www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XXXX

Ezkerreko haurretzaz edo bastartetzaz

 

        Zertakoz diradian hüme bastardak egiazkoak beno azkarrago da galthoa? Arrapostia aldiz izkontze bagetan (ümen) diradialakoz haurrak eginbidiaz ardüra nekez eginak, nekezia hartarik diradiala flakü sortzen, dioe. Berziak alsiz gaiza ebatsien pare, bihotzaren ta arimaren ta khorpitzaren indar güzien diradialakoz obrak. Zaintsüago diradiala sortzen. Den gaiza faltsiek edo Egia, berzeren akadoiala nago ta berze batek dioan bezala diot, suerte bateretatik eztüdalakoz Jinko Jaunari esker, hartan axolagaberik nizala egonen.

        Ber arrazoak bastartek, aize apür bat haboro dielakoz eziez leg-aurretzek behar dereiegü intsens apur bat heben eman, diogülarik kasta hartarik zen Romulus Errumaren ondekidarra, Theodorik Ostrogoten Italian errege izan zena, Gunderik Vandalien erregia, Artaxerces Parthen erresuma Persatara ekharri ziana. Clotaire bigerrena Fredegondaren semia bena ez Chilpericena Gontranek Orleanseko erregiak, zioana. Charles Martel zen ere ber kastatik eta ez errege izanik ere erregen bürüzagi izan zena Guillaume Normandiako dükia Enlgeterran erregetü zena. Dunoiseko dükia, Frantziak bere handitarzüna zor dereioana.

        Kondairietan gütik dirade gizon handiagorik batzen diradianak, ziradian ere haboroenak erregetsü odoletik jalki, salbü Artaxerces, lehenatarik bata. Ezi harez Persako kondairak dio, Panaschus larru-paintzale eskele batek, zerbait izartzetzaz zakialakoz gaiza jingeietan, Samnus ezagützen etzian gizon bat bere bortharen eretzian ikhusirik igaraiten erran ziala Persiako errege baten aita zatekiala.

        Samnus jin zen hostatü hartzera Panalscaren etxera, elhestan ari zirelarik erran zereioan, larrü apaintzaliak dolü zereioala haurrik etzialakoz. Berziak nahi bazian emaztiareki ützi etzatera hitz eman zereion, bat eginen zereiola; topatürik heltü zen hantik seme bat izen Artaxerzes ükhen ziana. Sortzepenaz zen Errege hau larrüzaliaren seme legen arauiala, bena egiazki soldado baten bastart hantik gerletan langile handia, zian, arren, harek berzek bezala bere aitaren odoletik zerbait. Egia bada refraua: «haurrak diradiala beren aitetarik ezpala dena egürretik»: legiak eztereienian hazkürriak baizik otorgatü, eztü ogenik diradialakoz bastart haboroenak haiñ gaizto gertzen nun aitari beitirade desohore ta die izenari eskernio, amorio ere gehiago, direlakoz halakoak akadoiki püta hümiak deitzen, izen ahalkegarria dena. Beren sortzepena okherraz dakigü eztiradela berme; bena berdhüdiaz estal beze thona, ez errege erran dügünen arauiala, bena bai inor bere bürübidiaren doiala.

        Diot aitoren semiaren bastardak ahatz eztialarik sekülan nor zian aita ta zer zor dian haren odolari da bethi ohart. Apalagoak aldiz, aita gizon perestia bazian, perestiago izan nahiaz den, egünez ta gaiez egarrian. Hala bata ta berzia jendiak dütü auspatüren behr bezalakoek ere beren herrokan jarreraziren eta dielakoz kastaz ohorez izigarri khoi hala beren mereximentien doiala franko hartürik die ükhenen.

 

aurrekoa hurrengoa