www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bigarrengo abarrak
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bigarrengo abarrak, Kirikiņo (Santi Onaindiaren edizioa). Geu, 1980

 

aurrekoa hurrengoa

ERESPATZAK ETA ABESPATZAK

 

        Orrek dozak itz zakarrak ostera!

        —Zakar egiten yatzuz barrijak edo ezezeunak diralako zuretzat; gugaz sarri ibilli bazabiltz, aldi asko igasi orduko guztiz erraz ta bigun eretxiko dozuz esaten naiz entzuten.

        —Eta zertzuk dozak ba? Zer esan gurozube eurokaz?

        —Erderazko «Banda de Música» ta «Orfeón».

        —Tirok ba, ua aurrera.

        Zeure baimenaz, eskarrik asko. Lengo egun bijetan larunbat-igande, usubillo ta zarraparra andija ibilli da Bilbao onetan; alde guztijak jentez bete-beterik.

        Eztago eresija edo musikea lakorik jentia erakarteko. Il-illik dagon kale baten asi zaitez joten edozein eresi-tresna ta aitearen baten ipiñikozu kale guztiya jentez beterik eta bertako leio ta etxe-zulo guztiyak buruz beterik.

        Bilbo au berez da beti jentetsua ta bixi-bixija ta eragiña, ta ainbeste erespatz eta abespatz zarataka etorri ezkero, kontixu eztala iñor gelditu etxe-barruetan, aboliñan egon danen bat ixan ezik; orrez ganera, ipiñixuz erbestetik etorrijak eta gogoratu daikezu zelako erlia ibilli ixango dan emen.

        Neu, eresi-arazoetan enaz iñor ta orregaitik, egunokaz nire inguruan ixan diran barriketetan sariketeatzaz, ixi-ixillik egoten ixan naz, entzun da entzun.

        Eta entzun ixan dodanetik neure buru barruan sortu da oldozpen bat, eta gero beronegandik nire bijotzan asmo bat.

        Eta nik irakurlientzat eztaukodan lez gauza ixillekorik, ementxe emon biar dautzubet asmo onen barri; ara:

        Aberats andija iñoz ixaten banaz (Jaungoikoak eztaiala gura!), onako erespatz-abespatz-sariketarik badago, sari nausija atarako dau neure erri koskor Mañari, atxen artian galduta lez dagon baserri txikiko musika-bandeak eta orfeoiak.

        —Baña ezpadago erespatzik ez abespatzik, zelan irabazi?

        —Ezta ardura, berialaxe eralduko geunkez. Batuko gintzakez Txiñuelo, Atzekalde, Baldresko, Mustur, Katakorotz, Erkinio ta neu, esaterako; egin geure arautegi edo erreglamentuba ta... orra or!

        —Baña zuek gixajozarrok, nun saririk irabazi al?

        —Nun? Ementxe, Bilbaon bertan, eta ankapetik pasauko geunkez abespatzak eta erespatzak guztijak!

        —Ankapetik bai... zera!

        —Bai, bai. Nik esango neuke orduban: «Zer dozak niretzat zortzi mille, naiz amar mille ogerleko neure errijari ospe ona edo ondria emotiarren?».

        Da juango nintzake Madrid, Bartzelona, Milan, Paris, Londonera... ta ekarriko neukez, diruz lotuta, uri andi orretako eresjole ta abeslaririk onenak Mañarira, geure bandara ta geure orfeoera.

        Egingo geunke ikurrin edo bandera eder-eder bat, eta ipiñiko geuskio idazkuna erderaz Euskal-erriko erespatz-abespatzetan oitura dan lez: «La Revolución Harmónica de la M.N. y M.L. y M.G. e Invulnerable Anteiglesia de Mañaria».

        Baserri txiki arek eztaukola olako titulorik? Eta zer? Laster erosiko geunskioz tituluok dirua euki ezkero. Aspaldijon eztabe egiten ba edozein astaputz «marqués» edo «conde» dirua sano badauko?

        Gure eresjoliei ta abeslarijei egingo geunskioez janzkide edo uniforme dotoriak. Eta, jibitia erabilliko geunke, ankapetik pasauko geunkez danak, ezteritxozu?

        Zuk diñozun moduan gauzak egin ezkero bai, baia...

        —Aiskidia, baia eralgiteko itxixu; guk be ezkeunke egingo, gitxi-asko, danak egiten dabena baño.

 

aurrekoa hurrengoa