www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filosofo Huskaldunaren ekheia
Jusef Egiategi
1785

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Lehen libüria edo filosofo hüskaldünaren ekheia, Jüsef Egiategi (Txomin Peillenen edizioa). Euskaltzaindia, 1983

 

aurrekoa hurrengoa

BEREZITA XXX

Gizonenta emazten adiskidegoaz

 

        Senhar emazteen artian den adiskidegoz ezkirade heben mintzo, bena bai bizioa berhez jarririk, gizonetan ta ematetan izn laitekianez adiskidegoa laidogarririk? Hartakoz da galtho heia emaztiak agiazko adiskidegoaz gei diradianez ta izkontziaz kanpo halakorik badenez?

        Emazte zühürrekila akoiñta ükhen eztianak, galtho hori arrapostü egin eliro. Alabadere lohian bethi inharrausi eztenak zerbait liroke erran hartan. Zonbat libürü betherik eztirade gizon plainüz bere anderen fedekaitzetzaz ta zonbat andereen ezegokidetzaz betherik, bena horik direia batzüer edo berzeer faltatik gerthü?

        Ez. Izairianetik da, dütielakoz amorosak itxasoko baiak bezala, bere aiziziaz gaiez ta egünez bordokatzen. bena dügün aithor halako gorabeherak adiskidegoan erakhusten dereikiela adiskidegoa itxusi bat ta ederra, ekhia bezala bere gradoan doala. Nahi lükienek ekhiak odeiak elükian dio, emaztiaren adiskidegoa ostagarraren pare dela, gorri, berde, hoilli, urdin, kolore khanbiakor güzietarik: irusdegarri diadiala, hantik goagartak hongarri dütielakoz, txordonpak orozbat, nahia ta ezaxola batetan; hek güziek dereiela aiziak zühain ostoak bezala odola azotatzen, hantik diradiala itzalpiak, jeloskeriak ta desenfidantzak sortzen, hantzen ta, zapartatzen. Balükezü zerbait den hetarik; bena hanitz andere dirade botxia bezaiñ gogor, herioaladrano beren gogomenetan egon diradienetarik ta diradiala gizonak beno bakidero ta tinkago diradianak arrazoa dago hen flakeziari (ümen) direlakoz lothü, lothüago diradiener, gizonak aldiz beren indarrer fida diradialakoz, bere borhondadian arhinago diradiala, hartakoz ere khanbia(ko)rago.

        Sortizkai gaiza da emaztiak dian liskar gehiago gizonari, eziez gizonak emaztiari. Zeren eta hau paira belaite lehen harez eziez honez. Brobatürik dago gaiza, seroretatik azken emaztialadrano, sagramentian berze gaiza hanitzetan bezala, emaztek egin eztirokenetarik ari dela gizona hala ezpaliz, Jinkoak egin lüke Eüa Adam beno lehen, bena debeiatü edo lotsatü zatekelakoan, bera zian egin lehenik gizona. Hantik Izairiaren arrazoaz beharrak diala ohatzen adiskidegoa, azkarragi hartan gizonetan beno dela emaztetan. Egia horren brobantza agerida gizonaren egobian gaizak maite etare ez hügün eztütienetan, hartan azkarki die maite ta borthizki hügün, direlakoz ere gaiza güzietan gaindi amorioa gizonak beno dela henitzez biziago ta bere estekamentüetan direla lealago.

        Ukha eztaiteke emaztiek gizonek beno bihotza hobiago diela, hen izairia delakoz mehiago, hen nazaroan delakoz ere amorioari. Ekhia dena aiziari, hartara dirade enjogiago, Broba dago arrazoan, direlakoz gizonak beno debotago hartakoz, arren, amorioa azkarrago.

