www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXV. KAPITULUA

 

Adiskidetasun egiazkoa

 

ZERBITZARIAK

        Trezor aberats bat da adiskide leial bat, diote Izkribu sainduek. Yaunaren beldurra dutenei, hura agindua zaie.

        O Maria! zeruak trezor preziatu hura kausiarazi zarotzun Elisabethi izanarazi zioen zu bezalako adiskide bat eman zioenean.

        Batak eta bertzeak ematen darokuzue adiskidetasun perfetenaren, sainduenaren, eta garbienaren etsenplua.

        Errelijionezko sentimendu berek bihotzez bat egiten zintuztn. Grazia eta berthutea prezatzen zintuen Elisabeth baitan; eta hek berak estimatzen zituen hark zure baitan.

        Elkharrekin bazintuzten solhaz husuak, zuen bihotzak elkarri zabalzen; konseilluak ematen, zerbitzuak bihurtzen ziñotzaten: ordean batak bertzeari ematen ziñotzoten adiskidetasunaren señalek intrez bera zuten, Jinkoaren loriaren intreza.

        Elisabethek ikusten zuen haren bihotza zurearekin bat egiñez geroztik, lehen baño sentimendu beroagoak zituela Jinkoarenzat. Eta zu Birjina saindua, hain aiñziña ziñoazen saindutasunaren bidetan, zure ahaidearen etxean; nola Nazarethen, zure erretretan ziñaudezenean.

        Elkar ganik apartatu ziñeten, eta zuen adiskidetasuna etzen gutitua izatu. Berthuteak bi bihotz iuntatzen dituenean; ez da inkonstanzia beldurtu behar.

 

MARIAK

        Ene haurra, ez dezazula uste izan adiskidetasunaren gozo inozentak gustatuko ditutzula, non ez ditutzun hek billatzen presuna Jinkotiar baten adiskidetasunean.

        Egun guziez tronpatua izanen zare zure adiskidez egiñen duzun hautuan. Ez zaizko nihori fidatu behar non ez ditutzun haren leialtasuna eta errelijionea ezagutzen.

        Edirenen duzu adiskidetasunaren kanpoko markak emanen darozkitzuten adiskide arrunt eta ordinario hetarik franko. Ez dezazula ordean heien ganik deus gehiagorik idurik.

        Adiskide izanen ditutzu, zure izanetarik edo goratasunetik zenbait probetxu usteko duteño: beheratzen bazare, ez darotzute gehiago begiratuko.

        Korreyitu nahiko zaituzte hei desohore bat ekhar diozoketen zure bizioetarik. Gañerakoan giristinotasunaren kontra izan arren, munduak laudatzen baditu; berek lehenik hetarat eramanen zaituzte.

        Yakin zazu zer den egiazko adiskidea. Hark lagunzen du beharretan, kosolatzen penetan, argitzen gauza dudazkoetan; gidatzen egitekoetan eta xuxentzen errebelamenduetan. Guzien gañetik bere hitzez eta bere etsenpluez ekhartzen du eginbidien bethetzerat.

        Ordean nekhez holako adiskide bat kausitzen da: zeren arraro baita adiskide baten hautua egiten dugunean, berthuteari begira diozogun.

        Zeronek onets eta maita zazu berthutea, eta izanaraziko darotzu zure araberako adiskide bat. Hanits adiskidetasunek berehala badirurite fiñak eta zin ziñezkoak; laster ordean hautsten dire, zeren bizioa hetan balzatzen baita.

        Emozute zure adiskidei, eta heien ganik errezibizazu etsenplu ona. Konzienziak utz ahal dietzatzuken konplezenzia guziak izan zatzu heienzat; ez detzatzula ordean behinere hartaz urrunago heda.

        Zeronek ez dezazula deusere galde zuzen eta arrozoñezko ez denik; eta guzien gañetik ez detzatzula hek lausenga, zeroni ordañez hetaz lausengatua izateko xedez.

 

aurrekoa hurrengoa