www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

X. KAPITULUA

 

Egiazko handitasunaz

 

        Ezin erran bezalako diferenzia bat bada munduaren araberako eta graziak ematen dituen handitasunen artean. Ontasun murruek, yauregi superrek, sehien ostiek aditzerat ematen dute erregien handitasuna. Munduaren arbuioak, bekhatuaren higuinzak, eta Jinkoaren amodioak presuna yuztuaren handitasuna markatzen dute.

        Gizonaren loria egiazkoa, merezimendu bakharra, datza Jinkoaren beldurrean eta haren manuen begiratzean. Aingeruak Mariari erran zioen agur graziaz bethea Jauna da zurekin. Nola Birjina hartaz egin ahal othe zezaken bada laudorio ohoragarriagorik?

        Aingerua Mariaren ganat egorria izatu zen denboran, Auguste eta Herodez tronuaren gañean ziren. Handien, puxanten, manifikoen izen azematen ziotzoten: ordean zer ziren, egiazko handitasunaz bakharrik zuzenki juiatzen duen Jinkoaren begietan?

        Nazaretheko zoko batean gordea zagoen Birjina gabe bat hek baño infinitugi dineago zen laudoriorik handienez, handitasun egiazkoa ez da neurtzen gizonen opinione funtsgabien gañean, bañan bai bera bakharrik handia den Jinko batek hartaz egiten duen estimuaren gañean.

        Zer dire bada munduan hanbat haro egin izatu duten gizon famatu hek, errelijioniak berthutien bidez formatzen dituen presunaia halto hekiekin parrean ematen direnean?

        Ohore gehiago da pasionen zapatzea, populuen nausi izatea baño. Nekhe gutiago da bertzien garaitzea, gure buruen baño; etzaio kristau egiazko bati behar begiratu inkontru xoil batetan, egun bakhar batez handi den presuna bati bezala; bere bizi guzian da handi. Kontra egiten dioten traba guzien gañetik badoa; bere Jinkoaz gozatzeaz, haren baitan deskansatzeaz egiten du bere zoriona.

        Othe da bada Jinkoaren zerbitzatzeaz eta harena izateaz goragoko ohorerik? Erregiñatzea da, haren zerbitzatzea. Iskribu Sainduak Abrahamez, Moisez, Davitez eta lurraren gañean izatu diren gañerako gizon hautetsiez minzo zaizkigunean; deitzen ditu Jinkoaren zerbitzariak: kualitate xoil horrek bertze guziak zarratzen ditu, edo hobeki errateko gañerakoak deus ez dire horren aldean.

        Hanbatenaz da Jinkoaren zerbitzarien kondizionea errege eta lurreko soberano guzien kondizioneaz goragoa, zenbatenaz Jinkoa alxatua baita errege eta soberanoez gañetik.

        Munduaren nausi soberanoa! zuretzat eta bakharrik zuretzat egiña naiz. Zu ezagutu ondoan berzetarat heda ahal othe detzakegu gure homaiak. Zu ezagutu eta, nola ez dugu infinuski prezatuko zu zerbitzatzen zaituztenen zorthea.

        Zer ohore ez da gizona bezain erromez eta miseriatua den kreatura batenzat, zure zerbitzatzeko eta maitatzeko loria, eta zoionerat preteni ahal izatea?

        Egizu Jauna zure graziaz, ungi konpreni dezadan, bizitze gorde baten ilhunbetan zure nahien egiteko arthaduen; eta zu leialki zerbitzatzen zaituen presuna batek, hanits gehiago egiten duela, mundu itsu eta zoro batek handitzat dauzkan guziak baño.

        Egizu zure zerbitzuari iratxakia den ohoreak, goratasunak, loriak, inspira dietzatedan ene enplegu guzietan, ene lan eta obra guzietan; zerbitzatzen dudan nausiari dagozkon kharra eta lehiya.

 

aurrekoa hurrengoa