www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIII. KAPITULUA

 

Arima humil bat atzarri dagoela
Jinkoaren begietan zer den,
gizonei gordetzeko

 

        Jaunak Mariari egorri izan zioen aingeruak, eman ziotzan laudoriorik handienak, adiarazi zioen Jinkoaren semearen ama billakatzen zela. Nihork ordean etzuen Mariaren ganik aditu, zer orduan Aingeruak erran izatu zioen.

        Etzuten ikusi Mesiasen ama bezala kanpoan agertzen: emazteki arrunt eta komuneko bat izan balitz bezaa, yendien artean bizi zen.

        Joseph bere esposari berari, zenbatere harenzat samurtasun baitzuen; zenbatere bere artean solhas husubak baitzituzten; etzitzaioen behinere hartaz minzatu. Gero ere ondoan gan izan zenean Elisabethen bisitatzerat, ediren zuen misterioaz argituba; etzen ordean enkontru hartaz baliatu gehiago haren argitzeko.

        Mariak Jinkoari usten zioen artha harenzat hain ohoragarriak ziren sekretuak denbora zenean kanporatzeko. Bethi humiltasunezko sentimendutan egoteko, zakarken ispirituko atenzionerik handiena.

        Gisa berean behar diotegu gizonei gorde zer garen Jinkoaren begietan; zer errezibitzen dugun haren liberalitate eta frankiatik.

        Berthute gorde bat bethi segurean da. Jinkoari dagoko gure ezagutaraztea. Bere trezora agerian darabillana, haren galzeko hirriskuan ematen da. Kolore bizienak eta miñenak histen dire aire handian.

        Gizon itsu eta sensukorrek ez dute prezatzen edo konprenitzen ere sensuez gorago dena; Jinkoaren ispirituaren araberakoa dena hei hartaz minzatzea, da gauza sainduenak heien trufa eta hirriei paratzea.

        Jinkoak nahi du guziak sekretu izan daitezen haren, eta fagoratzen duen arima baten artean. Millen artean hautatuko duzun gizon xoil batek, zure kofesorak, ezagut ahal detzake; ezagutu ere behar ditu zure arimako aberatstasunak heien baliarazten irakatz diezazunzat. Hark dauka hemen Jinkoaren plaza salbamenduaren eta perfekzionearen bidetan zu ibilarazteko.

        Bertzez denaz bezanbatean, heien ainzinean izan zaite kanpoz yende prestu eta berthute dutenak bezala aphal, modest, arrai bethi umorez berdiña. Bañan barnea izan dakioten zarratuba.

        Utz diozozute sinhesterat guti Jakinsun zarela gauza ispiritualetan, eta zarenetik bertze bat, zarela, hori da zorion bat Jinkoak egiten darozkitzun graziak gerizean ematen dituena.

        Jinkoak nahi du haren bidetan karrekin ibil gaiten; ez da ordean abantail arin bat, erraten ohi den bezala, haro guti egiñik hetan ibil gaitezen.

        Asko arima Jinkoa ganik grazia hanits hautetsiak ardietsi ondoan, galdu dire atsegin bano bat hetaz harturik; eta hek jakin behar ez zituztenei loria sobrarekin hetaz minzaturik.

        Izan balute Birjina Sainduaren barneko disposizionea, bethi berekin Jinkoaren argia dakarken humiltasunak, izialdura zuhur bat emanen zioten; eta ikusaraziko ziotzoten urguilleriaren antze eta artifizio guziak.

        Ezin sobra artha har dezakezu debozionean zure buruba enganatzerat ez usteko; bañan bereziki bide xehatu batetik kanpoan ibilli nahiko duzunean.

        Bethi ikusi izatu da egiazki barrenkorra den arima bat penatzen dela, eta Jinkoaren nahiarenzat duen sumisione guziaren beharra baduela, permetitzen duenean ematen diotzan grazia berezi hetarik zenbait kanporat ager dadin.

 

aurrekoa hurrengoa