www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XXVI

Egiaz

 

        Düda ta ez sinhestia dirade bi eritarzün, mündia sorthü ta biziren deno, sendotüren eztiradianak. Gezürrak dialakoz eztia lagün, gogo honez dügü ireisten; bena egia delakoz latz, nekez dügü nahi ezagütü, argi denian dügü maite, ta harez lotsa zistatzen dianian.

        Laur gaiza dirade mündian gordegoan, denbora, aizia, lürreko paradüsia ta egia. Denbora, gure bürien gaiñian dabilalarik bethi bederakatzen dütü gure ürrhats güziak, bethi gure biziaren jarraikian dabila, eztakigülarik zertan den ari, ezetare zer dian egingei. Auherki dirade ari haren hatsarria ikhertü nahi dienak, bena bethi azkentziala, uxtez berriz behar die lana arrahasi, sekülan ez ürrhentzeko ari dirade bethi. Hartakoz noizpaikoek thorrietan triton büztanak ta kürküillü zien ezarten erakhusteko denborak hatsarrerik ezetare akabaillarik etziala; hartakoz ere profeta Isaiak zioan: zerafinek beren hegaletzaz zütiela Jinkoaren hoiña gordatzen; guri erakhusteko (dio S. Jeromak) zonbat jakintsü gaberik giradian, mündia beno zaharrago diren gaizetan ta haren landan juan direnetan!

        Aiziari, aldiz so egiten badügü ikhusiren dügü ta aithortüren. Gizonak khozü baizik eztiala hasmatzen ta hargatik xühürrek die arrazoatü, heia behar lizatekinez Izairiak lükian aizerik, zeren eta zerbaitetan honki egiten badie, hanitzetan gaitz beitie obratzen; ezi egünkal dügü ikhusten ontzi handiak gizonez ta aberastarzünez bethiak aiziak dütiala itho-eraziten, berze althe zühaiñak erroetarik dütiela botatzen ta etxiak egoisten. Dügü ere ikusten odeiak dütiela apartatzen, lürrari hur eman-eraziten ta bere khoziaz airia pürgatzen, diela ontzier aize beharra emaiten ekharr-eraziteko lekhü batetara, Mündü güzian berhezirik diradin aberastarzünak.

        Gaiza hetzaz botz bakhoitz girade. Bena nontik ta nola aiziak ari diradian girade aharran, batzük dioe, inkarien gerlatik, atoma bertzela deitzen dorenetarik, dela aizia sortzen; berzek nahi die Ekhiak pürgatü dian airetik dela; berzek Lürretik jalkiten diren boheta edo baporetatik, berzek izairairen ürtzainkietarik, bena profeta handiak bere psalmü 134ian dio Jinkoak bere thesauratik dütiala aiziak igorraiten.

        Lürreko paradüsiaz theolojienen bilhaskek eztie azkentzerik ta lan franko dü emaiten Jenesaren azaldiak. Elias Thesbit atrebitü da erraitez, baratze miragarri hau zagoela ohi bezala ta sarthü ziradiener han, haiñ maithagarri zereiela non hetarik batere jagoitik jalki ezpeitzen. Orijenak aldiz, Platonen jarraikian, dio Paradüsü Kaldaika (hala deitzen dü) dagoela Jinkoa üngüratzen dien berthüdietan. Batzük kokatzen die Indietan, berez Mesopotamian dilobioari galtho, beha zereien gaiza. Egiazki gaiza hau dago haiñ gorderik non Jinkoa beita berbera dakiana.

        Egiazki ere gure fediari dü lan eman nahi, bena ez gure jakin nahiari bere doia.

        Egia bezaiñ gorderik ta ez ezagütürik mündian ezta gaizarik. Demokritak, egia baizik bere bizian erran etzianak, zion haren altharia lanhoz ta odeiez estalirik zagoela, hartakoz hartara inhur hel elaitekiala; egiazki jakintsia heltü bezain sarri hara, auher ta gerla baizik filosofoen artian eztügü ikhusi, hek nahiz mündüko khorpitz handia zathizkatü ta beren artian bilhasketan nor bere sinhestiaren fabori tinko egoitian, mündiaz beitie amets bat egin ta hala egia porrokatürik, zertara ez jakinez loth erori beikirade düdaren ta ez sinhestiaren zorthü gaitziala.

        Auherki geroztik Jinkoak bere semia lürrilat igorri, zelüko segretüetan jendiaren argitzeko. Zer dahantik heltü? Judioak diradiala bere lege zaharretan egon ta J.K.en harmak ükhatü, Mahometanak sorthü ta theologiaren aharrek Europaren bi herenak Lutheren, Calüinen ta zonbait berze maradikatien herejiaz bethe hor ziradian obra hongarri hen langiliak, diradeia erran. Elizaren pilarak behar zütienak izan, dirade zothükatü nahi zirenak. O! jaun apez hüskaldünak zier baizik hüskaraz mintza enaintekielarik nere diariaren gatik, othoi dereiziet egiten, megopiarik ezar eztezazien behar eztenetan; konferentzaz paira ez zitien misionetan, direlakoz, ziek uste beno hilgarriago, Jinkoaren amorio haren ta Elizaren manhiak batzu ez egitia, ginhauri ezkünükina nahi ta kharitate osoa diradiala berthüdiak artzaiñak bere arrotzen bihotzaren barnen jarri behar dütianak ta fedia erran dütien güzietan dela egiazko errelijionia, diot, jende perestiak jarraikiten dütiena, othoi ere Jaunak, barkhamen egizie nere zeloari, nizalakoz Egiaz khoiago eziez theolojiazko bilhaketzaz Khiristia izan nahi delakoz ene fedia, inkhatz egiliarena dena.

 

aurrekoa hurrengoa