www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Andredena Mariaren imitazionea
Alexander Mihura
1778

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Andredena Mariaren imitazionea, Alexander Mihura. Piarres Fauvet, 1778

 

 

aurrekoa hurrengoa

VI. KAPITULUA

 

Oso osoak eta behin bethikotz
behar gaizkola Jinkoari eman

 

ZERBITZARIAK

        Birjina kartsuba ez xoilki goizdanik, bañan oraño erresalba eta aldarazionerik gabe eman ziñaizkon Jinkoari. Zure libertate osoaz sakrifizio bat egin ziñoen, haren nahiaz landan bertzen borondaterik ez izateko.

        Mundu huntan ez zinduen nahi haren gogara egitea baizen bertze kontentamendurik; ez eta ere haren amorea gatik atsekin guzietarik zure buruba gabetzeaz landan bertze atsegiñik.

        Behinere zure buruba gezurtatu gabe bethi ibilli izan ziñen Jinkoak irakatsi zarozkitzun bidetan; egun bakoxean hetan ainziñat zionazen.

        Zure etsenpluak kondemnatzen nau Jinkoa har eta utz nabillanean; bethi berbera da ene alderat; bethi eneganik merezi ditu leialtasun bera, amodio erresalba gabeko bera. Oi! nola ahalkatzen naizen ene biziteko maneraz!

 

MARIAK

        Zertako, enen haurra, trikatu zare hain ungi hasi ondoan? Ez da bada egun Jinkoa lehen zen bezain nausi handi eta maitagarri bat? Ez ditutzu bada bethi harekin ariya berak? Denbora batez bertzean baño gutiago haren azpiko zare? Osoki harena izateko eginbidea ez da bada sasoin guzietan berdiña?

        Adiñetan ainziñat zoazen eredura; emendatzen dire Jinkoaren ungi egiñak; heiekin batean behar dute emendan gan zure ezagutzak eta leialtasunak. Jinko xoillak zure bihotza egin izatu du, eta ez du egin izan bakharrik beretzat baizen; hark beraz behar du izan haren yabe bakharra.

        Ez darotzu erran prestamuz indazu zure bihotza; bañan eman diezadazu zure bihotza. Eman diozun ondoan zer zuzenduko berriz hari bihotz hura kendurik eramateko?

        Mundubari sobra ohorr egiten diozu zure amodioaren zenbat parte ematen diozunean; eta Jinkoari laido guzietarik handiena; mundua bezalako parti da bat parrean ematen diozunean.

        Gaitz guzietarik handiena litzaizukela, diozu, Jinkoaren adiskidien baltsako ez izatea; ordean Jinkoaren begietan zer da adiskide hotz, herbal eta laxo bat?

        Jinkoari ez zaio sobra egiten duela den guzia, oso osoa zuri ematen zaitzunean; izan zaite beraz guzia harenzat. Harekin guziak edirenen ditutzu, guziak ematen badiotzotzu. Mundua eta munduko gauzak deusere ez dire, Jinkoa guzitzat daukanarenzat.

 

ZERBITZARIAK

        Naizen bezalako ilhauna, graziarik puxantenaren beharretan naiz, Birjina Saindua; zure lezionez progotxatzeko, eta zure urrazen gañean ibilzeko.

        Zure kharraren etsenpluaz suztatzen nauzun denboran, othoi neretzat galde diotzotzu behar ditudan graziak. Helaz? hanbat gora behera eta infidelitatien ondoan menturatuko othe naiz oraño Jesusi ene bihotzaren ofrendatzera? Bai, bai; haren hasarredurak ez daki bihotz zaurthu eta humiliatu bati; eta zure arartekotasunari kontra egiten.

        Ama samur eta urrikalmenduz bethea, egin dietzadatzu ene Jinkoarekin bakheak. Oxala bada Jinko Salbatzaille hark hartarañokoan ene bihotza bethe baleza bere graziez, non bihotz hark ez baitezake gehiago ezagut nausi on eta maite haren zerbitzuan ez partaiarik ez menaiamendurik; ez baleza gehiago izan harenzat baizen lehiari.

 

aurrekoa hurrengoa