www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XXI

Herioaz

 

        Mündian ikhusten dügün gaiza güzietarik batere ezta heioa beno egunkalagorik, alabadere inhur edo gütik dirade hari khostümatürik beriaz lotsa eztenik ta mila lekoa urthuts haren ihesi gogo honez egin elirokianik, esperantza bidietan eztiala bathuren. Zeren eta Izairia beita bere desekiala nakaitzen ta behin baizik ezpeikirade hiltzen Gizon güziak ber gaiatik dirade, alabadere haiñbeste kasta direla eziez dierri beitirade, hen artian üdüri lizateke. Nontik arren banaite hori? Oikantzatik ta errelijionetik düda gaberik, hantik ere basa ta mantso gathiak ber kastatik diradianak; orozbat hora ta otsoa salbü eta bata mantso beita ta berzia basa, mantsotzen delarik hora bezala. Nekez aldiz basa gathia arimal hau bere nazaroaz delakoz hora beno basago ta ohilago.

        Gizonek dielarik beren artian ber üdüria hen banaitia dago, arren, hen oikantzan ta errelejionetik dien mügidaldatzian; hantik herioaren beldürra, batian berzian beno handiago, ohoria ta berze berthüderik ere tinkoago, Arimetan ezta banaite batererik, ezi dierri güziak dirade bardin bihoztoi; bena baloriaz dirade baliatzen ükhen dien oikarantzaren araualia, hantik herioa batetan berzetan beno lotsgarriago dago.

        Hil ezpaladi gizona, hil nahi lizatekiala, aspaldian brobatürik dago, argia bezala ageri denian Ekhia. Ezi mündüko gaiza güziak dabilalarik erdia herresta, erradazü othoi, nolako lizatekian lürra bezain zahar lizatekian gizona bost miila ta sei edo zazpi urthe bizkarrian, ta haritz süharra bezala, zathizka eror laitekenian? Auher lizatelakoz halakoa Izairak dü khentzen ta berze bat haren lekhian jarten, lanthatzen den bezala haritz gaztia, zaharra zen eretzian, ezi mündia baliz jende zaharrez betherik haiñ hügüngarri lizate nola oihana haritz idorrez baizik ezpaliz lanthatürik.

        Dolü zereizü bizitziari (diozü) ta gaitza haiñ ederrik ützia. Eztirade següro khorpitzari laket bena bai arimari. O! arima presontegian dagoelarik bere khorpitzian, Platonek dioana, presonerik soz ezpadirade, gozomen mehia die gaizetan; orozbat arimak düke beria soz datekian gaiñetik behera dereianian so eginen, hantik ber gaizen berritziaren ikhustiak, bihotzak dereio berari erraneraziren, etzen ez, arren, hetzaz presontegian afadatü.

        Paganetan zen jende süerte bat beren legetzaz, gizon berhogei urthetakoari gordotzen betzereien dotoren ikhustian, zioelarik ahalke handia zela bizitziari haiñbeste amorio erakhustia. Kristianetan aldizlauretan hogeietan, ber kasian, hamabi dotor deith lirokienik dira mündüan. Estekamentü halakoa ezteia harrigarri ta ikhusi eztian nahi gizonak non etare beitü bizitzia lüziago, diala ere lanak ta arrenkürek saldoa handiago. Ezetare gogo eman nahi, delakoz bera hilgarri eskelegoa dagoela haren borthan bizi datekeno. Ezi zer da bizitzia, beztitzia, jaikitia ta etzatia, jatia edatia ta lo-egitia, jokian, elhestetan, tratietan, saltzepenetan, erospen(e)an, etxe egitian ta hen barreiatzian, aharretan, auzietan, ezi hetan dago güzietan gizonaren bizitzia. Bethi arrota bezala petik gora ta gora behera doana bezala, bethi ber gaiza erakhusten diana.

