www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XXXVII

Ahalkiaz

 

        Gizonaren griñetarik ezta batere ahalkia bezaiñ arrazotsürik, delakoz desohoriaren beldürra; badaki zer den egingei edo ez. Laido dena edo eztena eder edo itsusi ta zer den konbeni megopiaren ta arrazoari. Abantailla handia dü bereki dialakoz sortzepena, diala ohoretik ta ahalke egiten dereikien gaizak gaizto diradiala gizonen eretzian. Ohoria delakoz Izairiaren dohaiña, gaitzetik da gibeltzen ta honkiala hüillentzen gogomenetan, hitzetan ta obretan zerbait okherrik zereikianian ezkapi, ohoria beste althera mintza laiteke haren begien khinper ari baginande zerbaitetan ezi famaren amorioa da haiñ izigarri non ezpeita arima ederretan baizik sartzen ta han delarik Jinkotziaren garretik tximista baliz bezala beitü gizona argitzen.

        Famaz jende güzia da haiñ khoi non etare lakikinak, elirokiala nola nahi küpera, gaizkia beitü eginen amoregatik harez mintza dadin jendia, ustez hilik bezala bizitzia dagoela deuserezgoan; hantik fama hona dianak handiago nahiz, beraz ahalke da, egun oroz zerbait ezpadü egin heda litzirokiana bazterretarat; orozbat uste badü zerbaitek ogen dereiola egin gogoak azotatzen dereio arima, memetoan odola igaiten büriala ta begithartian gorritzen bihotzeko plagak ere hontzen, üdüri haradrano diala bere odola urthikitzen.

        Zorthü hona dü egiazki gizn perestiak dianian ohoria haiñ minbera ezi ahalke beagiak demonioari dohaiñ eder bat da ahalkeriarena. Behin haren naza hautse dianian jarraikiz gaiztokeria güzien ühaiztia bezala doalakoz.

        Ahalkia, gizonetan beno handiago da emaztetan, hitz dremendenak direielakoz berdhüdia aseratzen, hargatik ere hen berdhüdia da ohilago hen beharrak ere maniago, dielakoz bihotza erbalago. Gizonetan aldiz püntü gilikorra da. Sortzepena, deusetarik zerbaitetarat jin denak odol nobletik sorthü dela lüke nahi fama. Ahalkez lehert'laiteke uste balü jende güziak lakikila nontik den jalkitü, dena ardüregi dakiana, behar beno handios izan nahiz, ikhert-erazi dü gorderik zagoana; ta nor zütien aita handiak jakin-erazten, aipatüren etzena berak ahatze ezpalütü nahi ziabeztü; mündiak daki nola diradian. Kargüdant batzü mereximentia egiteko hartan eztela sarthü, daki ere sortzepena eztela hartan sartzen ta izarrak edo aiziak beno eztagoela gure potherian.

        Bena berdhüdiak dianian gizona goratü sortzepenak eliro apal-erazi: Poros, Indietako erregia bizar-egile baten seme, Bradila esklabon printzea inkhatz-egile batena, Artagoras Sikiniako dükia khoziner batena, Agathocles Siciliako erregia bortha-zaiñ baten semia. Primisaus, laborantzatik printzetürik begiratzen zütien bere hatü zaharrak ta ahatz elezan nor zen ohi, ardüra maneatzen zütian; Villegesira Arkoepezküpiak inhurek düdarik etzian organ-egile baten semia zela, bere gaiza güzietan arrota zian pintr-eraziten nontik zen ahatz elezan.

        Bada hanitz jende beren izen propia hil-erazi nahiz berzerik hartzen dütienak apalkeria dena; zereneta izena desohore ezpaita ta izen arrapatia beita, halako delakoz ohoiñkeria ta berze baten soñekoa jaunstian, uste beitie enganatüren diela mündia, bena astoa errelikaz kargatia bezala dabiltza, faltsü moneda egiten eri dirade.

        Bada ere zonbait, beren bizioetzaz ahalke diradianik, hetarik dirade akhinak, gezürtiak, traidoriak, faltsiak, nastalariak, ohoiñak ta ezagütze gabiak, diradianian halako ezagütiak; bena sobera lan dükielakoz fama hobiago baten lankheian, beren aitüretan daude ta gorridüra apür batez dirade kito, dütieno barneko zorrak inharrausten.

        Ahalkia galdü dianak eztü deusere osorik hautse dü obra honen moldezkia, bide xüxena dena; halako gizonari honki zekeio alanbrezki-belharra, nekez gorritzen dena; igel beltzaren begiak, eskü arrapazaliak, sagiaren zankhoak. Lagün dütüke bizio güziak lükien krokodilioa zaldüntzat.

        Haurzarotik da ahalkegabia sortzen, aita amek igaraiten dereitzen bizio txipiak dirade hekila handitzen. Platon filosofoak dio holako haurrak milatan axeriak ta otsoak beno nekezago diradiala mantsotzen. hantik dirade jalkiten bidütsiak mündüko desohoria diradianak ta deitzen dütügünak ahalke bagiak.

 

aurrekoa hurrengoa