www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XIII

Izkontziaz

 

        Aspaldian erranik dago fede honaren adrak jarraiki balü(tü) jendiak izkontze sakramentia auher zatekiala, gizonaren ta emaztiaren artian hitz emanez angürien gisala beitziradien algarreki biziren, halako zen Jinkoaren borhondadia, lehen gizona zianian egin ta zereioanian emaztia eman.

        Peska Persian zen khozü berze herri güzietan lanthatü zenian ta früta maithagarria gerthü; khinper dago izkontzia, hatsarrian berak zian berthüde santienak bere izairiaz zianak, orai aldiz sakramentiaren indarrak behar dütü ta legetzaz arrimatürik, delakoz mündia galkidatü ta jendia gaistotü, hantik meskabiak ta desaraudiak lürra desohoratzen dütienak; ez izkontziaren faltaz bena bai izkondien ogenaz.

        Hantik orai izkontzia elhorri adarraren pare; ez jakin nontik hari loth aide güzietarik dialakoz txistatzen; Jonas-en untza da kanpotik berde ta hotz agerri, barnetik aldiz mengoaren harrek dereie zaiñak abartzen. Da arabiako bipera txipiak dienetan habiak egiten, hartara doanak zer dagoen pian eztakielarik daude ausikirik.

        Izkontzia da nozpaiko ametsen isla edo ügartia non loari ageri beitziradian gaiza ederrenak ta kapa erori zenian gaiza harrigarrienak zereitzoen ageri; dü itxaso khexiaren üdüria thenbestaren azotiaz mendiak bezain gora dianian bagak urthukitzen, txilimistak, düründotsez ta ekaizez bazter güziak ikhareraziten. ühaitzterrak ontzi zatikez estaltzen ta heiagoraz airia bethatzen. Gütik baga següriala dirade bideatze hartara heltzen diradianak ta hartan jarriz dolü etzereitzenik.

        Erromeria da Izkontzia, hirur ostatü baizik bidian eztiana, lehena deitzen da plazer faltsia, bigerrena garbaia edo dolia, hirurgerrena lazeria edo desesperazionea da batzen.

        Haren meskabüetarik lehena da izan eta menpeko edo esklabo jartea, hon izigarri hau arimal güzietan, gozomena lehen dena, bai bakhotzak ehortzten diana. Apostoliak dio emaztiak bere korpitzian eztü potererik, dago gizonian, ta harek eztiro beriaz nahi diana delakoz emaztiaren poterian. Irapaiziak balio dia galdü diana?

        Zorthü gaitza lizate arhinago ezagün baleza gizonak nori jarri dian eman bere arradia, lezan pürü erran bürüzagisa hon baten esklabo dela jarri ta zü andere gaztia ürzo xuriaren paria, esparberaren aztaDarretan jarten zütiena, zelarik lehen axuria bezain mantzo orain jokhazale, bere ohil, zikiñ, lankhaitzian ta hordikerian dagoena; zü aldiz gizon gaztia, hainberze ürrhats eginik nahiz angürü bat emaztegei ediren, düzü süge bat sü ta gar bomitzen dütiana. S. Jeromek dio idia ta astoa probatzen diradiala erosi beno lehen bena emaztiak, beren bizipenaz ta himorraz ezagütze bagerik diradiala hartzen.

        Hogei urthez aita-amek haren dotiaren biltzeko beharraz pairatü diradianian sühiak dü lehen urthian agoreraziten osorik ere etxia thipiltzen ta eskelegoa haur jingeier adelatzen. O! andere ejerra izkontzeko botoek merexi ziena senhar halakoa ta etzatekina hobe konbentian egoitia.

        Galerako kathenetan diradianak zonbat urthez kadenak dütien herrestatüren dakie; bena senhar emaztek dütiela beriak sekülakoz ta herioak baizik eztetziakala ürra ere dakie.

        Erradazü süia ta hura batzen diradianian, gizon xühürra emazte erhoarekila edo emazte perestia gizon gaistoareki. Zer lantze hartarik diradian gertüren? S. Augustinek dereiküna erraiten, haren denboran ohoiñ kasta bat zela jende biziak hiler estekatürik hileraziten zütiela, gosiaz, egarriaz ta ürrin gaitzaz nekatürik halako da senharren edo emaztiaren bizitzia erran dügün kasian diradianian.

        Gaitzonde hau baliroe egar Jinkoarentzat khoroa ederra Mie zelian? Berze betüste zonbait dezagün berhez: edertarzünak dü jeloskeria lagün, itsustarzünak hügüntza, aberats bietarik bata da handios Ezkitiala haur ükheitiaz mintza, lüzegi lizate akadoia, bena dügün zerbait aipa izkontziaren goberniaz.

        Sobera ogen egin giniro emaztea, gizon haboroen erranetan fede baginande Ezpelirade baizik gizon güzien amak ta ünhüdiak, mereximentü franko lükie bena dielakoz bihotza gizonek heno hobe, honki egitean enjogiago ta obra honetaz koiago hantik ere flakezietan dirade gizonak heno barkhagarriago. Diela berthüdiak ta bizioak gizonek beno handiago diozü? Bai halako ageri dirade, diradelakoz bekhantago, bena heentzat ehün dirade gizonetan harrigarriagorik gerthaldi eman giniroenetzaz egin laiteke libürü hand, bat kondaira güziak diradialakoz hetzaz betherik bena gitian loth Ezkiribü Saintiari.

 

        «Dio Jinkoak lo zagoela Adam, saihetsetik zereiola Eva emaztegei khentü (Genesak kap. 2) Dio Jinkoak ziala emaztia ekidatü».

 

        Beita hau thermañia etxiaren zolatik thiniala denian berririk egiten ta eztena Adamen lankheian. Zeren banaite hori? Deia erraiteko emaztiak lan gehiago zereiola eman Jinkoari eziez gizonak ta hantik ere gizonak beno hogeietan emaztiak behar diala bere büriaren sagarroitzeko?

        Sn Augustinek dio Sügiaren lehen eskoliera zela lehen emaztia bekhatüen bortha erradüen üthürria ta santütarzunaren ardoilla, hantik dioe zela lehen emaztia Jinkoaren eretzian ezagütze bagerik, senharrari traidore, bere kastaren erhaile, ziala Satani zübü bat egin ta bere bihotzian jarri ziala Jinkoak inferniaren zolan kokatü ziana hantik Lothen alhaba Thamarak, Athaliak, Isabelak, Helenak ta berze hanitz zethabian igaraiten dütienak. Bena hartarik ezprotxu, haborizik eziez Alexandreren ta Caesaren arakezetarik, eztago.

        Bada 5767 urtheren üngürian lehen bekhatü harez akogatürik, dügüla gure dohakabia herrestatzen. Ezta aita, ez etare ama xühürrik bere haurrer eginbidia erakutsi eztereienik; alabadere giradia hobetü? Poteria auher izan da, peredikiak auherrago; Salomonen zühürtarzüna dügü ahatze, Daviden psalmietzaz khantorez baizik eztügü jarraikiten. Emaztek die Elia kataraitü Baptistari büria pikaerazi Emaztetarik sorthü zen, gizon handienaren büria jokian dantzari baten eskietan apairü baten botztaroa zen gerthü.

        Nor zen sakrilegio haren langilia galthatü ziana edo eragin ziana? hau düda bagetarik doa, zeren eta manhatü ezpalü ezpeitzen zorgaitza heltüren.

 

aurrekoa hurrengoa