        Mündian niz, diozü, dolü dut hartan nihaurren berheztia. Bizitze güzia thorrü batetan igaran bazünü bürdüiñ arreia txipi batetarik, kharrikan diradianak bezala, zünükian ikhusi jendiak, zaldiak, mandoak, manurgak ibilten txipak bezala gora behera herrekan, güziak bata berzia pultzatzen ari diradialarik, txotxak bezala beren kotxeran. Gaiza hek balio ziena lüzez ikhustia?

        Tertulianen elhe ederrari gogo emazü:.

 

        «Izairiaren ama (dio) dela mündia, gizonak haren barnendaudiala haurrak bezala, beren amen sabelian. Gizonen sortzepena dela mündiaren izorra, herioak aldiz haren hau-ükheitiak».

 

        Arren hil ezpazirade nahi, eztüzü ere nahi mündiari haurrik emanerazi. Tirano odolgarrienak, thormentü güziak obratu dütienetarik bakhoitzik ezta emazter haur ükheitiak gordozü dereitzenik. Mündia zützaz izorra da haiñbeste urthez ta eztirade nahi haren sabeletik jalki! Zer ziniro, bizarra xuriari erran baleza bere ontzian belloki delakoz nahi dela egon ta berzer ez lekhürik egin? Lealki elaite ari. Ezi kanpo baliz berriz sorthü elizateke nahi, eztera berzerik sor ladin.

        Erhokeri handiagorik badeia eziez mündiren laisterra baratü nahiaren egarria, dakialarik bizia emaiten dereioan ber eskiak, goizian dereioala lüzatzen ta llabürtzen arratsian ta bethi aitzina, bethi güziak borratzen inhur eztaitekialarik gibelerat gure aitzinekoak itzaltzen diradeano; egünkal itzal hartara goatza, gerozkoak ere itzatüren dirade. Mündia doa itxasoaren pare, dütiano bagak botxiala porrokatzera igorraiten, Izariak gütü herioari, gure gora beheren botxia denari igorraiten, gure arhabüiñkeriaz erri dü egiten, ta guk akabailla ezin sinhets heltüren dela.

        Eztait zer züzenez bizi nahi giradian berziak beno gehiago. Ezi haur eskelenak sortzian eztereio min gütiago egin amari eziez Printze batek bereiari. Bata ta bertzia heltü dirade pikarrai, flakü, zentzü gaberik ta nigaregile, ber haurzaroa die ükhen, Zer banaite da arren bien artian? Eskelia lastoan dagoela etzanik, printzia aldiz khoznan ta handitü diratekenian bata datekiala gaiza güziez behardün, berziak aldiz eskü batez arrapatzendian honak, diala berziaz barreiatüren.

        Ezpaliz bürüzagirik elitzate mithilik ezetare mithilik ezpaliz bürüzagirik; bena Jinkoak nahi ükhen badü, batak bertziari zerbützü egin genezan, behar zian aberatsak eta eskeliak egin, ta arakusteko hartan dagoen haren borhondate osoa zonbatetan dü mithila bürüzagitü ta bürüzagia mithiltü. Zeren ere Polonia güzian aitoren semetan eskeliak dütü aberatsak mithil jarrri amoregatik mündü güzian bata bertzetik zerekiña gintian. Hartakoz ere zaldiak dütü igaiñgiaren zerziak manurgaren banaite egin, bata arhin, bestia pezü. Bi kasta ere egin dütü orozbat gizonetan bena sekülan eztü erran laboraria etzela aitoren semetüren, ezetare aitoren semia langiletüren, üzten dü ere zaldi pezia igaiñ nahi dianari.

        Gaiza haek dirade mündüko pastoralak: eztireia komediant halakoak errege ta trükader izanik, beren galtza mutxetara ta lürretara ethortzen ta errege zena atzo, herrestan egün gertzen; hanbat hobe, dadin ofizio hartan ardüra are, zeren eta lehenago beitaiteke lürra alde batiala, auher, halakoaz thipiltürik.

