www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bigarrengo abarrak
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1930

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Bigarrengo abarrak, Kirikiņo (Santi Onaindiaren edizioa). Geu, 1980

 

aurrekoa hurrengoa

MUTIL TXIKIAK ANDIA ARRAPAU

(Jazorikoa)

 

        Karlisten ontxuko gudatian, (1827tik 1876ra) baltzen batalloi bat yoian Berriztik ziar Ermu alderantz.

        Batalloiaren atzeko aldian yoiazan soldauetarik bat urten zan bidetik, prakak azkatu biar ebazala-ta; bere lagunak aurrera jarraitu eben gelditu barik.

        Berau sartu zan zugatz-arte baten, eta bere puxilla enbor edo tronko bati eutsola ipiñi ta gero, bere prakok azkatu zituan sasi baten onduan.

        Baña antxe eguan ezkutauta zugatz-enbor baten ostian, andixik tropiari begira, mutil gaztetxu bat, amabi urtetik gora asko geiau etzana. Eta soldauak prakak azkatu zituanian, arnasaik be artu barik, katua txoriagana ta amaraunbako miarmatxu saltokaria euliagana juan oi diran baixen astiro ta zarata baga urreratu zan puxilla eguan tokira.

        Artu berau, jaso bere txakurtxua, ta soldauari begira ipiñi eban, oni adierazorik erdera mordolloz geldi egoteko ta berak agintzen eutsona egiteko, bestelan baliaz bertan josiko ebala.

        Eta orra ogetaz urtietako mutil kankallua, bere praka gorri, morral, kartutxera ta soldau traste guztiekaz (puxilla ezik) mutil sostortxu baten menpian.

        Eta ixil-ixillik yuan biar mutiltxuaren aurrian Markinako bitxabaletik, an goian karlisten guardia-lekua idoro artian. Aren eskuartian itxi eban mutiko azartuak bere «prisionerua», ta gero etxera.

 

aurrekoa hurrengoa