www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

VIII. KAPITULUA

 

Garbitasunaz; nola behar dugun prezatu

 

        Aingeruak Mariari adiarazi zioenean Jinkoaren ama billakatzera zioala; etzioen erran izan ea pribilio halto hura konpum ahal zaiteken egin izatu zuen Birjinitatezko botuarekin. Hargatik Mariak etzioen baimendua berehala eman.

        Nahiago zuen Birjinitatearen Merezimenduaz kreatura guziez gorago igan; ezen ez handitasunez eta dignitatez hek ixitu.

        Bañan ez, Maria! etzaitezela izi eta nahas: hanbat prezatzen duzun garbitasun hark berak, zure erraietarat yautsaraziko du Brijina baten ganik baizen sorthu nahi ez duen Jinko hura.

        Eta egiaz Mariak bere baimendua etzuen eman izatu aingeruaren hitzetarik yakin ondoan baizen, Jinko baten ama billakatzean, deusere etzuela bere garbitasunarenzat beldurzekorik izanen.

        O berthute preziatua! zenbat etzaitugu behar onetsi, kreatura guzietarik garbienari iduritu zaioenaz geroz, Jinkoaren amatasunaren gañetik perferenzia eman behar zarotzula?

        Zuk diszipulu maitenari merezitu diozu Jesusen adiskidetasuna. Ala dohatsuak baitire lurraren gañean zutaz berreginduak izatu diren arimak; eternitatean izanen dute bildotsari yarraigitzeko zoriona.

        Apostoluen Prinzeak pribilio guziz handiak izatu ditu. Ordean Jesusek azken afariyan bere diszipulu Birjina baizen, etzuen utzi bere golkoaren gañean pausatzerat. Jesusek PIarresi eman zioen bere elizaren artha, Joannisi utzi zioen bere amarena.

        Garbitasunaren medioz lurraren gañean badakarkegu zeruan dohatsuek daramaten biziaren pareza. Berthute haren pratikak ardietsten daroku aingueruek berek ez duten merezimendu bat.

        O zuek berthute huni kontra egiten dioen biziyoari, barkha daiten erorkortasun bati bezala begiratzen diozuenak; orhoit zaitezte biziyo guzien artean ez dela Jinkoak garratstasun gehiagorekin punitu duenik, eta nekezago barkhatu duenik.

        Biziyo hunek urrun kentzen du Jinkoaren ispiritua, zeñari izkribu Sainduen arabera, ez baitzaio lakhet gizon haragizkoaren baitan egoitzaren egitea.

        Biziyo hunek erorarazten du Itsumenduan. Daviti adulterioaren ondoan Profeta bat gan behar zaio bere hobenaren izigarritasuna Sentiarazterat, hartaz penitenzia hari eginarazteko.

        Biziyo hunek oztriñatzen, sohaiotzen du. Salomon hanbat urthez zuhurtziaren mirakulu bat izan zena, bere egunen ondarrerat zeren lohi billakatu zen Idolatre egiten da.

        Gure Gorphutzak Ispiritu Sainduaren tenplu batzu dire. Lohikeria beraz Kristau baten baitan, da gaixtakerien gaixtakeria lekhu Sainduan.

        Jesus Birjinen Esposa, amatzat Birjina bat berezi duzuna! indazu garbitasunarenzat amodio samur bat; eta hari kontra egiten dioen bizioarenzat higuinza handi bat, eta hinguinza guzietarik handiena.

        Garbitasunaren berthutea gizonaren indar eta ahal guziez gorago da. Ezin bizi naite garbi, grazia berezi bat gabe. Grazia hura galdeiten darotzut, Maria zure begietan hain agradagarria billakatu duen garbitasun haren medioz.

        Egizu ene atsegin guzietarik handiena izan dadin, zure lege Sainduaren kontra diren plazeren garaitzea. Nere baitan pitx zazu presuna lohiei aldareatzen diotzotzuten khar bethierekoen beldurra.

        Nere baitan iraungi zazu haragizko plazeren goztuba; eta indazu zeruko delizioen hirritsa. Begira nazazu debozionearen etserzizio Sainduetarañokoan darraizkidan tentamendu nabarbenetarik; edo bederen nahi baduzu tentatua izan nadin; egizu o ene salbatzaillea leialtasun handienarekin gudukatzen naizelarik, balia nadin okasione hetaz zuri nere amodioaren froguen emateko.

 

aurrekoa hurrengoa