www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XXVIII

Amorioaz

 

        Amorio honki zehatia dena, lür güziako da megopia, orotan da sartzen, gaiza güziak dütü ikhertzen, güziak algarri adelatzen, güziak ere dütü animatzen ta haiñbeste milion aukera bizi direnetarik izairan, pezn eliraiteke amorioaren alporraz baizik. Ekhiak dian bezala khanbera batetan irabiak üngürü erabil-eraziten, ezpaküntü amorioaz guriak zothükatzen; amorio harez ahal giniro erran zühürrak ekhiaz dioana: «mündüko süiaren buhadera dela ta izairiaren obra handienak egiten dütiana».

        Arpetz hartan ageri da amorio erhokeriari üdüri denaz ezkiradiala mintzo. Bego berhez, delakoz abere güziena, bata berziari hüillentü nahian dagoena. Betüstitü düzia behin ber zühürrak dioan arotzaz, hartan ageri da gizon bat athorras izerdiz, khedarrez, baoen gorderik ta garren artian mantsotürik ari dela, dü ürrhe ta zilhar süian gorri-eraziten, unkhüdian dütü joiten, dütü lantzen moldatzen irakoiz ezorkei ta gaitz batez dü ontzi bat egiten handien mahaiña janargitzen diana.

        Orozbat ari da amorioa mündian, bihotzak arrapatzen dütü, lürrez edo morterez eztiradiano bere sü maithagarrian dütü antsiaren ta erranpiaren marteilliaz dütü joiten, probarentzat othoitzen jarraikiaz dütü limatzen, berdhüdez dütü leintzen ta haiñ eder dü obra egiten non lekhü beitüke zelü enpiratian.

        Izairi güzia amorio egiazkoala doa, inhur ezta harez gaberik edo beharrez edo gürtziaz edo arrazoaz, hargatik S. Augustinek dio eztela mündian zikatzagorik ezetare nardagarriagorik eziez gizona, lürrian deusere maite eztiano. Gaistoentzat egiten ziradian hirañetan erraiten zereian — ihur maite etziela ta ihurek maite etzütiela.

        Zühür zaharrek Izarian zazpi gaiza ezin hobenak zütien ediren ta zeliaren dohaiñak ziradiala zioen: sihetsien argia, akipiaren bizitarzüna, honki goberniaren potheria, baloria gaiza goretan ta nekezetan, megopiaren ügaridantza barnetetan ta amorioaren indarra. Orfeak ta Isidorak die hau lehena jarten dioelarik mündia beno lehenago amorioa sorthü.

        Platonek zioenak igarika ari direlarik gogomen hartan hirur mündü dereikie egin, bata deitzen die Izairi angürütsüa, berzia arima ta hirugerrena mündü güziaren lankheia; bederen dereie beren ütxülibordokak gizona bere jakingabiaren ülhünpian die jarten. Mündü madetarra bere erthail güzien na(ha)stegoan die ezarten bena amorioak hirur ütxülibordoka dütü bereziki: Jinkoak gero egia handienen megopia angürütsüer dereie eman. Ezagützia, gizonari arrazoa ta mündiari bere eginbidia diradianak.

        Gure begien aitzinian dagoena da kürkürü bethierekoa, Jinkoatik mündiala, mündütik Jinkoara, kürküriak dialarik Jinkoan bere hatsarria, beraren üngürian dütialarik ere gaiza maithagarrienak biltzen, hori Edertzüna da deitzen ta mündian hedatzen deno ta berari atheratzen dialakoz dereie eman izena: amorioa. Soegiten badereiogü bere hatsarrian, gaiza güziak kokatü dütiala dügü ikhusiren ta, Jinkoari bere obra güziak igaiñeraziten, ordian botzkarioa dela deitzen, dügü aithortüren, dena Izairiaren, bre langilian, egia handiena. Halaz amorioa da kürküria honkitik honkiala bethi irabia irankorraz ützültzen dena. Jakin nahi badüzü haren izairia, haren sortzepena, haren aitzinandak, haren zaiñak, haren zelkaudiak ta haren obrak. D Augustinek dereizkü hitz llabürretan erraiten dio: «Ari deno amorioa, maite dianaren buskatzen Eresia dela deitzen, hatzaman dianian eresiaren lekhian jarten da botzaroa, faltatzen badü aldia egiazki edo üdüriz beldürra dela heltzen, ta harek tristezia diala jarraikiz, hala amorioak diala haiñbeste begitharte nola aldekoi beitü bathzen».

        Alde batetik üdüria khauditü dü Santü harek bena harez ta berzez dotore theologieneki batian amorioaren zaiñak, zelaukaudiak, ta obrak dütie pintratü, alabadere haren izaria eztie agerrerazi; ezi, amorioa ezta beraz ez botztarzün, ezetare tristezia, bena bai borhondadiaren nahia zerbaiten maite ükheitian dena Egia, edo haren üdüriala doana ta ber denboran ekarrai güztia ta doi zereikün gaizala lerratzen dena.

        Arpetzaz aldiz hartan dütügü amoriaren esparantza güziak besarkatzen, dütügünak hirur berhesdetan erthailtüren, amorio izairitsua, arimalarena, ta arrazodüna diradianak. Lehena dago arima e(re)tzetan, bere gogankidetan ta izatiar dianetan, khalamü harra den bezala bere ürrüxarekila, bürdüiña atxeiriareki ere bigerrena da arimaletan sortzen dian zalegarria khoietara edo beharretara gilikatzen dütiana, hirugerrena aldiz, megopia, haitua gaizen hartzian, hetan ere amorio angürütsia.

        Amorio hau ere dago bi berhezitan, adiskidegoan ta naiera egilian. Lehenian dirade, osagarri, ohore, berdhüde ta honki güziak adiskidiari dütügünak opatzen hetan, guretzat irabazirik batere eztügünetan. Bigerrenian, aldiz hek eztütügü nahi, hantik jinen tzeikien probetxiaren gatik baizik. Hala nahi dü zaldünak zaldia zer eder eta azkar ez kabaliaren gatik bena berarentako, hartakoz ezta lehenaren pare ta bekhanki daude biak ber bihotzian algarreki.

        Hetan dago amorioaren izaira, haren lehen ürrhatsa doa zenkiek irudetzak ta megopiak eder edo maithagarri zereitzenak, pizten zereioenek, ordian bihotza; ta ükhen nahiak dereionak egarria, hantik dago bethi beha, bethi gogomenak hartara; behin esparantza heltüren dela hari, gero lotsa eztaitekiala hantik da igaraiten errekeitüetara, hegaltzaz dabila txoria bezala, xederaren üngürünetan. Otorgatü badü nahi ziana, doa laurgerren gradoala dena bakita, dena ere egiazko adiskidegoaren büilhürra ta hartarik gozatzen denian, dütü amorioaren gozomen güziak bathü.

        Meizakindiaren edo Metafisikaren medioz berhez lizateke amorioa hogei erhailtan bena zer pro(be)txü gündüke hetarik, aspaldian dago erranik herioa beno azkarrago dela. Ezkiniro, arren goga zonbat giradian eskele, gütianian garhaitü, ezpada amorioa behar günükiana gük uste beno lehenago badoa. Ordian batere gaberik gaude, sorthü, gizonari bere azken egünetan hiltze zereioan gaitzena dena.

 

aurrekoa hurrengoa