www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

XXVI. KAPITULUA

 

Esparantzaz, eta Jinkoaren probidenziaz

 

        Jinkoa baitan ezartzen dugun esparantza da, haren perfekzionei bihur ahal diozokeguten ohorerik handiena. Zenbatenaz baita osoagoa eta erresalbagabea, hanbatenaz gehiago ohoratzen du.

        Esparantza haren bidez ezagutzen dugu nahi duen guzia egin dezaken; eta ahalaren pareko borondate on bat duen izate soberano batenzat.

        Hura da moien efetuzkoenetarik bat, hanitz grazia eta fagore señaletu zerutik ardietsteko.

        Mariak utzi izatu daroku berthute haren etsenplu bat baño gehiago. Jinkoaren gañean bere erreputazionearen arthaz pausatu zenean eman darokuna; guziz ikustekoa da.

        Bere Virjinitatearen gardaritzat emana izatu zitzaioen esposak haren kontrako suspitxa bat hartzen du; hura utzirik ixillik gan nahi du. Maria ez da kexatzen; Jinkoaren baitan esparanzaz bethea, idurikitzen du haren probidenziak lagun dezan.

        Eta egiaz ez dio ezkaz egiten: Joseph gañetik argitua da. Sunsitzen dire haren duda guziak. Bere esposaren berthutearenzat errespetuz bethea, behin bethikotzat harekin bat egiten da.

        Hortik da ageri zein den progotxoz Jinkoa baitan esparanza izatea, eta gure intrez guztiak haren eskuetarat ematea.

        Esparantzari guziak zaizko aginduak, zeruko ihintza eta lurraren gozoa; denborako abantaillak, eta eternitateko ontasunak.

        Haragizko beso baten gañean pausatu nahi duena, mortuan sortzen den branaren pare izanen da. Ihartzea da haren zorthea.

        Bañan bere esparanza Jaunaren baitan emanen duenak, iduriko du ur hegian den tantaia gottor bat. Haren ostoak haize bero guzien gerizean, bethi ferde izanen dire; eta bethi fruituak ekharriko ditu.

        Guziek behar gaituzte ekharri esparanza izatera. Jinkoarenm ontasunak, haren bothereak, agintzek, leialtasunak, gure beharrez duen ezagutzak, gure herbaltasun propioak, gizonen ahal eskasak; eta maiz heien traidorekeriaz egiten dugun experienzia egun orozkoak.

        Beraz esparanza oso batekin haren probidenziaren ganat hel egizu, zure nahi gabe guzietan; nola nahikoak izan daitezen. Errenkurra zare, Jinkoak ez darotzula lagunzarik ematen zure atsekabeetan; idurikitzen du esparanzak haren oñetarat eraman zaitzan laguntza haren galdeiteko.

        Duda gabe badaki zer estatu doloragarrian edireten zaren; ordean zure konfidenzia hartaz mintzo ez bazaio; inoratzen balu bezala egiñen du.

        Gogoetari ematen zaizko, bihotza erortzen zaitzu Israelen Jinko bat ez balitz bezala. Helaz! maiz kexatzen, alarmatzen zare, esparanzazko akta batek zure arimarat gozoa eta deskansua ekhar letzaken denboran.

        Zure dudetan, nahigabetan, hirriskuetan harzatzu neurriak; billakatzu moienak; galde zatzu argiak eta konseilluak; ordean guziak baño lehenago Jinkoa izan bedi zure sustengu lehenbizikoa.

        Gizonek ez dute zure lagunzeko ez ahalik, ez argirik, ez nahirik, Jinkoak ematen dioten eredua baizen. Jinkoaren baitan ezarriko duzun esparanza ezin daite behinere sobratua.

        Zenbat ere gizona herbala baita berenez, hanbat puxant billakatzen da Jinkoaren lagunzarekin; haren baitan esparanza duenean.

        Zure osasuna eraman darotzuten akzidentek, ez dute gutitu bakharrik hura bihur ahal diezazukenaren botherea. Herioak goratu baderautzu zuretzat guzia zen presuna hura; ez darotzu galarazi hura zarabillan Jinkoaren sustengua.

        Horriek nahi bagintu gogoan erabilli, ikus giñezake, Jinkoaren laguntzak ez darozula eskas egin; gure esparanza gutiaz hartaz indigne billakatu garenean baizen.

 

aurrekoa hurrengoa