www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIV. KAPITULUA

 

Nolako zorigaitza den, Jesus galtzea

 

        Jesus hamabi urthetan zen, Maria eta Joseph bere usantzaren arabera bazko denboran Yerusalemerat gan zirenean: bere buraso horiei iarraiki zitzaien.

        Phesta burua iragan zen ondoan Maria eta Joseph bihurtu ziren Nazaretheko hirirat. Jesus bakharrik hek iakin gabe, gelditu izan zen Yerusalemen. Ia, egun baten bidea egiña zuten, eskaz zutela abiasatu zirenean.

        Zer xangriñetan eskaz hark etzituen eman izatu? beregainki Mariak zenbat etzuen kalte hura sentitu behar izatu?

        Ordean, o ene salbatzaillea, Mariak ez zintuen bere faltaz galdu, gerizatu ziñaizkon zure Aita zerukoaren intreza gatik.

        Nitaz denaz bezanbatean, hanbat aldiz nere gaixtakeriez ekharri zaitudan ondoan ni ganik urruntzerat; asko senti ahal othe dezaket bada, zure galtzeaz eta tu ganik urrundua izateaz, neretzat den zorigaitza?

        Mariak Jesus ezkalstu zitzaioenean, etzuen galdu haren adiskidetasuna: eta nik galdu dut haren grazia, lurreko gauza guziak baño baliosagoa.

        Jesus baño gehiago maitatu ditudan munduak eta haren plazerek, othe dute bada deusere egin dudan galtzearen ordainzat niri emateko?

        Dohatsuak dire bethi Jesusez gozatu direnak, hura behinere bere ganik urrunarazi ez dutenak; hek bakharrik dakite, eta erran dezakete, zer den lurreko Parabisua.

        Jesusekin izate, o konpania gozo eta maitagarriya! o slhaz loriagarriyak! o adiskidetasun samurra, eta kontentamendu Jinkozkoa.

        Bañan Jesus ganik urrundua izatea, zer bakhartasun latzgarri! zer gau ilhun! zer erromezkeria izigarri.

        Ah! Jesus galdu duenak, ezagut baleza bere zorigaitza; berriz haren kausitzeko eman letzake munduko ontasun guziak, ohore guziak, atsegin guziak.

        Denborako kalte bat dugunean nigar egiten dugun, ezin konsola gaitezke, eta ez dugu nigar egiñen Jinkoa galdu ondoan, sentimendu gabe izanen gare! Othe daiteke bada kristau batenzat kalte doloragarriyagorik?

        Ez ez da gizonik bere ontasuna pena gabe galtzen duenik. Zu o ene Jinkoa! ontasun infinitu eta soberanoa, zu gizonek galtzen zaituzte kalte hortaz kantituak izan gabe! o nonbait guti ezagutzen zaituzte.

        Espos bat sentimendugabea ez izateo, deskansuan othe lauke espos samurrena galdu ondoan? ume batek ez othe luke damurik buraso hoberenaz gabetu litekenean?

        Miserikordien Aita, zure adiskitasuna bihur diozozu zure umeari. Gure arimen espos dibinoa zure amodioa bihur diozozu ene arimari.

        Ene nigarrez ukitua izan zaite. Marraskaz nago, zern ezagutzen baitut galdu dudan guzia.

        Nere burubaz izitzen naiz, orhoitzen naizenean merezitu dudala zure galtzea: bai zure galtza, hanbat moldez ezagutarazi darotazun ondoan neretzat zinduen amodioa, ni zure hurbillean ikusteaz zinduen atsegiña.

        Tipiegia da ene bihotza ene eskergabetasuna behar den bezala abhorritzeko. Ez gizon guzien bihotzak baterat bildurik ez ditezke asko, ene gaixtakeriak merezi duten moldean higuintzeko.

        Ingrat guzietarik handiena naizen bezala, zure miserikordia handienetarat hel egiten dut, hark urrikiaren partetik eskaz dudan, eta izan nahi nuken guzia betheko du.

        Nahi nuke ene urrikia balitz argitzen naben fedearen berdin, irakasten darotanean bekhatuarenzat izan behar dudan herra infinitua; et zuretzat izan behar dudan amodio neurrigabea.

        Ene moldien itsuskeria guzia sentitzen dut, eta ez nezake hala senti, samurtasun gutiago bazindu neretzat.

        Helas! ene eskergabetasun guziak ezin unhatu du zure pazienzia, iduriki nauzu harritzen naben; eta ezin sekulan asko ezagutuko dudan ontasun batekin.

        Zure begietan naizen estatu doloragarrian, zer esparanzatzeko arrozoin duket; zure ontasunean berean edireten ez badut? Jesus ene Salbatzaillea, zure adiskidetasuna bihurtzen darotazularik, ezagutaraz zazu norarañokoan dohaken.

        Badakit merezi ditudala zure iustiziaren kolpe dorphenak, ah! iasar diezadazu, ordean eman nazazu zure bihotzan lehen ninzen oin beran.

        Nahi dut gora dietzakidatzun munduarekin amarra ahal nazaketen guziak, ontasunak, ohoreak, erreputazionea, gizonen estimua eta adiskidetasuna: ordean ez dezazula behinere onets, izan dezadan zure galtzeko zorigaitza.

        Oxala bada hemendik harat errepara dezadan ene amodioaren kharraz eta leialtasunaz zu ganik hastandua iragan dudan denbora.

        Oraño beraz, o Jesus! besoak heda dietzakidatzu, zure bihotza bethi berbera da: ene errebelamenduen despit, bethi ene errezibitzeko zabaldua.

 

aurrekoa hurrengoa