www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

I. KAPITULUA

 

Pobreen zorionaz

 

ZERBITZARIAK

        Birgina Saindua! plazerekin darabillat gogoan, zuk Betheleemgo heian Jesus mundurat eman zinduenean, zure ariman sentitzen zinduen bake eta sosegu perfet hura.

        Aingeruen erregiñak ikusten du bere burua, artzain erromes batzu bere aldaketan. Sasoñen nausiaren Ama, kontent kausitzen da heia batean negu dorphe baten itsoz eta horma guziei paratua.

        Bai, heia hartan milletan bozago eta kontentago ziñen zure pobreziazko estatuaz, Betheleemgo aberatsak bere izanez eta frankiaz ziren baño.

 

MARIAK

        Hortarik ikhas zazu, ene haurra, zein kontu guti egin behar duzun lurreko ontasunez: eta nola behar duzun prezatu zure estatua, hetaz gabetua zarenean.

        Pobrek uste izan ahal othe dezakete bada, dohakabe direla; orhoitzen badire Jesusek nahi izatu duela haren Ama pobre izan zadin! Berak ez duela sortzean sehazkatzat izatu manyatera tzar bat baizen; bere bizi guzian ez duela izatu non pausa bere burua, eta hilzean gurutze bat zuela ohetzat.

        Ez ditu bere Apostoluak hautatu aberatsen eta iakinsunen artean; bañan bai erromesen eta inoranten artetik.

        Ethorri da bereziki pobrei bere Ebanyelioaren ezagutarazterat, eta maite ditu erreaterañokoan hei egiten zaioenari begiratzen dioela, bere buruari egiña litzaiokenari bezala.

        Aberatsek arbuiatzen dituzte erromesak; ordean zorigaitz zuenzat aberats zaretenak erran duen Jinko berak, pobreak deitzen ditu bere sestiñerat.

        Dohatsuak dire, dio Jesusek, ispirituz pobre direnak; heiena da zeruko erresuma. Hitz horiek hain ungi begiratzen diote bere izanei iosiak ez diren aberatsei, nola bere pobrezia onesten duten pobrei.

        Pobrek beraz behar liokete bere estatuari begiratu ez munduaren begietan duen aphaltasunaren eta baxesaren partetik; bañan bai Ebanyelioak hartan erakusten darokun handitasunaren partetik.

        Erromesen artean ez liteke bakhar bat fedea balin balu, bere zorthea ganbiatu nahi lukenik munduko aberatsen edo dohatsuen zorthearekin.

        Ene haurra, frankian ahantziko duzu zerua, lurrarekin iosia izanen zare, tentazioneak mutiriagoak, erorkoak husuagoak izanen ditutzu. Aberatstasunak gutiziatzen baditutzu, zure salbamenduarenzat zerere baita kaltekorrenik, hura gutiziatuko duzu.

        Alferrik zure bizian elkarrengainzka bilduko ditutzu ontasun handiak; hilzen zarenean ez ditutzu zurekin eramanen. Heriotzeko orenean berthutea izanen da geldituko zaitzun ontasun xoilla; eta pobreziazko estatuak emanen darozkitzu berthutea pratikatzeko okasioneak.

        Ebanyelioak aiphatzen darokun aberatsa, izan zen ifernuan ehortzia. Arbuiatu zuen Lazaro hil ondoan Aingeruen eskuetan Abrahamen galzarrerat eraman izan zen denboran.

 

ZERBITZARIAK

        Birgina Saindua! irakatsi darotazu, pobrezia aberatstasunei perferatzekoa dela. Egizu hemendik harat ez detzadan billa zeruko ontasunak baizen, eta arbuia detzadan lurrekoak.

 

aurrekoa hurrengoa