www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XXXIII

Azkenaren jarraikia

 

        Eztakitelakoz lürrian arimalik plazeraz gizona beno khoiagorik ezetare hetan gozatüagorik, ezetare betere meskabier menpetüagorik, zer da, arren, gizona? Bere sortzepenari legautse dereioaner bere biziari presontegi dena ta herioaz lardaski diana. Nigarrez argiari soegitia, khürütxe ükheitia, ahoa marraker ta gosiari zabal heltzen dena. Megopia hütsik, khorpitza hauskorri dütiana, hantik naiera-egilen errabia, hanitz urthez abere hau eskelegoaren ersian bere orradearen kadenan, azotiaren lotsan bizi dena, bethi bere borhondadiaren gaizak khinper diana hantik gazterik langile ta tenpestaren erauntsietara zorthü gaitzaren seiñale diradienetara gero izkontziaren mithilgoan senhar emazte gaiztoaren bathzian. Egiteko txarrak, arraukinak eskelegoan, haurretan gaitz franko, erran txarrak üsü; hantik ere aharrak laidoak, desohoriak, auziak, gogmenaren flakeziak, etxaltiaren ützülibordokak, maite zenrren galtzezpena, zahartarzünaren mespretxia, hen landan eritarzünak, azkenekoz eskeln zokhorriaña jiten dira ta aberatsak ere arrapatzen dütiana, dena herioa.

        Mündü hontan gal ahal ginerokanak daude honaren, famaren, askazien ta osagarriaren galtzepenetan. Zer dügü her bürü emaiteko? Sententzia, arrazoa, denbora beharra ta grazia, hetzaz gabe bagirade, düda bagerik tristeziak fitez gütüke garhaitü. Elhe güzier gor dateke, müthü badirade erran dütügünak ta auher hen harmak. Güzietarik hobenena dago tieso, sinhestia ja galdürik dagoela, galdüren dügüna hala harez paoratzoari girateke, ja adelatürik.

        Ama batek seme bakhoitza galdürik zian, sobera amorio, gal ahal zionari, ükhenez, ziala min mingarriena ta doloriak medikatzen ziradiala bere bihotzian, ükhen zian amorio soberanaz: hitz nobliagorik jalk eztaite emaztiaren ahotik.

        Eskelegoak zütia lotsatü? Sorthü zenandian egünian beno eskeleego etzirateke; ezi, ordian, pikarrai zenandian Odolian bazüniana ürrhe, perlak ere beharrietan ta ükharaitean? Ezpazünütian, deusere eztüzü gldü. Aberats zinela ta orai eskele, diozü? Zinandiana hatsarriak zirade; datekina erezü bezala, jin zena, aberastürik, oihal txar batetan zü bezala eskele joanen dena. Troxatürik arrapatü dereizieia zure hona? Zü beno plaiñagarriago dirade arrapazaliak, galdü datekenian zure diharia Soberarik ükhen ezpazünü etzünian jokatüren aski bazünian bertzianetzaz behar etzünian. Urratzen dieia zure fama? Ogenik ezpadüzü ütz elhiak laisterkara, akhitüren dirade. Ogen düzia, egizü gizon perestiago izn bazinadian bezala, egin zünükiana, ixiltüren dirade.

        Gaizki errailiek eztie mihi bat baizik, zük aldiz bi eskz hetan dirade elhiak, zütan aldiz obrak; batak dütü aiziak eramaiten, berziak daude etsaiaren ahalkiaren jakile, mespretxiak dütü elhe txarrak deuserezten. Elhiek bide xüxenari seküla ogen eztie egin, ezetare gizon perestiari bilho bat galerazi.

        Nigarrez ari zirade düzülakoz adiskidia galdü? Etzünün zure besoetarik edo zankoetarik bata hiltzen ahal diradianak ta zü hil artekan herrestatü behar dütüzüna; bena egiazki maite bazünian, hila hobeki dago zure bihotzian, eziez zure saihetsian; han düzü bethi edirenen, zena bere aragian, han zirade hareki mintzatüren eta jarraikiten zütiano zük ere düzü jarraikiren, zure aidürü dagoan lekhian zirade bathüren ta sekülakoz ber amorioan biak zirade biziren, ezi hilgei ezpazinandien algarreki, egobiar zen bata hil ladin berzia beno lehenago.

        Dariusek Persiako Erregiak hil zereionian bere emaztia erori zen tristezia heriogarriala, atsekirik batere nahi etzian behatü. Demokrita filosofoa zien deithü, esparantzan megopia handi horrek ziala khanbio zonbait ezarriren; heltü bezain sarri Demokrita nahi ükhen zien Dariusi eraman, harek ezetz, ziolarik behar zereitzela nigarrak ützi agortzera, gero ikhusire ziala.

        Egün zonbaiten landan sar-erazi zien Erregeren aitziniala, bere agurra egin eta filosofoak zereioan erran, arrabiziren zereiola Erregiña nahi bazereioan eman galthatüren zereioana? Dariusek baietz etare zütian aberastarzün güziak, heia, zer nahi zian? Demokritak: «hirur jenderen izenak dütüt galtho, ükhen eztien dolore ez eta tristeziarik, izen hek Erregiña zenaren thonban ezkiribüz jarririk, da agertüren nere hitzemanaren ekarraia».

        Mementoan gobernadore güzien postakariak ikhertü zütian zoko güziak ta joan bezala ziradian jin. Ordian Demokritak erregeri zereioan erran: «Helas Jauna! enainteke enizan harritürik, zure khoroa izigarri ederrak thapatü dereitzün haiñ tinko begiak, non haiñbeste milion jendetan zure menpe lotsagarri handian direnetan eztüzian bakhoitz bat ere edireiten, zorthü honean bethi bizi dena ta haiñ antsiati ziradian herioa ja palazio hontara ardüra izanik, jin da berriz zure erregiñaren eramaitera; zuri ere erraitera emazte zela zü gizon ziradian bezala; jarraikiz erran zereitzon elhe ezin kontsolagarrienak ta hekila zian erregiaren tristezia ematü».

        Franko bezütian ezi sortzepenaren legarrak dirade dütügün min güziak ta herioa zorren pakazalia, batzütan lehenago, berzetam berantago; bena bizitze azkarrenaren hatsarria da tristezia haren llabürtzia da haren erhokerietarik handiena. Zer züzen dü egiten dereizkün lanetan? Zer zokhorri dereizkü emaiten gure minetan? Eziez sordheizten harek dü nahi meskabü heltü behar direnetzaz dezagün haren khoziaz trenka osagarria. Zerbait okher doalakoz hirot dezagün odola? Hitz txar zonbaiten gatik errabia gitian? Hen ta aiziaren baratzia ezpalirade ber gaiz. Eztüzia nahi deusere ozartü ezetare eranpetü, berze mündü bat zuretzat eragizü, egar ezpazinoke zure aitzinekoak egari dütienak, ezi mündia da izan noizpait ta ohi orai dena ta bethi izanen dena, lürra bere egünkaleko ützülian, Ekhia bere beroan, Argizagia bere hotzian ere henpian diren gaizak bere gorabeheretan, ta gizonak norbere lankheietan.

 

aurrekoa hurrengoa