www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

IX. KAPITULUA

 

Garbitasunaren begiratzeko
hartu behar diren prekauzionez

 

        Maria bere conzepzioneko graziaren ariaz, bizioaren asaldu guzien gerizean zelarik; nahasi izan zen gizon baten iduriaren azpian agertu zitzaion aingeru baten bistan.

        Aingeu hark agur egiten dio. Berehala bere baitan gogoetan ematen da zer erran nahi duen agur hark. Harekin bakharrik eta lekhukorik gabe edireten da; hori bera asko da ikharra Saindu batez transitua izan dadinzat.

        Seme batez erdiko zare, erraten dio aingueruak eta deithuko duzu hura Jesus. Nahasia izateko arrozoin berri bat Mariarenzat. Ez da dudan ematen aingeru hark adiarazten dioena gertha ahal daitekela; zeren Jinkoarenzat ez baita ezin eginik: xoilki nahi du yakin nola konplituko den misterioa.

        Nolako zuhurtzia egiten duen galdean, deusere ez dio premia duenik baizen. Hemen errex da ezagutzea garbitasunaz bere trezora egiten duen arima bat. Lore minbera? Gabitasunak beldurzen du hatsik mendrena, keñada bakhar batek, hitz xoil batek izitzen du.

        Birjina batek berthute hunen balio guzia ezagutzen duenean, beldur ditu hura daña dezaketen okasione urrunenak ere. Hitz launseguzkoak, eskainza honestak, inozentenak diruriten solhasak berak perillosak zaizko: doblatzen du bere atzarritasuna.

        Ordean hanbat prekauzione behar direnaz geroz garbitasuna bere osotasun guzian begiratzeko; erran ahal othe daite hanits arima garbi lurraren gañean badirela? Nahi izateko liteke hanbat artha izan baledi berthute haren funtsaren nola itxuren eta idurien salbatzeko.

        Zenbat yendenzat alferreria eta bizitze guri eta mañoz bat, irakurtze perillosak eta solhaz libroak ez dire erortzeko okasione batzu izatu?

        Birjina kristaben artean, asko beldurrik gabe eta maizegi erauntsian egoten dire Aingerubak ez diren presunekin. Erraten balerautet biskitartean atzarriak daudezala ez lerratzeko; ihardets niozokete debrua ere erne dagoela heien galarazteko.

        Neskatxa bat beregainki laudorioak maite dituenean ez da luzero indiferent izanen hek ematen diotzanaren alderat. Garbitasunari ukitzen zaizkon gauzen gañean guziez beldur behar da izan; zeren ez den asko beldur izaten.

        Gure burubei nahi diotzotegu gerizatu onesten ditugun hirriskuak: hek onesten ditugulako froga, da, hekien gordetzeko dugun atenzionea. Guziak bustin beraz egiñak gare; gutaz izan ahal daite; bere herbaltasunaz experienzia doloragarri bat egin duten hanbat bertziez bezala.

        Behar dugun arren pausatu graziaren lagunzaren gañean, etzaitzu halaere zilheki hirrizkuari paratzea. Laguntza hura ez da segura tentamenduan, hura billatu gabe edireten direnenzat baizen.

        Hanits urthez garbitasunaren etsaiari garaitu baziñaizko ere, ez dezazula uste izan bethi garaitiar izanen zarela. Leialtasunekin ihes egiozute ispisitu gaixtoak alde guzietarik hedatuko darozkitzun arte eta segada egun orozkoei. Orduan Jinkoak emanen darozkitzu indarrezko graziak, ustegabeko enkontru hetan ez erortzeko.

        Birjina Saindua ardiets dietzadatzu garbitasunean bizitzeko hain baitezpadakoak diren nere buruaren beldur hura, ene sensuen mortifikazione hura, ene urratsen xuxenzeko zuhurtzia hura. Ezin esparantza dezaket zu maite zaituztenen baltsako izanen naizela non ez dudan maitatzen guzien gañetik zure goratasunaren eta loriaren ithurburua izan den berthute eder hura, garbitasuna.

 

aurrekoa hurrengoa