        Gerthaldi batzü adiaskidegoaz edireiten dügü kondaira zaharretan: giozn bat, bere aurrhidek etxen süiaren erdian ützirik, laister aizosa joan zela, soiñian bere adiskidiaren garretarik salbatzera; berze batek bi begiak emanik bere adiskidiaren esküdantziaren gatik, bena hanitzago dirade emaztetan gizonen eretzian adiskidegoaren gerthaldiak.

        Valeria deitzen zena, dio, gazterik alhargüntürik, galthatzen zereionari, zeren izkontze handi bat etzian egiten? Eman zereiela arrapostü bazakiala bere senharra zela hilen artian bena bizirik ziala bihotzian ta berarentzat giozn güziak hilik ziradiala. Hypsokratak dio errege Mithridataren emaztiak jarraikiten zian bere senharra gerla güzietan ta zaldiz haren saihetsian, etsaiak lehen zütiala akopilatzen. Sulpiciak hautse zütian bere bürdüiñak sehar deslürratiaren edireitera abiatzeko. Eponiak bederatzi urthe igaran zütian senharreren ehortzulo baten arzuloan.

        Emazten lealtarzünak beren seharrer, gerthaldi hanitz dereikie eskentzen, batez dügü berezita hau akabiren. Diala orain laurehün urthe igaranik bizi zen Raimond Lulle, Majorka islako herritarra zen sorthü kasta nobletik ta gazteroan errekeitü handian zereien aita amak oikatü, bere erregiaren Khortian kargü handienetara ere zütien hel-erazi. Nazaroaz zen izigarri amoros ta ütsarte güziekin gogomenak hartara zütialarik, emazte ederrener gür egiten, poesia laidorez zütian güziak akariziatzen; azkenekoz andere izkontü batez zen erhotü, zelakoz anderia ohoretsü ezinago ta amorioa hel eztaitekianari jarrikiago zelakoz, aitoren semiak, garrak begietan ta bihotzia, arima herratia bezala zabilan bathü ezinez bere andere maitia.

        Egün batez kharriketan zabilalarik zaldi eder baten gañian ikhusi zian eliza batetara anderia zoala bere debozionen egitera. Galopaz ere zen darthü eliza ta erakhusteko bere andere maitiari pikaderia zakiala, han erauntsi zen zaldiari jauzi güziak eragiten, gogo eman gaberik althare ta sagramentietan aitzinian zela. Jende hanitz zen elizan apartatürik ere zagoan, bena saldo atrebitürik zaldiari zen lothü ta zaldüna elizatik kanpo ezarri.

        Anderia erhokeria harez zen haiñbeste ahalketü nin erabaki beitzian mementoan ihesiaz egin etziana, berze medioz obratüren ziala; bere seharrari erranik igaran ziradian gauzak galtho egin zereioan zaldün amorosaren ikhusteko nabastarria ta deith-erazi zian bere etxera. Heltü bezain sarri, irruritü zereioan faman egiten zereioen ogena senharrari ta berari bürian jarri zian erhokeriaz ta zonbat meskabü hel zerekeioan hantik; gero desestaltzen zialarik bere bolharra erakhutsi zereioan dithietarik bata, minbiziaz erdi janik, erraiten zereioalarik, gaiza halakoak merexi zianez ürrhats auherrez denbora galdü zian et egin zütian erhokeria(k)?

        Reimond harritürik zauri haren lardazkiaz ta andere haren berdhüdiaz han beria berze gizon baten arima zian hartü, Jinkoaren amorioak bere bihotzetik berze güziak akhasatürik, ardüra berari mintzo zenian erraiten zian: —Nontik jin hiz? Amoriotik. —Nor hiz? Amorio. —Norena hiz? amoriorena. —Norat hoa? Amorioala. —Nork egin hai? Amorioak. —Zertzaz bizi haiz? Amorioz. —Non hago? Amorioan. —Noratko hiz? Amorioalat. Hala bizirik ta hilik Santien herrokan herritarrek die jarri haren izena fama hartan dago.

 

aurrekoa hurrengoa