www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA VII

Aitüretzaz

 

        Arkanbela zaharrak dio «Ezegokia Jinkoaren palaziotik akhazatürik jin zela lürrialat egongiaren egitera. Bere ürüdia nahiz eragin erran zereioela pintaririk etzela hari atrebitüren zenik, zelakoz behin handi, gero txipi, behin lodi gero mehe, behin lerden gero makhür behin xuri gero beltz; azkenekoz bethi hegaltaz ta jagoitik geldirik. Alabadere denborari mintza ladin, langile handia zela ta gaiza güzietan erakusten zuena». Denborak ezegokiari begitartiala so eginik etzakialakoz non obra jar, ziala gizona arrimatürik egin.

        Sorlakita da eder, geroztik ere gizonaren megopia mugida bethierekoan delarik dabila, itxasoaren pare gora beheratan, adarrik ez eta bazterrik eztü, nahiak dütü bethi bata berziaren jarraikian, bakian nahi dü gerla, gerlan aldiz bakia; lanian ütsartia, ütsartian lana.

        Ezta gizonik ezegokia hügü eztianik. Alabadere, batere hari jarraik eztoanik, hanitz dirade zilhar biziz büria betherik berritarzünaren hazkeriñak bethi haztatzen dütienak ta igaranaz higüindürik, jingeiaren egarriaz errerik, oren güziak dütienak bederakatzen, salbü bere pausia behar lükiana. batzütan doa üillü-farfailla bezala lilitik liliala non dian ürrin hobenena iderenen. Berziak arkanbilaren horaren pare die ahotik zathia üzten nahiz handiagoa. Berziak sobera lo eginik ohe mardo batian dirade inharrausten dütieno akhidüraz loa arhatzaman. Berzek die haifí biziki gaiza opakatu non axolik ezpeitie dütienian alkhantzatü, berziak bethi beha daude sekülan jinen etzereienaren aidürü, hantik zerbaitetara heltziaren neketzian arrazuak üsü dirade.

        Lehena berthüdietara inhur hel ezpetaite begien aitzinian ezpadü haitatü dianetarik bata abiatü nahi denari: hala sarri eztena, arren dabila erhoen gisala ta arrotz da bere sükhaltian; gaiza güziak dütü erabilten ta deusere ez egiten; hala dabila gizonaren megopia-bethi jauztekoz, di4no herioak ükhüratu.

        Bigerrena dügülakoz gaizak besarkatzen jakin eztügüno, besoen artetik ezkapa daitekianez ta hala zorthien gaitzari beitügü dagokitzen gure faltari dagokitü behar günükiana; ezi egiteko haboronetan gertariak gure axoletarik dirade azertatzen. Edo biziki jarraiki bagez eztoatza batere edo gaizki ta parada doa sekülakoz galdürik: hartakoz zoiñ nahi egitekok hirur gaiza dütü galtho, müga, lekhia ta denbora. ezpadirade batetan hatzamaiten ta hetzaz baliatzen ezpazirade bathüren eztützüno auherki zirade ariren.

        Hirurgerrena tieso ezkirelakoz egon lothü giradian gaizari gure sorthüzko egokiaz jarraikian beikirade debeiatzen ta txit akabi lizatekenian beitütügü egina ta egingeia üzten ta hüguiña edo gidarra arzkara urthukitzen.

        Zuri niz aitoren semia mintzo, zuretzat edo berzerentako behar beno ardürago kargüdant diren jenden beharrian, ez deusere galtha leal eztenik ez etare egin dolü zekeizünik, bena ürrhatsa zertan nahi ta noren nahi eretzian honki adratü dükezünian tieso izan zite bihoztoi ta egokide düzüno edo akadoitü edo okarroia alkhantzatü. Etzirade, lehena ez etare azkena izanen, bena zure galthoa leal bada, ari zite khortezale zaharrak bezala. Ekhiko orlunda haren pare doa hen ibiltia, dieno ükhen nahi zütienak —ürguillia berhez ezarririk— doatza bethi xüxen beren bidia, artzakiak, desazuak dütie, eztia bezala ireisten. Ekhia ageri deno dabila daratüria bezala xilhatü diano bihotz gogorra ta ezagützia arhinago eziez lana gaitz ükhen beitü khortezaliak.

        Zure arima ofizio hortara plega ezpaladi egon zite jauregian handien zerbützietzaz paira, zure poterean diradianak behardüner barreia, bena diozü nere ezarpiek legarretzaz thapatürik Jaun Intendantaren beharra die? Lagüntetzazü, erakuts züzenaren indarra, errazü zothükatüren etziradiala ekadoitü ezteno zure galthoa. Ez gal ozartia berzeren ari denak indar handia dü zerbütxiala denian enjogi ta bere egokidaz merexitü dian ohoriak dereio milatan emanen ordaria.

 

aurrekoa hurrengoa