www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

IX. KAPITULUA

 

Zer disposizionekin behar diotegun begiratu,
gertha dakizkiguken gaitzez

 

MARIAK

        Ene haurra, zeri egiten ditzotzu nigar horiek. Zerk atheratzen darozkitzu zerurat hedatzen ditutzun hagorapen min horiek?

 

ZERBITZARIAK

        Helas! sainduen erregiña, zenbait soseguz gozatzen hasten nintzen; eta huna non kolpe kolpez aurkitzen naizen alarma berri batzutan.

        Inyustizia, pensu gaixtoak, eskergabetasuna berritan aspertzen zaizkit. Ama samurra othoi zure umeari emozu zure protekzionearen laguntza.

 

MARIAK

        Ene haurra edireten zare bada han nonbeit, tenpluan Simeonen oraklea enzun nuenean kausitu nintzen estatu beran.

        Jesusen ethorkisuneko handitasunaz minzatzu zitzaitan ondoan, adiarazi zarotan persekuzionei eta kontrestei paratua izanen zela, eta dolorearen armak ene arima alde batetik bertzeat sillatzen zuelarik; partalier izanen ninzela ene semeak iasanen zituen gaitzetan.

        Liburu sanduek bertze alde argitu ninduten Jesusen sofrikarien gañean. Abel hilla, Joseph saldua, David persekutatua, bazkoko bildotsa imolatua; hanbat figura ziren hari gerthatu behar zitzaioena konprenitzerat ematen zarotedanak.

        Ah! zer kindu eta kirestasun ene biziaren gañerat etzuen hedatzen bethi bistan nuben Jesusen tromenten eta horiotzearen ikuskariak?

        Zer haben eta plañu ene barnetik etziren atheratzen, Jesus ene blharren kontra nauk alarik; orhoitzen ninzean ez zuela mundua salbatu behar heriotze kruelenaren bidez baizen?

        Tenpluan ikusten nuenean bildots bati zinzurrak egiten ziotzotela, edo uso bat ithotzen zutuela: nere buruari erraten nioen, molde hortan izanen da egun batez Jesus sakrifikatua.

 

ZERBITZARIAK

        Konprenitzen dut, o Birjina Ama, zein doloragarria behar zen izan zure estatua; Elizak zuzenekin deitzen zaitu martiren erregiña.

        Martirek izatu dituzte buruak ebakiak, izatu dire bestia errabiatuen manerat utziak. Hetarik batzu peritu dire subaz, bertzeak uraz, ordean gehienean heien oinhazeak ez dire luzeak izatu, zuriek iraun dute hogoi eta hamar hirur urthe.

        Eta denbora hartan guzian animoz eta indarrez bethea, martir guziak baterat emanik baño gehiago; kantitua izan gabe ikusten zintuen Jinkoak preparatzen zarozkitzun sofrikari bethi berriyak, eta beregainki egun batez Kalberioaren gañean iasan behar zintuenak.

        Nitaz denaz bezanbatean, herbaltasuna, laxokeria bera baizen ez naiz; gertha ahal dakizkidaken gaitzen eta sofrikarien bistan.

        Zure dolorea bethi eta bethi erreberritzen balin bazen Jesusek pairatu behar zituen trementez orhoitzen ziñenean; halaber bethi eta bethi erreberritzen zinduen, tenpluan hartaz egin zinduen lehenbiziko sakrifizioa.

        Zure arima tristezia pisuenean balin bazen, etzen hargatik haren sosegua batere nahasiya. Obedienzia osoenarekin nahi zinduen Jinkoak nahi zuena.

        Eta ni latzten naiz ez leyitzen darozkidan gurutze berriei begiratzen diotedanean. Ez dut gehiago sosegurik eta deskansurik. Ene Ispiritua bursudian ematen; ene bihotza errenkuratzen da.

 

MARIAK

        Ene haurra, Jinkoak ez du nahiko izan zaitezen zure ahalez gorago tentatua, afliyitua, bethi laguntza neurthuko du frogaren gañean.

        Enzun zazu ia mintzo zaitzun haren grazia, iharts diozozute haren mobimenduei, zenbatenaz Jinkoak arima bati gurutze gehiago preparatzen baitiotza, hanbatenaz orobat aldaratzen diotza heien ungi iasateko moienak.

        Jinkoak bere kreaturei egin ahal diotzoketen present aberatsenak dire gurutzeak. Hala nola hek kreatzailleari egin ahal diotzoketen sakrifizio agradagarrienak baitire heien bozik errezibitzea.

        Aldaratzen darozkitzunak handiak dire; erran nahi da zu sainduarazteko gogo handiak dituela; nahi othe ziñokete bada Jinkoaren desenuei trabariak ekharri.

        Zure errenkurek ez dituzte gurutze hek zureganik urrunduko, zer nahi egin dezazun, beharko ditutzu iasan. Zein da beraz zuretzat partida zuhurrena?

        Hura da, ene haurra, Jinkoak ordenatuko duen guzietarat erortzea. Yauna nausi da, behar duzu erran, nitaz egin dezala ungi zaioena.

        Eta ikusiko duzu bere agintzei leial den Jinkoak zure sumisioneaz ukitua; uste duzun baño ariñagoak billakatuko darozkitzula, urrundik hain pisuak iduritzen zaizkitzun gurutzeak.

        Arinduko darozkitzu zure buruari erraterañokoan: zenbatenaz Jesusen sofrikarietan parte gehiago baitugu; hanbatenaz dugu orobat Jesusen sofrikarietan parte gehiago, baitugu; hanbatenaz dugu orobat Jesusen bidez heldu zaizkigun konsolamenduetan.

 

ZERBITZARIAK

        Eskerrak darozkitzut, ene ama maitea ematen darozkidatzun lezionez. Ernatzen dute ene langiadura eta gogurritasuna.

        Ah! zuk ematen darotazu ene baitan sentitzen dudan indar berri bat, lehenago latzdurarekin baizen begiratzen ez nioten gurutzien biderat animorekin gateko.

        Benedikatua bedi ene Jinko Yauna. Hark bere Ama sainduaren lezionen bidez ene eskuak eskolatzen ditu guduko: eta irakasten darot, nola behar dudan iasan gerla bat zeñetan galdua baininteke, hartaz lagundua ez banintz.

 

aurrekoa hurrengoa