www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XVII

Mendekatziaz

 

        Mendeka delakoz Oarraren ekarraia da beraz hügüngarri, da, ere, bere izairiaz gaitz ürretsü. Erran ahal giniro dela etxe zaharren pare, aizoer meskabürik e'lirokiana, eztütino lehenik etxenkoak tzapatu. Izariaren flakezian faltarik egin eztianak eztütü ezagützen ta batere egar e'liroanak berdhüde güzietarik berhezirik dago. Gizona da ohorian izigarri gillikor ta errespetüz khoi. Ezta jende txipirik beren doia nahi eztoanik ta zor zereioana arrazoaren arauiala nahi eztianak. Gizon beno gehiago bada, bere izairiak galtho dereiona da errükia, gizon baizik ezpada, beraren faltak behar lükie berzerentzat agorterazi.

        Latzaillaz gaiza güziak eragin daitekiala ustia da, erhokeria handia, ezi bortxaz eragiten dena irrein eztaite, delakoz gaiza gizontsü legen khinper egina. Basa arimala gaizurtzen da aide batetik bürdüinta eztadin ta berzetik ohiltzen zerrategiak dütianian ikhusten. Mehatxatzen dianak makhilaz, ezpataz ta süiaz ohart bedi ehün beso eztütiala ta bizi bat baizik. Da, arren, higuingarri ta odolgiroi gerth dadin, jende güziaren etsai zereionian gertzen hainbeste non beso ta bizi beitirade, hala hanitz lagün uste dianak, mendikan bera dago goait peligrian.

        Dügün erakhus gizonen legentzat ta bizipenaren fabori, hen arteko amorioaren eztitarzüna ta barkhamena diradiala bakiaren oropiloak, nazaro ere maithagarriren lanabesa dela arrazoaren doiala da güzia, berzer ta berari deusere barkhatzia..

        Amorioa da izairiaren lehen legia, azkena aldiz garredoatzan ozardia. Jinkoan dagotza amorioaren zaiñak, haren adarrer loth diradianak berari dütü adheratzen, amorío hartan dagoela etsaier, zor dügüa nekez giniro sinhets; alabadere berak barkhatü dianian berari egin dereien thormendiak ta kürütxian itzeztatürik hilerazitia düdarik ezta amorio nakaitsü hori dereiküla manhatü ezi dio thipilki maita etzazie zien etsaiak. Lege hori izariaren züzenetan jarririk dago, ezi jendieren amorioaz khoi bagirade izariak dü nahi maitha dereizagün ta nahiago badüt barkha deizadan iraindü bat lehen eziez mendika ditian. Zaldünki nik ere orozbat barkhatü behar düt egin dereitadianak. Jinkoaren manhia doa arren, osoki nere protxirentzat, ordian haren hontarzünaren broba handiago dago.

        Berze althe dügün so mendikari, hari bürüz behera dabilanak izariaren legiak dütü erroetarik muzten. Ezi mendikatü baniz, berriz mendikari bat düt sortherazi, harek aldiz berze bati ene althetik hantik gizonaren bizitzia da, otso errabiatiaren pare ordian legiek ezpataren püntan dagotze ta gizona bata berziari otso. Nihauri düt erraiten nola maite hiro hire aizoa, eztelakoz maithagarri. Jinkoak nahi dia bihotza ezar dezadan estiran, hügün düdanaren maithatzeko? Arrazoaren arrapostia da eztiala nahi Jinkoak maitha deizan gizon ene ürüdiala egina dena bezala, dagoelarik dena, nahi bada ez nere adiskide ta ni haren etsai e'nizalarik.

        Bena bihotzak jauztekoz dereit erraiten, zer die askaziek, adiskidek ta jende güziek nitzaz akadoitüren halako be(l) tzigoaz mendikarik ezpadüt hartzen? Jinkoa berari egin dereitzenetzaz hartü diana, Jinkoa ahal zialarik bere etsaiak hitz bakhotz erhautstatzen, beitzereie barkhatü; ta Jinko ezpeita gütiago egon, haren gerthaldiaren jarraikira bi Enperadore Constantin ta Theodosa barkhatzen dienian, beren üdüriak lohietan terrestatü zütiener, nik ere hen üdüriala barkhatü behar beitüt.

        Lege Zaharretan edireiten dügü jakilen aitzinian galtho egiten zela iraindiari barkha lezari etsaiari ta hiruretan artzükatzen bazian, infamatürik ta eskümükatürik zagoela. Eztait gizonak zorthü gaitzagorik lükianez eziez bethi hügüngoan ta mendikaren aidürian bizitzia, khiristian baniz Jinkoaren seme niz, ene aitari leal baniz eta othoizten badüt, bere amorioan begira nezan, erran dereit maitha ezak hire anaia, nik hait ere maithatüren, berzela eginen dereiat, hari egin nahi dükan mina, züzen, ezpadü diharü, ogena, bena ene gaiñ dükek arren mendika.

