www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XXXVIII

Hontarzünaz

 

        Zertakoz gizona hontarzünaz ezten betherik oarkera da megopia gaiñtzen diana; ezi arimal güzietan batere ezta zorthia haiñ txar dianik eziez gizonak ta ahazten badü hontarzüna ükhen direioan berdhüde hoberena zer dateke? Ta zer dateke gizona berze gizonarentzat dianian bere bihotza gogortzen?

        Norat nahi ützül bedi, begien aitzinian düke Hantzia, ürrhats güzietan dü bathüren bere banidadiaren apalgia. So beza gaiñerat, hantik jiten zereiona airiak daki bizi-eraziten dianak, dereiola indarrak egünkal muzten. Behera soegiten badü, lürra dü ikhusiren hazkürria dereiona emaiten ta khorpitza hirotüren dereiona, bizitzia dereionak herioa dereio emanen. Jatia, edatia, loa ta pausia egünkal hartzen dütialarik, güziak doatza haren desereustetara bere barnera aldiz so egiten badü, dela min güzietara enjogi, arimal güzietarik behardün dela ta hen zokhorria ezpalü, hotzez hil laitekiala dü ikhusten.

        Alabadere mündüko gaitz güzietarik gizonarenak dirade sordeitzenak, harek dü gerla berari jarraikiz egiten itxasoko meskabiak obratzen, harek hiriak eta etxeak erratzen harek aberastarzünak pikarraitzen, printziak eskeletzen, jendiak ahalketzen, harek dü estirak ezakitü arimaren jalki-eraziteko, haiñbeste borthatarik nola plaga egiten beitereio khorpitzari. Azkenekoz zer eliro giznak egin gizonaren? Lürrian infernia litzirio jar potere bat ezpaliz zelian, haren gaiztotzen beno azkarrago dena.

        Jinkoak, arren, zelütik lürrilat dü hontarzüna igorri jendiaren zokhorrigei, bata berziari zor dügünetan hantik dirade arima ederrak honki egile berzeren minari diradianak dolü-egile. Jende perestiaren zokhorri zaharrean, zurzaren ürgaitz ta behardüner emaile, eskelen aita izaiteko.

        Ber denboran ikhusten dügü bihotz franko ükhüdia bezaiñ gogorrik, berzeren sofrantxer bethi begiak idor dütienik ta mündüko dolore güziei ta marraker gor direnik, hontarzünaren itzala ere ezagützen eztienik, basa-gizonen pare Khiristianen etsai sorthürik, haren aragitik jan lirioie, lehen eziez eskia heda belitzeroie. Borreoen kastatik jalkirik, odolian, süian ta meskabü jarrigarrienetan baizik eztirade laket. Izairiak dereie eman, Rhinozerosaren adarra, hartzaren aztaparra, lehonaren ahoa, tigroaren hagüiñak zathizka ta jan dezen, gizonek; basa arimalien arima die ta hanitzez basago dirade ehünetan nahi lükielakoz ikhusi zokhorri faltaz ehün gizon ber egünian hiltzen.

        Halako bihotzak gizontsü izairian dirade, arima ederrer harrigarri, hen hontarzünik ükha eliroke aita ametarik diradiala sorthü. Lege zaharrak zian hil egiten, arimal biziari khent elakion bizkai bat ta hontarzüna arimalentzat zian manhatzen. Athenaseko akadoiak hil erazi zian haiñbat zialakoz belier begiak ziskatzen, ta plazergei ütsütü zütianian hegaltaz igorraiten. Hantik akadoitü zen bihotza zükiela kobart ta odolgarri, txorien krüdel zena, gizoner zatekiala Khartaginesek aizo botzaz kondena-erazi zien gizon bat mantsotü zialakz lehon bat zioelarik basa arimalekila akoiñta zianak, gizonaren hontarzüna ziala galdüren.

        Nere üdüriala hontarzün gütiago zien akadoiek eziez lehonaren bürüzagiak, ezi bihotza amoriotsü ükhen ezpalü, arimala etzian makhila khaldüz mantsotüren. Probak daude athezka gizon bihoztoienak diradiala hontarzün gehiago ükhen dienak, Marcellusek zioan Sirakusa güzia garretan ikhusi zianian, aski nigar nahi lükiala sü garren hiltzeko. Titusek ere ikhusi zianian Jerusalem hilez betherik, nigarra begian zioan etzela hori beraren obra bena bai zeliarena. Gionak gizonari dian potheria ezta Izairiaren adran direlakoz gizon güziak ber khastatik ta hen artian berze bainatelatza ezta balakari eztia aldiz da lo-egile ta azaliak dü sügia iratzartzen. Ber, banaitia dago manha latzian ta manhü eztian. Batak dü bihotza deitzen, berziak aldiz ohiltzen hontarzünak aldiz estekatzen.

        Bada jende itxasoari pare diradianak; bere izairiaz ezta gazi Ekhiak lürretik hürrüpatzen dütian baporrak ixurten dereitzonetzaz dereio gaiña gazitzen, ta dian kolore berdia emaiten. Orozbat jende latz, kanpotik ageri diradianak barnetik dirade ezti ta botz gogorrak ardüra bihotz hona salhatzen.

        Nausi ona logale denian, maiñatak dirade beillari hontarzünak ere alde orotarik bere soegiliak dütü bethi. Bi bihotz dütü aitak bere aurrhidentzat, amarena da maiñantetako ta biak adiskidentzat güzier bere gradoetan dereitze hontarzüna erakhusten; halako zen gure aita lehenen bizipena, maiñateki bizi ziradian bren parekila bezala, Nork erran liro lehen hamalaur kardinalak. Sylüestre Aita Santiak egin zütiala Errumako hamalaur kharriketan lokatürik prauen errekeitatzeko zaudiala, geroztik dirade, haiñ handitü, ta batean hen poteria norat nahi hedatü.

        Hontarzün dianak bihoa hirian ta bürgian, etxez etxe, han dü edirenen franko no honki egitiak koka. Jende zaharrak lastoan hatü txarrez estalirik. Eriak, zokhorri batere gaberik. han dütü ahalkorrak edirenen nekeziaz haiñ flakatürik non beren eskelegoaren aipatzeko falta beitzereitze hitzak. Thürkek beren honen detxema die prauer emaiten. Bada hetan beren khostüz bidezalentzat üthürriak egin dütienik, behardüner doatza aitzina ta kharidadia die haiñ maite non kabaletadrano die hedatzen. Ezta hon hirietan horik hazteritsü, txankü zahar edo mankhatürik ta nausi gaberik, borthakal bere bizi doia ühen eztienik. O! Khiristian giradiener zer gerthaldia dereikien emaiten, eztiradienek? Dieno hek haiñbeste hontarzün probatzen nol agük gütik beitügü erakhusten.

 

aurrekoa hurrengoa