzen baditutzu Jinkoaren grazia eta adiskidetasuna; guzietan kontent behar duzu izan. Iduriz Ioseph ene Esposari eta niri hañitz gosta behar zitzaikun Israelgo bazterren ustea; bizkitaratean ez ginduen nakazdurarik batere erakutsi.

        Berriz harat deithuak izan giñenean, ez ginduen bertze bozkariorik agertu; guzietan gure erregela xoilla zen Jinkoaren nahiaren konplitzeaz landan.

        Billatzen ez baduzu zure nahi propioaren egitea, aita zerukoak eman zaituen estatuaz kontent zarelatik; ez duzu bertzerik gutiziatuko.

        Jinkoak bakotxari esleyitu dio saindutasunerat iduki behar duen bidea. Enganatzea liteke, bertze bide bat harturik saindu izaterat pretenitzea.

        Graziaren laguntza gabe ezin saindu izan zaitezke, bada Jinkoak grazia hura bakhotxari ematen dio premiya duen neurriaren arabera.

        Komentuan sartzen denak ez du urrikirik behar mundua utzi izateaz; hala nola munduan engaiatua denak, ez baitu erran behar ezin han salba daitekela. Bataren eta bertzearenzat estatu segurena da, Jinkoak hek ikusi nahi dituena.

        Non, edo nola nahi izan zaitezen; salbamendua iratxakia da graziari ihardetsteko izanen duzun leialtasunari.

        Joanniz Baptista saindutu da Yordango arriberaren hegian. Zeren Jinkoak nahi zuen han egon zedin; etzuen billatu handik ilkitzea Jesusi zarraizkon Apostoluen bizitze mota etzitzaioen gaiago iduritu saindu billakatzeko.

        Ez, zur estatua ez da berenez traba bat saindutzeko. Ez lekhuak, ez enpleguak ez dute gizona saindutzen; gizonari dauko heien santifikatzea.

        Maizago kexagunez ungiaren amodioz baño hobeki beiak etxatzen ditutzu zure estatutik diferenta den bertze estatu baten gañerat.

        Zer irabaz ziñezake haren ganbiatzeaz? ez zintezke hobeago tokiz aldaraturik eta bertze kondizione bati lothurik, ez zintezke hargatik umorez eta karakteraz ganbiya.

        Lekhu guzietarat zurekin batean garraiatuko ditutzu zure bizioak. Zure baitan, ene haurra, behar duzu ganbiyatu, ez zure estatuan, ez zure enpleguan.

        Sainduki zure lanak egitzu zure estatuan hek Jinkoari hedatzen diotzotzularik, eta ez zare errenkuratuko barraiatzen zaituztela.

        Erresuma handi baten gobernuari darraizkon lan ostiek, etzuten David gibelatu othoitzari iarraikitzetik; eta egun bakotxean zazpi aldiz Yaunaren laudorioak kantatzetik.

        Lanen nonbreak sainduak gibelatzetik urrun saindu billakatzetik, bere saindutasunak berak gai egiten zituen bere eginbideak ungi bethetzeko.

        Saindutasuna ez datza nahi dugun lekhuan eta moldean Jinkoaren zerbitzatzean: bañan bai hark berak nahi duen maneran.

        Gehiago Yauna lorifikatuko duzu oinhazekin ohe baten gañean zarenean, haren nahiya balin bada han izan zaitezen; ezen ez hari arimen irabazteko xedez, zure burua nekhez ahituko duzunean.

 

aurrekoa hurrengoa