        Türkek, kristia eztirade, alabadere die besta egün bat behiram deitzen diena, hartan die Jinkoari hitzemaiten barkhatzen dütiela etsaier egin dereien ogen güziak. Gü girade kristia, barkhamen hau da gure lehen legian. Zer girade! Turkek beno sordeitz giradianian, gure aitamen manhier bihurtzen.

        Aizo bilguran mintzaliak makhila khaldi bat ükenik erran zereioan makhilakariari «jo nezak bena ene elher hago beha»: hau zen egiazko gizona, zelakoz haren mendika herriari honki egitian; errazitaren boiltari laket zereio ordaria, bena soegilek zien beren laidorez mendikatü ta han ükhen zian bezigoak hainbeste ohore nola makhilariak desohore beitzian bereki ereman.

 

        «Lehon edo katamotz bahiz (dio Gizon Santiak) erhoezak hire etsaia ta jan ezok bihotza, tximalerazi emaztiarena, ta haurrak jar eskele, direlakoz güziak ogen bagerik; habiloa hantik elizetarat ikhustera hiretzat altharerik eztiela. Ta ziek emaztiak haiñ azkar beitüzie mendika, nola bihotzak flakü, gahüna ahoan, ari ziradianak, bata berzia mihi'khaldiz porrokatzen zer diozie Jinkoari hantik landan erraiten? Eztieziela halakoari nahi gaitzik, bena sekülan eztieziela akoiñtarik hareki ükhenen. Zer bihotz dereiozu Jinkoari eskentzen beazünez betherik dena. Eztiñant nahi oberta hori dereiñ erranen eztiñant trükesarik hiretzat ez etare arrotarik; habil sekülan eztün ene begithartia ikhusiren. Auzi gaitz bat eritarzün handia honen galtzepena, herioa borthan, süia etxiaren laur bazterretan, mendika jinen deia zokhorriala ta heletara (B)inhur ezta zothükatüren?».

 

        Mendika beno ederrago bada barkhamena sinhets ezazu, mendika ederragorik eztela eziez gihaurretan hartzen dügüna. Delarik barkhamena ahal, jomentü ta behardün, zertakoz galgarri deno bihotza helgaitzez erre-eraziren dügü ta harekila ari ziradiana gure etsaiareki gerlan, bakia dereizon ezpainez, galtha errabia düzüno ürdaillian.

        Giradia, arren, gure zokho xarretan handiago, den beno Jinkoa mündü güzian egünkal güziki(d)aren bürüzagia dügü eskernioz agopilatzen ta bere ekhaitzaz erra mementoan gintirokianian, dereizkü barkhatzen; gük aldiz hitz txar bat ezkapi delakoz bizitarzünari, ükhen dütügün zerbütziak ahatzerik, adiskidegoa ehortzirik, honki eginak barratürik, ta moldezi güziak zankhopetan ezarririk, mendikaz girade mintzo ta ari, zinez hartan.

        Bena haiñbeste egin dereit(diozü) non egar ezpeitirot azkena? Hanbat hobe, eskernioen ufa atsa da ozartiaren errejenta. Adiskide bazen egilia, etziana nahi, egin düke. Etsai bada, mündiaren okherriala erautsi da. Xühür bada, merexi dü küpida. Nork oraidrano dü, hor bat ausiki horak zialakoz ausiki. Nor ere ostiko khaldiz mandoarekila da erautsi. Errazitan egin badü bego bere barnerat sartzera, zü gabetarik bere arimak dereio kastigoa eginen.

        Jaun handi bat bada, Egar Jinkoak bürian gaiñen jarri dereiküna. Zü beno apalago bada, zeren bilhakaz jarriren da zure pare? Beldarra begithartian eskiaz nahi düzia tzapatü ta batetan biak theiütü?

        Soegiten badügü mündüko gaizer ikusiren dügü güziak giradiala falta egile ta falten artian bizi giradiala. Sekülan ere ezkiradiala bakian biziren, bethi etsai berri egiten ari giradianian, herioa zereien egünkal hüillantzen gerlan hiltzen bagirade, datekia arima bakian ta hautse badügü Jinkoaren ordeiñia, zer dateke erthailtü dereiküna? Abelen odola herakitzen deno lürrian, buzkatüren dügüia meñdika, eros lehenago gure odolaz bakia, eziez Kain-eki hiltzia mündü hontan ta berzian mendika txar baten khostüz Jinkoaren begithartetik apartatürik egonen gireia? Ez balima, uste badügü arima bat dügüla (a.o., azken esaldi hau egileak gaineratua).

 

aurrekoa hurrengoa