        Dolürik, arren ez, hen herioari, ezetare gazterik hiltzen denari, amoregatik dezen zaharrek ikhus hari eztiradiala ezkapiren ta eztela bortharik herioak trükü bat emanen eztereionari hogeitalau orenetarik batian ta nahi dükian thenorian; bena dügün erran zorthü hona dükiela, eginen dereienek honki jina; ezi nola nahi den etxia beruillatürik, da sarthüren ta bere ofozioa eginen, erakutsiren ere, lantzak, etarziak, inikidadiak dakial desegiten.

        Gütik dirade zekiñak herioan bere abertstarzünen axol dienak, haiñ ihi dütie üzten nola nekez beitütie bildü. Bekhatü hori arren hil laiteke bereki, behar zütükiala berak bere behar handieneki; arrazoaren gatik balaki, berze bat da hiltzen eztialarik üzten bere lastozko habia baizik, haurrak ta emaztia Jinkoaren esküpetan dakialakoz txoriak, erliak ta üñhürriak hazten dütianak dütiala ere sorgatüren.

        Zer dateke hen khorpitzetzaz? Batek düke Elizaren edo ilherrian bardin hirotüren eztirenik? Sortzian ta Ehortziaren bardingoan diradian bezala izanen. Dian batek hamar apez, berziak bakhoitz bat hil ohoretan bien othoitzetarik pare arimak eztirade akadoitüren, bena bai beren obretarik hetan daude tritiak auziaren irapaizgeiak.

        Zü aberatsa, zeren dolü düzü bizi'galdiari? Zeren düzü herioa hügün? Ordüz edo berant, behar dükezü ikhusi, zordün zirade harzaleari, ez nahiz zorrik egin, itxusiago azkenekoz zereizü agertüren Zeren dolü düzü zure palazio ederrari, zure zilharkeriari? Hetzaz berze mündian eztükezü beharrik, zeren, arren, adio harez haiñ beldür zirade, haiñ ta haiñbeste enberadore, errege, printze ta aita santü gizon bihotztoi ta kobartik egin da bidiaz zirade lotsa. Eztüzia ikhusi jende lo egiten, zonbait engoxatzen jende hilik eta güziek ber herioaren seiñalekila heda. Jinkoak ta haren ama Berjinak egin dien ber bidetik joan dirade, ta zü hantik ez igaran nahi. Eztüzia arren askazirik ezetare adiskiderik herri hartarat abiatürik diradienetarik, batere batan düzün amore dremendena haren ikhusteko egarria dereizüna; edo etsai haiñ handirik düzia hau non haren ikhustiaz ikhara zitian.

        Ezkentake (ümen) botztaroan izan mündü hontan ta berzian eztait zerenez gure zorthü honaz enplegü hon bat egin bageniza lürrian, zeren zelian ezkünüke holako bat. Bena gütik dirade bizitziak beren odeiak ükhen eztütienak ta gütik ene ustiala dirade zorthiaz bethi hardün izan diradianak; hantik ere den izan bethi bizia maithagarri. Gaitz franko ükhen dükienaren, arren, eztü haiñbeste dolü merexi, baganaki ere zonbat arhin diratekian gure adiskide faltsien dolümenak mündiari gogo honez egin gintiro azken agurrak güti edo deusere ez dügülakoz üzten gure dolia merexi diana.

        Bego, arren, lürrari harena dena, Jinko Honari ere eskent beria sekülan hil eztaitekiana, harek eskütik lothürik dereikü odeiak erdieraziren, Ekhiaren gaintik igaranen aiziak, düründak, ekhaitzak zankhopetan ezarriren, itsasoak ta lürrak ere ezpalirade bezala ahatzeraziren ta berriz hilen ezkiradian lekhian, güti jarriren, bizi ta hil bagirade konfidantza hartan.

 

aurrekoa hurrengoa