www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa  

        Zertakoz halako haurrak, lealak beno bizkorrago ta azkarrago diranian, da galthoa? Diradialakoz legiari ebatsirik, da arrazo hobena, llabürrena, zeren diradian haboroenak aizetsü ta ürgüllütsü da bigerren galthoa? Erran eztereitzen nontik diradian gerthü beren sortzepena dü hanitzi bardintzen dielakoz, dirade lerdentzen, da arrapostia. Dakie Romulus Errumen lehen erregia hen kastatik zela Clotaire bigerrena Fredegondaren semia, bean ez Chilpericena Gunderik Wandalen erregia. Artaxerxes parthen erresuma Persareneki jüntatü ziana. Artus ere Engleterrako errege, hetarik zela dakie bastartü.

        Gure bazterretan aldiz Theodobert Metzeko erregia ikhara erazi ziana Italia güzia. Karles Martel (ümen) ber khastatik, Guillaume Normandiako dükia, Engleterrako errege zena, Dunoiseko kondia Frantziak zor dereioana bere handitarzüna.

        Kondaira gatik dirade Artaxerxes beno gizon handiagorik Persako kondairak soldado baten seme zela dio, alabadere hartara jalki errege famatietarik bata; bena zonbat bastart mündian aita hanitz ükhenik güzien desohore gerthü direnetarik.

aurrekoa