www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

II. KAPITULUA

 

Pobrezia borondatezkoaz

 

ZERBITZARIAK

        O Birgina Jinkoaren Ama zer ez zinduen sofritu behar izatu zure pobrezian! nihoiz etziñen hartaz errenkuratu; eta nihor etzen zure soleyitzeaz orhoitu.

        Zertako ez zeiñaizkon Jesusi zure zorthearen garratstasunaz minzatu? Jinkoaren Amak asko izanen zuen hitz baten erratea; haren semeak ez zuen deus hari errefusatzekorik izanen.

        Berehala zure zerbitzuko izanen zintuen Aingeru guziak. Ohorerik handienarenzat idukiko zuten zuri behar zintuen laguntza guzien bihurtzea.

 

MARIAK

        Ene haurra, asko aberats da Jesus duena. Arima batek Jinkoa duenean bere ontasun bakharzat, konturik egin gabe begiratzen diote mundu beher huntako izatei; eta bozik nahi du pobre izan.

        Ikusten nuen Jesus zeruetako erregea, bere izatez aberats zena, gizonak bere pobreziaz aberatsteko pobre egiña: ohore zitzaitan haren imitatzea.

        Dohatsuak dire haren etsenpluaren arabera mundu huntako ontasunez billusten diren pobre borondatezkoak, haren amodioaren aberatstasunen eta zeruko ontasunen ardietsteaz baizen ez orhoitzeko.

        Dohatsuak dire baldin Jesusen pare, atsegiñekin pairatzen badituzte pobreziaren efetuak; eta bere bihotzak osoki sueltatuak badituzte, bere usaiako usten diotzoten gauza beretarik ere.

        Ordean perfekzionezko estatu hori besarkatu dutenen beren artean, hanitz dire heien estatuak galdeiten duen perfekzionetik urrunduak direnak.

        Asko aldiaz, bihotza hain iosia da izan ahal detzaken gauza xumei; nola bailiteke handienei, hetaz gozatzen balitz.

        Nola erran dezakezu Jesusenzat pobre egin zarela, aberatstasunen trabak eta nekheak gabe, hek ematen dituzte Aisiyak izan nahi ditutzunean?

        Jesusen Amorea gatik bere nahiz pobre billakatu direnek, hura konsideratu dute Betheleemen sortzen, Nazarethen bizitzen, Kalberioaren gañean hilzen.

        Etsenplu bera behar du kristau bakotxak segitu, ispirituz eta bihotzez bere aberatstasun guzietarik sueltatzen delarik.

        Ispiritu Sainduak ez diote guziei erraten, uko egiozue zuen aberatstasunei: ez du guzien ganik perfezionearen pontu hori galdeiten. Bañan guziei erraten daroe, ez detzatzuela heiekin ioz zuen bihotzak.

        Jinkoak ezin bere erresuma pausa dezake lurreko ontasun galkorrei lothua den bihotz batean.

        Jesusek lurraren gañerat ethorri denean ez dio bere buruari zorthe dohatsu bat egin munduaren arabera. Arbuiatu ditu hango aberatstasunak: arbuiagarriak dire beraz.

        Lurreko ontasunak funtsgabeak, kaltekorrak ere dire: heien medioz eternitateko ontasunak erosten ez dituztenenzat.

 

aurrekoa hurrengoa