www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bigarrengo abarrak
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bigarrengo abarrak, Kirikiņo (Santi Onaindiaren edizioa). Geu, 1980

 

aurrekoa hurrengoa

BITARA ULERTU

 

        Aditz bat dago gure euzkera onetan bitara ulertzen dana, bere yokoera baten.

        Eta emen asten banaz orren azalbenak egiten, bakit irakurle gizaxoari gogait eragingo dautsodala ta itxiko nauala.

        Ori yazo eztaiten ipuin antzeko bat esango dot, beragaz irakurliak argiro ulertuko dauala.

        Auzune bateko ermita txikiyan Mezea dago. An inguruan jaiua dan abade gazte batek albistea bialdu dau Meza emoten duala onen egunetan eta onen ordutan, Mezarako biar izaten diran gauzak albistariyaz bialduta.

        Ermita aretan Mezarik emon eztala urte asko dira, auzunia baztertxu egiten dalako.

        Orregaitik ango biztanliak poz-pozik aurkitzen dira, asteguna izan arren, danak ermitara yuateko gertu Mezatara.

        Umiak, batez be, urduri dagoz. Pillotxu baten, neskato ta mutiko, onetara deragoioe:

        —Laster da emen abadia.

        —Zuek mutiltxuok, diño neskato pizpita batek, abadiari txapela kendu biar dautsozue.

        —Ene! —erantzuten dau mutiko zoli batek—, abadiari txapela kendu?

        —Bai —diñotso orduantxe eltzen dan bere amak, txapela kendu biar yako, ta zuk kenduko dautsozu.

        —Nik ama?

        —Bai zeuk. Eta kentzen ezpadautsozu, ederrak artukozuz.

        Mutiko zolija ikaratuta gelditu da, txapel-kentze axe zelan egin al izango ete-dauan asmetan.

        Etorri da abadia, txera andiya egin dautsoe, eta beriala sartu dira ermitan al izan dabenak, enparauak ermita-aurrian yarririk.

        Abadia basorako lez etorri da, oñetako sendoekaz, adaki luze bat eskuetan, eta buruan abade txapel biribil baltza.

        Altararatu danian, ermita-gelako leiora igon da len aitatu dogun mutiko zoliya, eta andik arrapau dau abadiaren txapel biribil baltza, antxe leiuaren ondoan eguana. Artu, ta etxera darua. Mezea amaitu danian zabaldu da abadiari txapela kendu dautsoela. Arritzen dira guztiyak.

        Ondiño olakorik!

        Zelan edo alan, nundik edo andik, lorratza artu dabe, ta yakiten dabe axe mutiko zoliya dala. Bere billa yuan eta ekarten dabe.

        —Txotxo, zegaitik eruan dok nire txapela? —itanduten dautso abadiak.

        —Amak esaustalako —darantzu mutikuak.

        —Nik esauat? Jaungoikuak parkatu daistala! —diño amak.

        —Bai, zeuk esaustazu abadiari, txapela kentzeko, ta kentzen ezpaneutson, ederrak emongo zeunstazala.

        —Eure txapela kentzeko abadiaren aurrian, nik esauat.

        Asi da barreka abadia, ta gero danak, okerra zetatik sortu dan igarri dabenian.

        Bai ba, «abadiari txapela kendu biar dautsezu» bitara ulertzen dana da; edo abadiari buruan daukona kendu, edo norbere txapela erantzi abadiaren aurrian, biyak ulertzen dira esakun aretan.

 

aurrekoa hurrengoa